Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 19, 12:42
Parcialmente Soleado
12°C
 

Gatzaren matxinadaren ondorioz exekutatutako bizkaitarrak omenduko dituzte bihar

aiorabide plaka

Maiatza 23rd, 2012 by admin

Bilduk omenaldi xumea eskainiko die bihar Gatzaren matxinadaren ondorioz 1634. urtean Espainiako monarkiak hildako sei bizkaitarrei. Txema Azkuenaga bozeramaileak lore sorta bat utziko du eguerdiko 12:00etan 1634ko maiatzaren 24an matxinoak hil zituzten lekuan, San Antoneko elizaren horma nagusian.

Azkuenagak, Espainiako monarkiak hilarazitako sei bizkaitarren memoria aldarrikatzeaz gain, orduko matxinada eta gaur egungo krisi egoeraren arteko paralelismoa azpimarratu du. Bilduk, bukatzeko, halako ekimenak Udalak bere gain hartu ez izana deitoratzen du.

Gatzaren jabetza

Wikipedian irakur daitekeenez, Gatzaren matxinada deitutakoa 1631 eta 1634 artean Bizkaian izandako matxinada izan zen, Bizkaiko jaurerriak biltegiratuta zuen gatzaren jabetza eta salneurria sorturikoa.

1631ko urtarrilaren 3ko Errege Agindu baten bidez, gatzaren prezioa % 44 igotzeaz gainera, bildutako gatz guztia konfiskatu eta Errege Ogasunak bakarrik salduko zuela agindu zuten. Horrela habsburgotarrek Iparraldeko Europan zituzten gerrak finantzatu nahi zuten, foru-eskubideak eta zerga-salbuespena urritzen zituzten arren.

Erregeak lehen ere horrelako beste arau batzuk ezarriak zituenez, adibidez artile eta oihalen merkataritzari ezarritako tasa, baserritarrek eta burgesek, aho batez, errege funtzionarioen aurka egin zuten, eta 1632ko urrian Korrejidorearen prokuradorea hil zuten. Era berean, 1633an Gernikan egitekotan zegoen Batzar Nagusien bilera ere gelditu zuten, neurriz kanpoko zergak kendu eta Foruek ezartzen zituzten zerga-salbuespenari itzultzea eskatuz. Ordurako, gatzaren bahitura eta salneurriaren arrazoia, matxinada piztu zuena, jadanik ia ahaztuta zegoen.

Matxinadak, aldizka, beste hiru urte iraun zuen. 1634ko udaberrian, Bizkaiko buruzagi nagusiak atxilotuak eta San Anton elizaren ondoan hil zituzten. Giroa baretzeko asmotan, berriz, Filipe IV.a Espainiakoak beste matxinoei barkamena eman eta gatzaren salneurri-igoera kendu zuen.

 

Idatzi iruzkina