Alternatiba sozioekonomikoa Euskal Herrira zabaldu da
Maiatza 2nd, 2012 by admin
Egungo egoera sozioekonomikoari irtenbidea ematen dion dokumentua plazaratu zuten atzo Aralar, Alternatiba, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleak. Bertan, hainbat proposamenekin batera krisi ekonomiko, ekologiko eta sozialari aurre egiteko ildo nagusiak barnebildu dituzte.
[Dokumentua euskaraz]
Aralar, Alternatiba, Eusko Alkartasuna eta Ezker Abertzaleak Euskal Herrian bizi den “egoera sozioekonomiko larria gainditzeko baliagarria izango den” alternatiba sozioekonomikoa aurkeztu eta garatu zuten atzo.
Azken hilabeteetako agerraldi eta mobilizazioetan askotan errepikatu dute ezinbestekoa zela aldaketa bat ematea esparru sozioekonomikoan eta horri irtenbidea bilatu diote. Ondorioz, krisi ekonomikoari eta Espainiar Estatuak hartutako neurri politiko, ekonomiko eta sozialei erantzuteko Euskal Herrian emandako herri erantzun masiboak goraipatu zituzten, Euskal Herriak bere tresna propioak eduki nahi dituelako eredu justu eta solidarioak ezartzeko.
Dokumentuan bizi dugun egoeraren azterketa; justizia sozialean oinarrituriko proiektu estrategikoaren oinarriei dagokion atala; burujabetza ekonomiko eta politikoaren beharra aztertzen eta sakontzen duen atala eta krisi ekonomiko, ekologiko eta sozialari aurre egiteko ildo nagusiak barnebiltzen dituen atala aurkitu daitezke beste hainbat informaziorekin batera.
Atzo aurkezpen ofiziala egin bazuten ere irtenbidea.net eta haysalida.net webguneetan, datozen asteetan Euskal Herriko txoko ezberdinetara gerturatuko dira. Bilbon maiatzaren 22an, arratsaldeko 20:00etan proiektuaren aurkezpena eta hitzaldia eskainiko dituzte Batzar Nagusietako aretoan.