Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 19, 16:35
Más nubes que claros
15°C
 

Udal Aterpea pribatizatzea onartu dute EAJ-k, PP-k eta PSE-k

udal aterpea bilbo

Martxoa 30th, 2012 by admin

Azkunak dio ″administrazioek argaldu behar dutela″ baina Bilduk uste du zerbitzu publikoek ez dutela zertan errentagarriak izan. Udal azpiegitura guztiak pribatizatzeko EAJk bultzatzen duen filosofiari erantzuten dion beste urrats bat baino ez da.

Asteazkeneko udalbatzan EAJk, PPk eta PSEek pauso berri bat eman zuten Udal azpiegiturak udalgintza neoliberalaren eskuetan jartzeko bidean Udal Aterpea pribatizatzea onartuta. Bildu aurka agertu zen udal talde bakarra izan zen zerbitzu publikoak errentagarritasunetik kanpo egon behar direla argudiatuta.

Izan ere, Iñaki Azkuna alkateak martxoa hasieran esan zuen “euskal administrazioek argaldu behar″ dutela eta ″hainbat gauza publiko″ pribatizatzearen alde agertu zen. Ildo berean, Andoni Aldekoa alkatearen ondokoak adierazi zuen operazioak 500.000 euro aurreztea ahalbidetuko diola Udalari.

Bildu, baina, ez dago ados zerbitzu publikoen pribatizazioekin eta berriro ere ″batzuek negozioa egin dezaten″ udal gobernuak egindako proposamenaren aurka bozkatu zuen.

Bilduk dioenez, orain arte inork ez du frogatu enpresa pribatu batek Administrazioak baino eskaintza hobea eman dezakeenik, azpikontratatutako enpresetan egindako azken grebek agerian utzi duten bezala eta Urbaser eta Veolia-Bilbobusen kasuak mahaigaineratu ditu.

Pribatizazioaren ordez, alternatibak daudela azpimarratu du koalizioak eta egungo aterpeari erabilera sozialago bat ematearen alde agertu da.

Bestalde, oso adierazgarria da bere burua sozialistatzat duen alderdi bat, PSE alegia, pribatizazioen aldeko operazio guztien alde agertzea.

Idatzi iruzkina