Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 23, 16:48
Más nubes que claros
14°C
 

Potemkin zineforumak laugarren emanaldia proiektatuko du

navigators04

abril 25th, 2012 by admin

Komite Internazionalistak Potemkin zineforumaren laugarren emanaldia eskainiko du igande honetan. Oraingoan Ken Loach zinegilearen The navigators filma proiektatuko da eta hilero bezala hiritar guztiak Gatazka liburudendan egingo den egitasmora gonbidatuta daude.

Urtarrilean Z filmarekin Komite Internazionalistak abiatu zuen zinema eta eztabaida zikloa laugarren emanaldira heldu da. Apirilaren 29an igandea, arratsaldeko 19:00etan, Gatazka liburudendan Ken Loach zinegilearen The navigators filma ikusgai egongo da. Filmeak Inglaterrako trenbide empresa baten pribatizazioa gertatu ondoren langileen borrokari buruz hitz egiten du. Beraz, horren harira eztabaidatu nahi dutena da, krisiarekin langileek eskubideak galtzen jarraitzen dutela eta hauen aldeko borrokak ezinbestekoak dela.

Ken Loach Zuzendariak bost hamarkada daramatza zine soziala eta errealistaren erreferente bat izaten. Bere filmetan langileen eta klase baxuen bizitza irudikatzen ditu eta aldi berean gizarte kapitalistaren miseriak salatzen ditu. Bere filmografian film ugari goraipatu ditzakegu; Kes, Riff-Raff, Tierra y libertad, Ladybird, ladybird edo El viento que agita la cebada adibidez.

Trailerra

Idatzi iruzkina