Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 23, 16:03
Más nubes que claros
15°C
 

Hemen dira Zurbaranbarriko jaiak!

120419_zurb_flyera5

mayo 8th, 2012 by admin

Bihar hasiko dira 2012ko Zurbaranbarriko jaiak eta aurten ekintzaz beteriko egitarau zabala antolatu dute adin guztietako lagunentzat. Beraz, auzokideek jaietan parte hartzera deitu dituzte Zurbaranbarriko auzokideak eta bilbotarrak oro har.

Maiatzaren 9tik 13ra biratean iraungo dute Zurbarango festek eta egun bakoitzak berezitasun bat izango du. Bihar Gaztetxo eguna izango da; hilaren 10ean Calentando motores eguna; Maiatzaren 11n Desmadre eguna; 12an Koadrilen eguna eta hilaren 13an, Azken eguna.

Egitarauari begira, bihar arratsalde osoan zehar hiritarren zentroan “MetalArt” erakusketa egongo da; 18:00etan gaztetxoei zuzendutako zinemaldia; 19:00etan txupinazoa eta txosnaren irekiera; 19:30ean txakur txapelketa; 20:30ean gastronomia dastaketa eta 21:00etan musikak girotuko du txosna gunea.

Ostegunean, 17:30ean irekiko dituzte txosnak txupinazoa eta gero eta umeei zuzendutako musika egongo da. 18:00etan mozorroak jantzi eta plazara irteteko unea izango da eta 19:00etan gaztetxuei zuzendutako pintura tailerra egingo dute, bakoitzak bere auzoa marraztu beharko duelarik. 20:00etan beste gastronomia dastaketa bat burutuko dute; eta 20:30an Los Jibaros taldeak kontzertua eskainiko du.

Ostiralean ere 17:30ean irekiko dute txosna gunea; 18:00etan aurpegia margozteko aukera egongo da plazan; 19:00etan Bolliwood-girls taldeak dantza erakustaldia egingo du; 19:30ean Ardoa Barrura txarangak poteoa girotuko du auzoan zehar eta ordu berdinean plazan buruhandiak egongo dira. 20:00etan txokolatea banatuko dute; 21:00etan umeei zuzendutako erromeria hasiko da eta 23:00etan Kale Gorrian taldearen kontzertua. 00:30ean 2012ko dantza txapelketa egingo dute eta 01:00etatik aurrera Kale Gorriak taldearen kontzertuak jarraituko du.

Larunbatean hilaren 12an, 11:00etan emango diote hasiera egunari Txikibanda taldearen musikaz. 11:30etatik aurrera paeia lehiaketan parte hartu ahal izateko izena emateko aukera egongo da eta mahaiak eta aulkiak banatuko dituzte. 12:00etan haurrentzako puzgarriak egongo dira plazan eta 13:45etatik 14:00etara paeiak aurkeztu beharko zaizkie epaileei. 14:00etan amantalen txapelketa hasiko da; 14:30ean paeien sari banaketa eta bazkari herrikoia egingo dira plazan; 16:00etan kafea eta kopa hartzeko aukera egongo da txosna gunean; 16:30ean igela, futbolin eta irrintzi lehiaketak hasiko dira eta 18:00etan aldiz, txapela jaurtiketaren lehiaketa. 19:00etan motorren erakustaldia egongo da; 19:30ean igela, futbolin eta irrintzi txapelketako irabazleei sariak emango zaizkie; 20:00etan buruandiak abiatuko dira eta 22:30etatik aurrera Zurbararock 2012 jaialdiari hasiera emango zaio. Bertan, Vuelko eta A pelo y tú kontzertuak ikusgai izango dituzte bertaratzen direnek.

Jaiekin bukatzeko, igandean 11:00etan umeei zuzendutako patata tortila lehiaketa egongo da eta baita landare lehiaketa. 12:00etan puzgarriak jarriko dituzte plazan eta dantza flamenkoa ikusgai egongo da Alborada taldearen eskutik. 13:30etarako tortilak epaileen eskuetan egon beharko dute eta 14:00etan sariak banatuko dira. 16:30ean gimnasia erritmikoa eta karate erakustaldiak egingo dituzte plazan; 18:30ean tabernen arteko pintxo lehiaketako eta landare lehiaketako sarian emango dira eta 19:00etan kale antzerkiaz gain txupinazoaren bidez festei bukaera emango zaie.

 

 

 

Idatzi iruzkina