Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 19, 05:50
Chubasco
10°C
 

Bateraguneko auzipetuak askatzeko eskatu dute “bizitza politikoan parte hartzea ez delako delitua”

sarrera11

Martxoa 28th, 2012 by admin

Bateragune auziko auzipetuen askatasuna eskatzeko mobilizazioa egin dute gaur goizean Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean. Gaurkoan Defentsak auziaren kontra jarritako helegitea aztertu du Auzitegi Gorenak eta epaileek adostasunik lortu ez dutenez hurrengo egunetan jarraituko dute deliberatzen.

[Argazki Galeria]

[Bideoa]

Aurreko urteko ekaina eta uztaila bitartean aurrera eraman zen Bateragune auzia, eta irailean Auzitegi Nazionalak zortzi eta hamar urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri zizkien Arnaldo Otegiri, Rafa Diezi, Arkaitz Rodriguezi, Sonia Jacintori eta Miren Zabaletari. Gaur goizean, Auzitegi Gorenak epaiaren kontrako helegitea aztertu du eta epai baten zain daude abokatuak, fiskaltza eta epaitutako lagunak. Deliberatzen egon diren tartean, baina, ez dira akordio batera iristeko gai izan eta beste egun batean jarraituko dutela ohartarazi du epaimahaiak. Erabakia, hortaz, datozen egunetan hartuko dute.

Egoera horren aurrean, eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea egin dute Justizia Jauregiaren aurrean auzipetutako kideen kaleratzea eskatzeko eta bertan, Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko eledunak eta beste hainbat politikarik adierazi dutenez, “gizartearen gehiengoak jarduera politikoa normaltasunez egin ahal izatea bilatzen du eta ondorioz, gaurko ebazpena absoluzioa izatea ezinbestekoa” dela azaldu dute.

Zigorrei dagokionez, Arnaldo Otegi eta Rafa Diezen aurka hamarna urteko espetxe zigor eskaera berresteko eskatu dio Fiskaltzak epaimahaiari “erakunde terroristako buruzagi” izatea egotzita eta beste hirurei zortzina urtekoa, “erakunde terroristako kide” izatea leporatuta. Ezker Abertzaleak “Auzitegi Nazionalak estrategia armatuarekin haustea ekarri zuen eztabaidaren sustatzaileak zigortu” dituela azaldu du.

Auzian, Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal ere epaitu zituzten baina epaimahaiak errugabetu egin zituen eta fiskalak haien kontrako akusazioa atzera bota zuen, zigorrik ezartzeko nahikoa froga ez zegoela argudiatuz.

Gernikako Osoko Bilkura

Gaur goizean Gernikan Batzar Nagusietako alderdi politikoek Osoko Bilkura izan dute eta bertatik, Bilduko batzarkideek babesa adierazi nahi izan diete Bateragune auzian auzipetutako lagunei.

Idatzi iruzkina