Langileek metroko zuzendaritzaren batzarra aurreratzea eskatu dute
Apirila 4th, 2012 by admin
Metro Bilbaoko greba batzordeak apirilaren 16ko bilera aurreratzea eskatu dio zuzendaritzari eta datorren astean burutzea da euren proposamena, hilaren 10 eta 13 bitartean. Batzarra lehenago egitearen zergatia “lehen bait lehen gaztakaren bost puntuei irtenbidea bilatzea” litzateke.
Apirilaren 16an deitu du hurrengo lanuztea hiriarteko treneko greba batzordeak eta atzoko egunean zuzendaritzak langileei bilera bat eskatu zien egun berdinean “lan gatazkari irtenbidea” bilatzeko. Hala ere, langileek bilera hori aurreratzea eta datorren astean izatea eskatu dute.
Goizean zuzendaritzak sindikatuei mezu bat helarazi zien apirilaren 16an, goizeko 10:00etan, bilkura bat izateko. Oharrak zioen, “irtenbide bat bilatu nahi” ziotela gatazkari eta otsailaren 24an lan arloko epaitegiko 5. salak emandako sententziaren oinarriei. Baina sindikatuetako ordezkariek jakitera eman dutenez, bilerak ez luke ekidingo egun horretarako deituta dagoen lanuztea, 05:30etatik 07:30etara.
Metroko greba batzordeak mezuari erantzuna eman eta bilera datorren astean izatea proposatu du lan “gatazka lehen bait lehen eta era orokorrean” konpontzeko. Oharrak dio ere, “ez daudela prest gatazkaren puntu bakarrari irtenbidea bilatzeko” eta bileran “bost puntuak landu beharko dituztela”.
[2012/04/03] El comité de huelga ha denunciado la no comparecencia de Predo y Oleaga