Kepa deunaren festek jai giroan murgilduko dute Abusu
junio 20th, 2012 by admin
Kepa deunaren jaiak abiatuko dira ostiralean Abusun. Ekainaren 29ko asteburua da egitarau zabalena eskainikoduena baina honetan ere, San Juan egunak eta Erdi Aroko azokak auzoko festak indartuko dituzte.
Ekaina bukatzear da eta urtero legez, Abusuko jaien txanda heldu da. Ekainaren 22an, ostirala, emango zaie hasiera eta uztailaren 2ko Herri Egunarekin bukatuko dira. San Juan eguna izango da lehenengo asteburuko unerik garrantzitsuena.
Ostiralean, 11:00etan, txupinazoa botako dute eta ordu berean, Kubako animazioa egongo da eta txosnak, barrakak eta Erdi Aroko azokak ateak irekiko dituzte. 23:00etatik 03:00etara, txosnetan Djarekin dantzatzeko aukera egongo da.
Ekainaren 23an San Juan eguna ospatuko dute auzoan. 10:00etan, Erdi Aroko azoka irekiko dute eta musika animazioa eta erraldoi zein buruhandiak egongo dira. 18:00etan, Malmasinen sardinada prestatu dute kale animazioarekin; 21:00etan, suaren ikuskizuna egingo dute azokan eta 20:00etan, San Juaneko sua pizteko unea izango da. 22:15etan, txokolatadaren bidez indarrak hartu ahalko dituzte bertaratzen direnek; 22:30ean, Meatzaren eskutik suzko zezena egongo da; 00:00etan, Djaren musika txosnetan eta 03:00etan jaia bukatutzat emango dute. Igandean, ekainaren 24an, 22:00etan, kale animazioa eta gero Erdi Aroko azokari agur esango diote.
Bigarren asteburuari begira, ostiralean, hilaren 29an, 18:00etan, koadrilen desfileak eta pregoiak jaia piztuko dute. 18:30ean, Asdrubal fanfarriaren laguntzaz, txosnak irekiko dituzte eta txupinazoa bota; 19:00etan, Andre Berriko sevillanak ikusgai egongo dira; 19:30ean, buruhandiak eta 20:00etan, Ukelele jaunaren kale antzerkia. Gaua Djz betea egongo da, 21:00etan, Txitxarrilo Djaren txanda izango da; 22:00etan Berbena Djarena eta 23:30ean, Mini-disco Djarena.
Hilaren 30ean, larunbata, 10:00etan, txupinazoa botako dute eta trikitixak auzokideak iratzarriko ditu; 10:30etan, hasiberrien futbol lehiaketa abiatuko da; 11:00etan, Mirariren neskek balet erakustaldia egingo dute polikiroldegian eta 11:30ean, haurren parkea zabalduko dute eta xake txapelketa burutuko da. 12:00etan, igel txapelketa eta herri kirolak antolatu dituzte; 13:00etan, afrikar perkusioa; 14:00etan, herri bazkaria La Campan eta 16:00etan, mus txapelketa Juan Delmas eskola inguruko tabernetan. 17:00etan, haur parkeak ateak irekiko ditu eta saskibaloi partida jokatuko da; eta ondoren, 18:00etan, Nuestros Mayores abesbatzak abesteaz gain, nagusien ginkanaz gozatzeko aukera egongo da. 18:30ean, erraldoi eta buruhandiek kalejira egingo dute auzoan zehar; 19:00etan Soraya Arauzok Karibear dantzen erakustaldia eskainiko du eta ordu berean, sardinak banatuko dituzte. 19:30ean Stand by taldeak kontzertua emango du Juan Delmas ikastetxean; 20:30ean, berbena egongo da; 22:00etan La Vaca loca taldearen mini-diskoa hasiko da eta 00:30ak arte iraungo du; ondoren musika egongo da goizaldeko 03:00ak arte.
Igandean, uzatilaren 1ean, 10:00etan txupina botako dute diana trikitixarekin eta marmitako lehiaketa hasiko da. 12:00etan, Bolintxu elkarteak euskal dantzak egingo ditu; tximeleta, fosil eta mikologi erakusketa egongo da eta herri kirola. 13:00etan albokaren laguntzaz, patroiaren ohorezko meza eta lore eskaintza egingo dira; 13:15etan, Lander Beatok txalaparta tailerra emango du eta 14:00etan, marmitakoa aurkeztu beharko dute. 15:30ean, futbol erdifinalak jokatuko dira; 16:00etan tiragoma txapelketan parte hartzeko aukera izango dute auzokideek eta 16:30ean futboleko finalaren txanda izango da. 17:00etan, nagusiei omenaldia egingo diete eta zilindroko motorren txapelketa burutuko dute. 17:30ean, haur ginkana egongo da; 18:00etan Trio Soley Silver erromeria eta Begira talde antzerkia; 19:30ean, sari banaketa eta 21:00etan jaie agurra emango diete.
Ofizialki Abusuko jaiak uzatilaren 1ean bukatuko badira ere, barrakak urrengo egunera arte iraungo dute, astelehenerarte.