Sexu askapenaren aldeko ipun erotikoen lehiaketa antolatu dute Santutxuko jaietarako
Ekaina 23rd, 2012 by admin
Santutxuko jaietan, Gazte Asanbladak ipuin erotikoen lehiaketa antolatu du euren egitarauaren barnean. Lehiaketan parte hartzeko arauak ezagutzera eman dituzte, eta auzokide zein bilbotarren partaidetza eskatu dute.
Sexu askapenaren alde, ipuin erotikoen ekimena prestatu du Santutxuko Gazte Asanbladak auzoko jaietako egitarauaren barnean. Asanbladako kideek “lehiaketa polita eta dibertigarria” izango dela aurreikusi dute eta horregatik, auzokide eta hiritarrak parte hartzera deitu dituzte.
Lehiaketaren oinarriak:
1.-Ipuina euskeraz idatzi behar da.
2.-Izenburua jarri behar zaio.
3.-Gehienez bi orrialdekoa izango da.
4.-Aurkezteko epea uztailaren 13an amaituko da, jaiak hasi aurretiko ostiralean.
5.-Ipuinak santutxukoga@gmail.com helbide elektronikora bidalita edota gaztetxeko buzoian sartuta aurkeztu ahalko dira
6.-Bi sari banatuko dira; bata ipuin originalenari eta bestea, erotikoenari.
7.-Saridunen izenak uztailaren 15ean emango dira ezagutzera, jaietako lehen igandean. Gaztetxean izango da sari banaketa eta ipuin irabazleak irakurriko dituzte.