Kontzentrazioa deitu dute Gorenak ezarritako zigorra salatzeko
Kontzentrazioa deitu dute Gorenak ezarritako zigorra salatzeko
mayo 10th, 2012 by admin
Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auziko bost inputatuak kartzelan mantentzea erabaki zuen atzo eta zigor hori salatzeko, kontzentrazioa deitu dute maiatzaren 11an, ostirala, plaza Biribilean. Ezker abertzaleak zigorra “onartezina, eskandalagarria, eta batez ere guztiz ulertezina” dela jakitera eman du.
Atzo erabaki zuen Auzitegi Gorenak Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletak kartzelan jarraitzea. Aurretik Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra murriztu badu ere, Otegik eta Diezek sei urte eta erdi bete beharko dituzte eta Zabaleta, Jacinto eta Rodriguezek sei. Guzti horren aurrean, Gernikako akordioak mobilizazioak deitu ditu herri eta hiri ezberdinetan eta Bilbokoa plaza Biribilean izango da 20:00etan. Bilduk ere beste deialdi bat egin du 12:00etan Udaletxeko eskaileretan “konponbide garaia dela aldarrikatzeko”.
Ezker abertzaleak epaiaren aurrean, Madrili “sententziaren ankerkeria eta boikot saiakera guztien aurretik aurrera doan herria garela” erakutsi behar zaiola plazaratu du.
2009ko urrian PSOEren gobernuak agindutako operazio polizialean atxilotu zituzten bost epaituak. Hasiera batean Auzitegi Nazionalak hamar urteko kartzela zigorra ezarri zien Arnaldo Otegi eta Rafa Diezi eta zortzi urtekoa Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletari. Ia zortzi hilabete geroago, Auzitegi Gorenak zigorra murriztu diela jakin dugu baina espetxean mantenduko dituela. Otegi eta Diezek sei urte eta erdiko zigorra bete beharko dute eta gainontzekoek sei urtekoa.
Ezker Abertzaleak egoera horren aurrean azaldu du, “une politiko berri honen aurrean zigor horiek onartezina, eskandalagarria, eta batez ere guztiz ulertezina” .