Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 19, 08:25
Más nubes que claros
10°C
 

Larri gaixo dauden presoen kasuetan giza eskubideak betetzeko eskatu du Herrirak

Ekaina 21st, 2012 by admin

Txus Martin preso basauriarraren egoera larriaz ohartarazteko beste elkarretaratze bat egin dute gaur Justizia Jauregian. Gaixotasun larriak dituzten presoak espetxeratuta izatea “errukigabea eta ankerra” dela adierazi dute eta Espainiako Gobernuak giza eskubideak betez gero kalean beharko luketeela gogorarazi dute.

Basauriko Herri Bilguneko eta SOS Txus Martin plataformako kideek auzoko euskal presoa askatzeko enegarren elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilbon, Justizia Jauregiaren aurrean.

Mobilizazioan parte hartu duten lagunek “Preso gaixoak kalera baldintzarik gabe” zioen pankarta zabaldu eta Txus Askatu zioten letra erraldoiak altxatu dituzte.

Martin Zaballako (Araba) espetxean dute preso, eta gaixotasun larria du, Roberto Noval Herrirako bozeramaileak gogoraratzi duenez. Novalen hitzetan ulertezina da “Martinen koadro klinikoa duen edozein lagun espetxean izatea”, espetxean daramatzan urteetan gutxienez bi aldiz saiatu da bere buruaz beste egiten eta eguneko 24 orduak beste pertsona baten konpainian egon behar du.

Basauriarra espetxean izatea “errukigabea eta ankerra” da, Herriraren iritziz, “giza eskubideen urraketa nabarmena” delako eta horrek, esan du Novalek, “senide eta lagunen sufrimendua luzatzea baino ez dakar”. Arrazoi berberengatik Martin bezala larri gaixo dauden beste 13 preso politikoak askatzeko galdegin du.

Giza eskubideez ari gara, eta giza eskubideak ezin dira beste edozein erabaki politikoren pean baldintzaturik egon.

[2012/06/18] Txus Martinen askatasuna galdegingo dute berriz ere Justizia Jauregiaren aurrean

[2012/05/24] Txus Martin “etxera ekartzea” premiazkoa dela aldarrikatu dute ehunka lagunek

[2012/05/24] Txus Martinen eta gaixo dauden beste 13 preso politikoen kaleratzea aldarrikatu du Herrirak

[2012/05/03] “Legez eta eskubidez” Txus Martin aske geratu behar dela aldarrikatu du SOS Txus Martin plataformak

[2012/04/13] Txus Martin eta gaixorik dauden gainerako presoen askatasuna aldarrikatu dute

[2012/03/28] Gaixo dauden presoen etxeratzea exijituko dute martxoko azken ostiralean

[2012/03/26] Herrirak Txus Martinen egoera “inoiz baino larriagoa” dela ohartarazi du

[2012/03/26] Txus Martinen aldeko 24 orduko bateratzea eta manifestazioa (Argazki galeria)

[2012/03/22] “Txus Martinen osasuna eta bizitzarekin jolasten ari” direla salatu dute Justizia Jauregian

[2012/03/21] Martxoaren bukaerarako euskal presoen aldeko egitaraua

[2012/03/15] Txus Martin “etxean eta bizirik egon arte” lanean jarraituko dutela adierazi dute Basauriko lagunek

[2012/03/09] Basauriko anbulategira heldu da Herrira mugimenduaren anbulantzia

[2012/03/05] 24 orduko elkarretaratzea Txus Martinen askatasuna eskatzeko

[2012/02/24] Txus Martin presoaren egoera larria salatu dute Basurtuko Ospitalean

[2012/02/21] Azken ostiralean preso gaixoen kaleratzea aldarrikatuko dute ospitaleetako sarreretan

Idatzi iruzkina