Aske utzi dituzte greba orokorreko istiluekin lotutako gazteak
Ekaina 20th, 2012 by admin
Atzo gauean aske geratu ziren Urtzi Martinez, Jon Telletxea eta Aitor Fernandez epailearen aurretik pasa eta gero. 20:00ak aldera, ehunka lagun bildu ziren Deustun haien askatasuna eskatzeko eta atxiloketak salatzeko. Manifestazioan Irantzu Yaldebere egon zen, goizean aske utzi zuten adin txikiko deustuarra.
[Manifestazioko argazki galeria]
Dagoeneko kalean daude M29ko greba orokorrean jazotako istiluetan bi polizia erasotzea leporatzen dieten Indautxu, Arangoiti eta Deustuko lau gazteak. Atzo gauean, 22:45 aldera, askatu zituzten eta arratsaldean, Deustuko kaleak jendez bete ziren atxiloketak salatzeko. Auzoko greba batzordeak prentsaurrekoa deitu du gaurko, 13:00etan Done Petri plazan, eta mobilizazioak burutuko dituzte datozen orduetan.
Atzo goizean Irantzu Yaldebere, Urtzi Martinez, Jon Telletxea eta Aitor Fernandez atxilotua zituzten, azken greba orokorrean Buenos Aires kalean gertatutako istiluen harira. Bi ertzaini eraso egitea leporatzen diete laurei. Yaldebere eguerdian askatu zuten adin txikikoa izateagatik, baina bihar, adin txikikoen fiskalaren aurrean deklaratu beharko du. Beste hirurak gaueko 22:45ean utzi zituzten libre, epailearen aurretik pasa eta gero. Fiskalak behin-behineko espetxealdia eskatu zuen baina azkenean kalera atera ziren bi egunetik behin sinatzera joateko agindupean.
Arratsaldeko 20:00etan ehunka lagun batu ziren Deustun, 500 inguru, atxiloketak salatzeko. Manifestazioa Done Petritik abiatu zen auzoko kaleetan barrena eta plaza berera bueltatzean auzokide eta greba batzordeko kideek azpimarratu zuten “desordena publikoa, autoritatearen aurkako erasoak eta kalteak leporatzen badizkiete ere, M29an herri bat kalean ikusi zela bere eskubideen alde borrokatzen”. Martxa bukatu eta gero 70 lagun inguru epaitegietara gerturatu ziren atxilotuei eta haien senideei babesa emateko. Azkenik, 22:45ean aske geratu ziren Fernandez, Martinez eta Telletxea.
Gaur bertan, 13:00etan Done Petri plazan prentsaurrekoa emango du greba batzordeak atzoko eguneko balorazioa egiteko eta gertaerak salatzeko. Arratsaldeko 20:00etan kontzentrazioa egingo dute Arangoitin eta larunbatean, 20:00etan ere, beste bateratze bat Done Petrin, “Kriminalizaziorik ez! Beste eredu sozio-ekonomikoa orain” lemapean.
[2012/06/19] Aske utzi dute Irantzu Yaldebere
[2012/06/19] Lau gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Bilbon M29ko greban izandako istiluen harira
[2012/03/29] Arratsaldean ere jendetza bildu da Bilboko kaleetan
[2012/03/29]Multitudinaria respuesta de la clase trabajadora
[2012/03/29] Denda eta taberna gehienak itxita Bilboko erdigunean
[2012/03/29] Langileek indartsu ekin diote greba orokorrari goizeko lehen orduetatik
[2012/03/29] Bilbon hainbat protesta gune egongo dira greba egunean
- Posted in Hiritarrak, Politika
- No Comments
- Tags: Aitor Fernandez, atxiloketak, Branka, ertzaintza, greba orokorra, Irantzu Yaldebere, istiluak, Jon Telletxea, M29, Urtzi Martinez