Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 25, 23:52
Parcialmente Nuboso
10°C
 

Erriberako Merkatuan internet bidez erosketak egin daitezke baina soilik gazteleraz

Pantallazo-1

mayo 17th, 2012 by admin

Udalak eta Eusko Jaurlaritzak atzo abiatu zuten Erriberako Merkatuko produktuak online saltzeko plataforma, www.mercadodelaribera.net. Bertan, merkatarien elkarteko 16 dendek 274 produktu eskaintzen dituzte baina, erosleek informazioa gazteleraz jasotzeko aukera besterik ez dute, web gunean ez baita euskarazko bertsiorik landu.

Atzo aurkeztu zuen udalak Erriberako Merkatuan erosketak internet bidez egiteko web orrialde berria, www.mercadodelaribera.net. Aurrerapen horren bitartez arraina, okela, edota fruta bezalako produktuak etxetik atera gabe eskuratu ahalko dira, 16 dendak parte hartzen baidute plataforma berri horretan. Hala ere, erabiltzaileek ezingo dute euren erosketa euskaraz burutu web gunea hizkuntza bakarrean garatu baita, gazteleraz.

Web gunea saltokien arabera sailkatu dute eta Merkatarien elkarteko kideak diren saltoki guztientzat dago zabalik, hauek nahi izanez gero, etorkizunean ekimenean sartzeko. Egindako erosketak egunean bertan eramango dituzte etxera beti ere, eskaria goizeko 11:30ak baino lehen egiten bada. Gainontzekoak hurrengo egunerako utziko dituzte.

Internet bidez produktuen irudiak ikusi daitezke eta zein postutan erosten ari garen. Behin eskaria eginda, hozkailua duen ibilgailu batean garraiatzen dira emandako helbidera eta entregak Bilbon eginez gero astelehenetik ostiralera burutu ahalko dira eta Basaurin asteazkenetan. Hala ere, zerbitzua etorkizun hurbilean beste eskualde batzuetara zabladu nahi dute.

Bezeroek online ordain dezakete, banku bidezko transferentziaren bidez, 3D Secure segurtasun-sistema duen kreditu-txartelaz, edo paketea jasotzean eta bidalketa gastuak 5,50 eurokoak dira.

 

Idatzi iruzkina