Txus Martin eta gaixorik dauden gainerako presoen askatasuna aldarrikatu dute
abril 13th, 2012 by admin
Hamarka lagunek elkarretaratzea egin dute, beste behin ere, Justizia Jauregiaren atarian preso basauriarraren egoera larriaz ohartarazteko eta, bera bezala, gaixorik dauden presoen gainerako presoen askatasuna galdegiteko. Martin bakarrik dago orain Zaballako espetxean.
Basauriko Herrirak deituta gazte eta ikasle mugimenduko zenbait kidek eta Basauriko hainbat bizilagunek Txus Martin presoaren askatasuna exijitu dute Justizia Jauregiaren aurrean. Arrazoi beragatik azken hilabetean egiten duten hirugarren elkarretaratzea izan da. Bilkura “Preso gaixoak kalera, baldintzarik gabe. Txus askatu” lemapean egin dute.
Parte hartzaileetako batzuek hedabideei adierazi dietenez, Herrirak denbora luzea darama “Txusen askatasuna eskatzen, bere egoera are gehiago okertu ez dadin eta pairatzen duen gaixotasun larria artatzen hasi ahal izateko”. Salatu dutenez, espetxean ez dago psikiatrikoki zainduta, eta kartzelatua egotearen “berezko baldintzek ez dute behar bezala artatzen uzten”. Are gehiago, “egoera estresanteak bata bestearen atzetik gertatzen dira”, bere osasunaren okerrerako.
Azken egunotan, gainera, berarekin zegoen kide bakarra beste espetxe batera eraman dute, jakinarazi du Herrirak.
[2012/03/28] Gaixo dauden presoen etxeratzea exijituko dute martxoko azken ostiralean
[2012/03/26] Herrirak Txus Martinen egoera “inoiz baino larriagoa” dela ohartarazi du
[2012/03/26] Txus Martinen aldeko 24 orduko bateratzea eta manifestazioa (Argazki galeria)
[2012/03/22] “Txus Martinen osasuna eta bizitzarekin jolasten ari” direla salatu dute Justizia Jauregian
[2012/03/21] Martxoaren bukaerarako euskal presoen aldeko egitaraua
[2012/03/15] Txus Martin “etxean eta bizirik egon arte” lanean jarraituko dutela adierazi dute Basauriko lagunek
[2012/03/09] Basauriko anbulategira heldu da Herrira mugimenduaren anbulantzia
[2012/03/05] 24 orduko elkarretaratzea Txus Martinen askatasuna eskatzeko
[2012/02/24] Txus Martin presoaren egoera larria salatu dute Basurtuko Ospitalean
[2012/02/21] Azken ostiralean preso gaixoen kaleratzea aldarrikatuko dute ospitaleetako sarreretan