Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 21, 16:02
Cubierto
14°C
 

Txinbo Eguna heldu da Zorrotzara

txinboeguna_web

Maiatza 16th, 2012 by admin

Larunbatean, hilaren 19an, Txinbo Egunaren 5. edizioa ospatuko dute Zorrotzako auzoan eta urtero bezala egitarau zabala egoteaz gain, jai giroa nagusituko da, trikipoteo, fanfarrea eta kontzertuen laguntzaz.

Txinbotarrak Zorrotzako konpartsak antolatuta, Txinbo Eguna 2012 burutuko dute larunbatean. Duela bost urte hasi ziren ospakizun horrekin eta lortutako emaitza positiboak kontuan izanda, aurten ere egun osoko egitaraua prestatu dute.

11:00etan, auzoko parkean egingo diren kirol patxangek abiatuko dute festa eta ondoren, 13:00etan triki poteoa egongo da Zorrotzako kaleetan barrena. 15:00etan bazkari herrikoiaz gozatu ahalko dute bertaratzen direnek eta bazkalostea kantu artean luzatzea espero dute. 18:30ean Adiskideak taldeak zuzenduko du arratsaldeko poteoa eta egunari bukaera emateko, 23:00etan Hijos de tu iglesia taldeak kontzertua eskainiko du frontoi azpiko lokaletan.

 

Idatzi iruzkina