Bi gizonezko atxilotu dituzte azken orduetan Bilbon genero indarkeria egotzita
abril 24th, 2012 by admin
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez 81 eta 41 urteko bi gizon atxilotu zituen atzo Ertzaintzak Bilbon, ustez euren bikotekideak mehatxatu eta jipoitzeagatik. Atxilotuak gaur bertan pasatuko dira epailearen aurretik.
Genero indarkeria kasu berriak eman dira Bilbon azken orduetan. Atzoko 15:00ak aldera, Ertzaintzak 81 urteko gizon bat atxilotu zuen bere emaztea mehatxatu izana leporatuta. Emakumeak salatu zuenez, tratu iraingarriak pairatu ditu ezkondu zenetik, duela 50 urtetik. Telelaguntza zerbitzuaren bitartez eman zuen bere egoeraren berri eta Ertzaintzak senarra atxilotu zuen ezbeharra ezagutzean.
Era berean, atzoko gauerdian, 41 urteko bigarren gizon bat atxilotu zuten Bilbon bere bikotekidea jo eta hiltzearekin mehatxatu izana egotzita. Ezbeharra euren etxebizitzan bertan izan zen baina emakumezkoak ihes egitea lortu zuen. Besoan eta aurpegian urradurak zituela aurkitu zuten eta dirudienez bigarren aldia da horrelako eraso bat pairatzen duela.
[2012/03/30] Gizon bat atxilotu dute Bilbon neska-laguna jotzea leporatuta
[2012/03/19] Eraso sexista kasu gehiago jazo dira Bilbon, Arrasaten eta Gasteizen
[2012/03/22] Gizon bat atxilotu dute Bilbon bere bikotea erasotzea egotzita
[2012/01/30] Gizon bat atxilotu dute Abandoko tren geltokian, emakume bat itotzen saiatu delako
[2012/01/23]Genero indarkeriari lotutako beste kasu bat, Uribarrin
[2012/01/09]Urte hasiera latza genero indarkeria kasuei dagokienean
[2012/01/03] Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
[2012/01/03] Bost emakumek genero indarkeria jasan zuten Bilbon urte hasieran
[2011/12/21] Gizon bat atxilotu zuten atzo San Adrianen bikotekideari eraso egitea egotzita
[2011/12/09] Gizon bat atxilotu dute Bilbon bikotekidea jotzea leporatuta
[2011/12/01] Genero indarkeria kasu bi jazo dira Bilbon azken orduetan