Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 21, 05:48
Nubes intermitentes
5°C
 

Euskal Jaia “indartsu” helduko da aurten Arangoitira

5827618823_a40f1da54c

Apirila 25th, 2012 by admin

Maiatzaren 3an abiatuko da Arangoitiko Euskal Jaia eta hilaren 13ra bitartean ekintza ezberdinak egingo dituzte. Besteak beste, harri-jasotzaileak, koroak, eta rock kontzertuak egongo dira eta auzokideek jakinarazi dutenez, aurten “inoiz baino indartsuago dator” jaia.

Urtero legez maiatzean Euskal Jaia burutzen dute Arangoitin. Aurten hitzorduari hilaren 3an emango diote hasiera eta maiatzaren 13ra arte iraungo du. Egongo diren ekintza ezberdinen artean, Perurena aita-semeak eskainiko dute harri jasoketa saioa; auzoko koro kantaldia eta Arangoitin entseatzen duten rock talde batzuen kontzertuak daude.

Era berean, auzokideek adostu eta ezagutzera eman dutenez, aurten auzoko jaiak bueltatuko dira. Auzotar eta tabernariek azpaldiko liskarrak alboratu eta ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean jaiak ospatuko dituzte Deustuibarrakoekin batera.

 

Idatzi iruzkina