Harri zulatzaileen Euskal Herriko finala, lehiaketa gastronomikoak eta Siroka eta Itziarren Semeaken kontzertuak, Santutxuko jaietan
Uztaila 10th, 2012 by admin
Asteburu honetan Santutxuko jaiak hasiko dira eta urteroko egitarau oparoaz gain, sukalki eta bakailao txapelketa gastronomikoak, bideoklip lehiaketa eta Siroka, Ihesbide eta Itziarren Semeak taldeen kontzertuak izango dira. Igande honetan presoen senideen omenezko paella erraldoia egingo dute.
Aurten sukalki txapelketak emango dio hasiera Santutxuko jaiei, datorren larunbatean. Horren ostetik kuadrilak Karmelo kaletik Basarrateko txosnagunera jaitsiko dira Sama Siku txarangak eta Santutxuko txistulariek lagundurik. Pregoia Ibai Gomez Athleticeko jokalariak botako du 19:30etan Basarraten. Ondorengo egunetan txapelketak, bazkariak, lehiaketak, kontzertuak eta erakusketa ugari izango dituzte gozagarri, besteak beste. Jarraian jai batzordearen egitaraua duzue.
Larunbata, uztailak 14
15:00 Kuadrilen arteko bazkaria Basarraten. Bazkalostean Kuadrilen arteko jolasak plazaz plaza.
18:30 Segizioa Karmelotik Basarratera fanfarrea eta Txistulariekin.
19:30 Pregoia.
22:30 Berbena Basarraten Izargi taldearekin.
Igandea, uztailak 15
09:00 Txistularien diana.
09:00 54. Bakailao txapelketaren hasiera Basarraten.
12:00 Gaiteroak auzoan zehar.
13:00 Bakailao txapelketaren sari banaketa.
Astelehena, uztailak 16
12:00 Ume jolasak Basarraten.
15:00 Bazkaria Basarraten.
17:00 Futbito txapelketa; kanporaketak, Briñas eskolan.
18:00 Nagusientzako berbena Basarraten. Palmeras orkestra.
18:00 kuadrilen arteko Herri kirolak Karmelon.
21:00 Emakumeen afaria Basarraten.
Asteartea, uztailak 17
11:00etatik aurrera paellak egiten hasiko dira Basarraten.
14:30 Paellen aurkezpena eta bazkaria
17:00 Futbito txapelketa; kanporaketak, Briñas eskolan.
18:00 Umeentzako tailerrak Karmen plazan
18:00 Perretxiko erakusketa Cantharellus Elkartearen eskutik, Karmen plazan
19:30 Ur zezena Karmen plazan
20:30 Auzoko musika taldeen maratoia Basarraten.
Asteazkena, uztailak 18
12:00 Tortilla eta postre lehiaketaren hasiera
14:30 Bazkaria Basarraten.
17:00 Futbito txapelketa: kanporaketak, Briñas eskolan.
17:30 Kuadrilen arteko ginkana plazaz plaza.
18:00 Eskupilota txapelketa Karmelo ikastolan. Izen-ematea eta kanporaketak.
18:00 Gaztetxoentzako ginkana Basarraten.
19:30 Ur zezena.
21:00 Bertso showa Basarraten.
Osteguna, uztailak 19
20:00ak arte, Bideoklip lehiaketarako DVDak aurkeztu Jai Batzordearen txosnan.
15:00 Bazkaria Basarraten.
17:00 Futbito txapelketa; kanporaketak, Briñas eskolan.
18:00 Xake partidak Basarraten, Zuri-baltza xake taldeak antolaturik.
18:00 Pailazoak Karmelon.
20:00 PlayBack txapelketa Basarraten.
22:00 Kontzertua. Akatz Reggae. Ondoren DJa.
01:00 Kulero eta galtxontxilo lasterketa Basarraten
Ostirala, uztailak 20
12:00 Umeentzako tailerrak Basarraten.
17:30 Emakumeen arteko futbito txapelketa hockey pistan.
18:00 Eskupilota txapelketaren finala Karmelo ikastolan.
18:00 Mutilen futbito txapelketa; finalerdiak, Briñasen.
19:30 Kuadrilen poteoa elektrotxarangarekin.
22:30 Kontzertua Basarraten. Siroka, Ihesbide eta Itziarren semeak.
Larunbata, uztailak 21
12:00 Musika auzoan zehar.
15:00 Bazkari herrikoia Basarraten.
18:00 Tiragoma erakustaldia Basarraten, Bizkaiko Tiragoma Elkartea.
18:30 Futbito txapelketa: finala, Briñas eskolan.
22:30 Berbena Basarraten Aldatz taldearekin. Atsedenaldian, bideoklip lehiaketaren erakustaldia.
Igandea, uztailak 22
15:00 Bazkaria Basarraten.
18:00 Koadrilen arteko tribiala Basarraten.
20:00 Koadrillen sari banaketa: tribiala, bideoklip, kulero, play backa, kartela, paella, herrikirolak
22:00 Azken traka. Hurrengo urte arte Sangutxu!