Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 19, 12:52
Parcialmente Soleado
12°C
 

Bi bizkaitarrek beren autoetan jarraipen polizialerako gailuak topatu dituztela salatu du Eleak-ek

Eleak GPS prentsaurrekoa

Uztaila 13th, 2012 by admin

Bonifacio Badillok, Irkus Badillo preso ugaotarraren aitak, eta Liher Gonzalezek, Oier Gonzalez preso ohiaren anaiak, topatu dituzte tramankuluak. Argazkiak erakutsi dituzte. Kepa Manzisidor abokatuak jazarpen kasuen aurrean salaketa judiziala eta publikoa egitera deitu ditu espioitza politikoa jasaten dituzten lagunak.

[Aurkitutako gailuen argazkiak]

[Prentsaurrekoaren bideoa]

 

Eleak eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak prentsaurrekoa eman du gaur Bilbon bizkaitar bik beren autoetan jarraipenak egiteko gailuak atzeman dituztela salatzeko.

Txerra Bolinaga mugimenduko eledunak adierazi duenez, behin baino gehiagotan ohartarazi dute Bizkaiko hainbat gazte jasaten ari diren jazarpen polizialez. Poliziarekin kolaboratzeko eskaerek ez dute etenik izan eta azkenaldian jazarpen jasanezin hori agerian uzteko eta jazarritako lagunei elkartasuna helarazteko kanpaina martxan jarri dute.

Ildo horretan kokatu dute gaur ezagutzera emandako azken kasuak. Bolinagak espioitza politikoa salatu du, “letra larriz idatziriko espioitza”, esan du. Izan ere, beren autoetan Poliziak jarraipenak egiteko erabiltzen omen dituen gailuak aurkitu dituzte bizkaitar bik.

Kepa Manzisidor abokatuak azaldu duenez, Bonifacio Badillok, Irkus Badillo preso ugaotarraren aitak, autoa tailerrera eraman zuenean topatu zuen ustez jarraipenak egiteko erabiltzen den gailua, kolpe-leungailuari itsatsia.

Bestalde, Liher Gonzalezek, Oier Gonzalez preso ohiaren anaiak, gailu txikiago bat aurkitu zuen autoaren azpikaldean jarrita. Manzisidorrek azaldu duenez, litekeena da gailuak GPS bidezko seinalea emititzen duen aparatua izatea.

Biek ala biek salaketa aurkeztu dute epaitegian dagoeneko baina lagun gehiago izan daitezke egoera berean, esan du abokatuak. Horiei guztiei jazarpena sumatu bezain laster salaketa jartzeko gomendatu die, arin ibiltzea eta ahalik eta froga eta lekuko gehien aurkeztea baita, esan duenez, arduradunak identifikatu ahal izateko biderik onena. Horrekin batera jazarpen publikoa egitea ere garrantzitsua dela gaineratu du Manzisidorrek.

Bolinagak azpimarratu duenez, espioitza politikoa ez da gauza berria. Kasu asko gertatu izan dira Euskal Herri osoan iraganean, eta etorkizunean ere, “zoritxarrez”, gertatuko direla uste du Eleak-ek. Horregatik, salaketa politikoa eta sozializazioa “eraso onartezin hauekin amaitzeko tresna baliagarriak izango dira”, adierazi du.

 

[2012/07/10] Iñigo Cabacasen heriotzak Polizia eredua errotik aldatzeko beharra erakusten du, Eleak-en ustez

[2012/07/06] Gaizka Astorkizaga atxilotu du Ertzaintzak epaitegian kateatu ostean eta babesa ematera bildutakoei oldartu zaie

[2012/07/06] EZPAM!: “Dinamika auzo gehiagora zabal daiteke erasoen gurpilak ez duelako etenik”

[2012/07/05] Eskubide zibil eta politikoen defentsan herri harresien beharra aldarrikatu du Eleak-ek

[2012/07/02] Eskubide zibil eta politikoen defentsan elkarretaratzea deitu du EZPAM! mugimenduak ostiralean

[2012/07/29] Astorkizagaren kontrako bilatze eta atxilotze aginduaren aurrean EZPAM! mugimenduak alarma deia zabalduko du

[2012/06/27] Maialen Zuazo, Gaizka Astorkizaga eta Alex Bustindui bilbotarrak bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak

[2012/06/15] Auzo bira burutuko du Ezpam! ekimenak Levante plazan

[2012/06/11] Ezpam! sortu dute San Inazion, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekimena

[2012/05/29] Errepresioarekin bukatzea eskatu dute Marin, Astorkizaga eta Bustinduiren auzoetan

[2012/05/28] Mobilizazioak, Marin, Astorkizaga eta Bustinduiri ezarritako zigorren kontra

[2012/05/25] San Inazioko gazteen aurkako epaiak izaera politikoa duela diote auzokideek

[2012/05/24] Mobilizazioak San Inazio eta Santutxun, Marin, Astorkizaga eta Bustinduiren aurkako zigorrak salatzeko

Idatzi iruzkina