Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 20, 09:55
Parcialmente Soleado
10°C
 

Siroka, Norte Apache eta Su Santidad taldeak entzuteko aukera egongo da Otxarkoagako festetan

otxar-txosnas

Ekaina 5th, 2012 by admin

Otxarkoagako jaiak ospatuko dituzte ekainaren 9tik 17ra eta beste urtetan bezala arlo ezberdinetako ekintzak burutzeko aukera emango du auzoko Jai Batzordeak, kirolak, lehiaketak, kontzertuak, etabar. Aurten berrikuntza moduan planetarioa jarriko dute Auzo Etxean.

Urtero legez, ekaina osoan zehar Bilboko hainbat auzoetako festak ospatzen dira eta asteburu honetan Otxarkoagaren txanda izango da. Jaiak bi aste iraungo dute, ekainaren 9tik 17ra, eta adin guztietako lagunak bertan parte hartzera deitu dituzte.

Hilaren 9an, 10:00etan irekiko dute “La Caixa”ren planetarioa Auzo Etxean eta goiz osoan zehar bertara gerturatu ahalko dira auzokideak. 20:00etan Txoko Lagunak erakundearen eskutik pregoia irakurriko dute, eta txupinazoarekin batera jaiak abiatuko dira. 20:30ean Ugarte plazan parrillada egongo da eta 22:00etan Irusta taldearen berbena.

Igandean, ekainak 10, 11:30ean, munduko arrozen lehiaketan parte hartzeko izena eman beharko da eta jarraian txapelketari hasiera emango zaio. 14:00etan platerrak aurkezteko unea izango da eta sari banaketa burutuko dute. 16:30etan munduko aktuazio musikalen ikuskizunak girotuko du Otxarkoaga eta 20:00etan, ezenatoki gainera igo eta norbanakoek egiten dakitena jendeari erakusteko aukera izango dute.

Astean zehar ere hainbat egitasmo egongo dira. Ekainak 11, astelehena, Ugarten umeentzako jolasak egingo dituzte 17:30ean, Arbolantxan puzgarrietan jolastu ahalko dute etxeko txikiek 18:30etatik aurrera eta ordu berean, Zinebi festibalaren larbumetraien esposizioa antolatu dute Auzo etxean. Astearte arratsaldean, Ugarten umeentzako jolasak eta puzgarriak egongo dira 17:30etan hasita. Asteazkenean ere Ugarten jolasak burutuko dituzte 17:30ean; 18:30ean puzgarriak Makaldin eta ordu berean, Zinebi festibalaren larbumetraien esposizioa Auzo etxean. Ostegunean, hilaren 14an, Euskararen egunaren pregoia botako dute Ugarten; 17:45ean euskal dantzen saioa egongo da toki berean; 18:45ean Beti berdinak taldearen eskutik umeei zuzendutako berbena; 19:30ean Lamimilaren gitarra errezitaldia Auzo Etxean, eta 20:00etan txokolatada auzoko plazan.

Bigarren asteburua ondo hasteko, ostiralean, ekainaren 15ean, 18:00etan, Ugarten jarriko den bigarren eskuko ordezko merkatuan, truke merkatuan, denborako bankuan eta bidezko merkatuan produktu eta arropak eskuratzeko aukera izango dute hiritarrek. 20:00etan auzoen arteko ginkana egingo dute; 21:00etan Doctor Blues taldearen kontzertua Arbolantxan eta 22:00etan Su santidad punk-rock taldearen, Norte Apache Hip hop taldearen eta Siroka pop-rock taldearen kontzertuak entzungai egongo dira.

Hilaren 16an, larunbata, 10:00etan sukalki txapelketa abiatuko dute; 10:30ean haurrentzako jolasak egingo dituzte; 14:00etan platerren aurkezpena eta sari banaketa burutuko da eta 14:30ean kuadrilen arteko bazkariaren txanda izango da. Bazkaldu ostean, 17:00etan, parte hartu duten koadrilek jolasak izango dituzte eta futbito txapelketaren finala jolastuko da Goya ikastetxean. 19:00etan Ugarten kale antzerkia ikusi ahalko da; Garaten kontzertua antolatu dute 20:30ean; 21:00etan parrillada Ugarten eta 22:00etan Irusta taldearen berebena.

Ekainaren 17an bukatuko dira jaiak baina egun osoan zehar zer egina egongo da Otxarkoagan. 10:00etatik aurrera, eta festetako egun gehienetan bezala, “La Caixa”ren planetarioak ateak irekiko ditu Auzo Etxean. 11:30ean tortila txapelketan parte hartzeko izena eman beharko da eta jarraian lehiari hasiera emango zaio. Platerrak 14:00etan aurkeztu beharko dira eta sari banaketa momentu horretan izango da. 14:30ean bazkaria egongo da Ugarte plazan; 17:30ean Havana 537 taldearen musika kubatarrak giroa alaituko du eta 20:00etan jaiei agur esango diete.

Idatzi iruzkina