Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 18, 18:38
Más nubes que claros
13°C
 

Bizkaiak politika ekonomiko berri baten eredua behar duela adierazi dute Aralar, Alternatiba, Ezker abertzalea eta EAko kideek

IMG_9017

Apirila 26th, 2012 by admin

Alternatiba, Aralar, Ezker abertzalea eta Eusko Alkartasuneko ordezkariek Bizkaiko egoera ekonomikoak “kezka” eragiten diela jakinarazi dute gaur goizeko agerraldian. Era berean, EAJk ekonomia tertziarioaren alde eta Guggenheim efektuaren eta turismoaren alde eginez hiritarren etorkizuna jokoan jartzen ari dela salatu dute.

[Adierazpenen bideoa]

Mikel Etxaburuk eta Arri Zulaikak Alternatiba, Aralar, Ezker abertzale eta Eusko Alkartasuna alderdien izenean azaldu dutenez, Bizkaian egun bizi den egoera ekonomikoak “benetan kezkatzen ditu”. Salatu dutenez, erakundeek egoera hori “konpontzen laguntzen ez duten” erreformak ezartzen dituzte eta inbertsio eta garapenerako politikek egoera hori “handitu baino ez” dute egiten.

Bizkaiko Foru Aldundiaren politika ekonomikoa ere aipatu dute eta euren esanetan, “horiek lurralde hau txirotu baino ez dute egiten, milaka bizkaitarri prekarietatea, langabezia eta miseria eraginez”. Bukatzeko EAJk Bizkaiarentzat proposatutako “zorigaiztoko apustua” mahaigaineratu dute, izan ere, alderdi horrek “Guggenheim efektua eta turismoaren alde egin baitu eta enpresa handiak zeuden eremuetan merkataritza guneak jarri” dituelako. Besteak beste, Bilbao Exhibition Center, Artxandako tunela edo Supersurren kasuak aipatu dituzte eta proiektu guzti horiek herritarren zergekin finantzatu direla gogorarazi dute.

Egoera horren aurrean, beste politika ekonomiko baten eredua behar dela argitu dute, “oraindik irtenbidea dagoelako” nahiz eta “egoera ekonomikoa noren erantzukizuna den eta zergatik den halakoa jakitea posible ez dela sinestarazten dugute”. Baina irtenbide hori lortzeko sektore guztietan inbertitu behar dela adierazi dute, beraiek garatzeko eta aberastasuna sortu eta banatzeko.

Beraz, gaurtik aurrera, burujabetza ekonomikoa lortzera abiatuko direla baieztatu diete bertaratutakoei, ekoizpen sektore guztietan benetako eta beharrezko alternatibak eratuz. Eta maiatzean euren alternatiba ezagutzera emateko eragile sozial ezberdinekin harreman-dinamika bat eta zenbait hitzaldi, besteak beste, hilaren 7an Zornotzan, 8an Bilbon eta 10ean Gernikan, martxan jarriko dituztela zabaldu dute. Gainera, maiatzaren 19rako ekitaldi bat antolatu dute arratsaldeko 18:00etan La Casillan.

Idatzi iruzkina