Txus Martinen eta gaixo dauden beste 13 preso politikoen kaleratzea aldarrikatu du Herrirak
Maiatza 24th, 2012 by admin
Herrira mugimenduak elkarretaratzea egin du Justizia Jauregiaren aurrean beste behin, Txus Martin Basauriko preso politikoaren egoera larria salatzeko. Agerraldian, gaur arratsaldean 19:30ean, plaza Eliptikotik abiatuko den manifestazioan eta bihar 12:00etan, osasungintza alorreko profesionalek Galdakaoko Ospitalean egingo duten mobilizazioan parte hartzeko deia zabaldu dute.
[Ekimenaren bideoa]
Txus Martinen egoerak ez du hobera egin eta beraz, bere askatasuna eskatzeko Herrira mugimenduak bateratzea burutu du Justizia Jauregiaren aurrean eguerdiko 12:00etan. Bertan gogora ekarri dute Basauriko presoak “gaixotasun psikologiko oso larriak” dituela eta birritan bere buruaz beste egiten ahalegindu dela; ondorioz, “argi ikusten dute ezin duela espetxean jarraitu”.
Esan dutenez, “legez eta eskubidez aske behar luke, egungo egoerak sufrimendua areagotu, eskubideak urratu eta tragedia besterik ez duelako ekarriko”. Egungo egoera politikoan, gizartearen gehiengoak konponbidearen aldeko jarrera duela azaldu dute eta beraz, Txus Martin zein gaixo dauden beste 13 euskal preso politikek askatasuna eskuratu beharko luketela azpimarratu du Roberto Novalek.
Bukatzeko, presoek sufritzen duten giza eskubideen urraketarekin amaitzeko indar metaketa eta konpromisoen aktibaziorako bidea indartuko dutela baieztatu du eta herritarrei, gaur arratsaldean plaza Eliptikotik abiatuko den martxan eta bihar 12:00etan Galdakaoko Ospitalean osasungintza alorreko profesionalek burutuko duten protestan parte hartzea eskatu die.
Performancea
Behin protestako adierazpenak eginda, zirena-hotsak entzun dira urrunean eta medikuz jantzita zeuden zenbait lagun agertu dire. Plazaren erdian jarritako kaiolara hurbildu eta bertatik Txus Martinen irudia atera dute; ondoren, gurpil aulki batean barroteetatik urruntzeko.
[2012/05/03] “Legez eta eskubidez” Txus Martin aske geratu behar dela aldarrikatu du SOS Txus Martin plataformak
[2012/04/13] Txus Martin eta gaixorik dauden gainerako presoen askatasuna aldarrikatu dute
[2012/03/28] Gaixo dauden presoen etxeratzea exijituko dute martxoko azken ostiralean
[2012/03/26] Herrirak Txus Martinen egoera “inoiz baino larriagoa” dela ohartarazi du
[2012/03/26] Txus Martinen aldeko 24 orduko bateratzea eta manifestazioa (Argazki galeria)
[2012/03/22] “Txus Martinen osasuna eta bizitzarekin jolasten ari” direla salatu dute Justizia Jauregian
[2012/03/21] Martxoaren bukaerarako euskal presoen aldeko egitaraua
[2012/03/15] Txus Martin “etxean eta bizirik egon arte” lanean jarraituko dutela adierazi dute Basauriko lagunek
[2012/03/09] Basauriko anbulategira heldu da Herrira mugimenduaren anbulantzia
[2012/03/05] 24 orduko elkarretaratzea Txus Martinen askatasuna eskatzeko
[2012/02/24] Txus Martin presoaren egoera larria salatu dute Basurtuko Ospitalean
[2012/02/21] Azken ostiralean preso gaixoen kaleratzea aldarrikatuko dute ospitaleetako sarreretan