Akordiorako ″borondaterik eza″ leporatu dio metroko greba batzordeak Zuzendaritzari
Apirila 17th, 2012 by admin
Metro Bilbaoko greba batzordeak orain arte deitutako mobilizazioak indartzeko proposamena luzatuko die langileei asteazkenean egingo dituzten asanbladetan, Zuzendaritzak ez baitu, euren ustez, akordioa lortzeko inolako borondaterik erakutsi.
Metroko greba batzordea oso haserre agertu da atzo goizean egindako bileraren emaitzarekin, Zuzendaritzak ez baitzuen akordioa erdiesteko “inolako borondaterik” erakutsi. Era berean, Txema Oleaga hiriarteko trenaren presidenteari akordio batera heltzeko gai ez izatea leporatu diote, “ez baititu metroari dagozkion gai teknikoak ulertzen eta administrazio kontseiluari informazioa emateko mezulari hutsa delako”. Erabakiak benetan hartzen dituztenak administrazio kontseiluan daudenak direla azpimarratu dute.
Lan arloko epaitegiko 5. salak emandako epaiaren ingurun hitz egiteko bildu ziren atzo zuzendaritza eta greba batzordea baina ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariek argi utzi dute zuzendaritzak ez duela “gidarien sententziak dioena onartzen” plantilak 166 langile izan behar dituelako jardunaldi osoan zehar. Horren aurrean, Metro Bilbaok sententziaren “irakurketa propioa egiten duela” salatu dute “166 lanpostuak ez betetzearrean”.
Atzoko bileraren inguruan, Rafa Valenciak enpresa batzordeko zuzendariak argitu du, “gainontzeko puntuetan ere ez direla akordioak lortu” eta beraz, apirileko lanuzteak mantentzeaz gain, “denbora laburrean aurrera pausoak ematen ez badira neurri sindikalak gogortuko” dituztela. Asteazkenean egingo den langileen asanbladan erabakiko dituzte etorkizuneko aurrerapausuak.
[2012/04/016] Metro Bilbaoko langileek jarraipen zabalarekin ekin diete apirileko lanuzteei
[2012/04/04] Langileek metroko zuzendaritzaren batzarra aurreratzea eskatu dute
[2012/04/03] El comité de huelga ha denunciado la no comparecencia de Predo y Oleaga
[2012/03/30] Oleaga sindikatuekin bilduko da metroko gatazkaz hitz egiteko
[2012/03/28] Apirileko lehenengo hamabostaldian metroko langileek ez dute lanuzterik egingo
[2012/03/26] Metroko langileek “konponbide orokorra” eskatu diote zuzendaritzari eta borrokan jarraituko dutela azaldu dute
[2012/03/23] Uxune Iriondo (LAB): “La dirección cree que puede pasar por encima de todo”
[2012/03/ 23] Lan Harremanen Kontseiluan egindako bileran ez dute “hitzarmenaren blokeoa” etetea lortu
- Posted in Ekonomia
- No Comments
- Tags: bilera, Branka, Gatazka, greba batzordea, langile asanblada, lanuzteak, Metro Bilbao, olega, Prego, sententzia, sindikatuak