Raxoyren murrizketei aurre egiteko deia zabaldu dute eragile sozialek eta sindikatuek
Uztaila 13th, 2012 by admin
Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur onartutako neurri sorta berria “azken garaietako murrizketa sozialik handiena” dugu. Horri erantzuteko mobilizazioak egingo dituzte uztailaren 17 eta 18an Lanbideren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan. Gaur arratsaldean M15 mugimenduak elkarretaratzea deitu du PPren egoitzaren aurrean, Kale Nagusian.
Hego Euskal Herriko hainbat eragile sozialek eta ELA, LAB, ESK, CGT, STEE-EILAS, Hiru eta CNT sindikatuek protestak iragarri dituzte datorren asteazken eta ostegunerako Lanbideren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoen aurrean. Zehazki, elkarretaratze zaratatsuak eta kazeroladak egingo dituzte “azken garaietako murrizketa sozialik handiena” gaitzesteko.
Bilbon eginiko prentsaurrekoan Arantza Fernandez de Garaialdek (STEE-EILAS), David Gonzalezek (CGT) eta Olatz Igartuak (Gazte Independentistak) salatu dute langileei dirua kentzea eta bankuei ematea “politika bidegabe eta ezmorala” da.
Aipatu sindikatu eta gizarte mugimenduen aburuz, neurri horiek “jendartea maila orokortuan pobretuko” dute eta atzeraldi ekonomikoa areagotu egingo dute, babes sozialaren murrizketaren bitartez langabezia handituz eta gero eta jende gehiago hilabete amaierara heltzeko arazoak izatea eraginez.
“BEZa igotzea, laguntza sozialak murriztea edo sektore publikoan soldatak murriztea krisia eragin ez dutenei ordainaraztea” eragiten duten politika bidegabeak dira, salatu dute.
PPk aurrera daraman murrizketa politika “manipulazioan eta gezurrean” oinarritzen da, adierazi dute. Zentzu horretan, Espainiako Gobernua bere benetako asmoak eta “Bruselan negoziatzen ari direna ezkutatzen”.
Mobilizazioen deitzaileek diote Mariano Raxoyren helburua jendea prestatzea izan da, “lapurreta” hau “saihestezintzat” har zezan. Botere politiko, ekonomiko eta finantzarioaren oniritzia duen lapurreta da, azaldu dute.
Gauzak horrela, murrizketei aurre egiteko alternatiba errealak daudela ohartarazi dute baina horiek garatzeko politika fiskal eta sozialetan “errotikako aldaketak” beharrezkoa dira, esan dute. Amaitzeko, Hego Euskal Herriko instituzioei murrizketarik ez aplikatzeko eskatu diete.
M15
M15 mugimenduak bere aldetik, protesta deitu du gaur arratsalderako (20:00) Alderdi Popularraren egoitzaren, Kale Nagusian. Sare sozialetan esan dutenez, onartezina da gu hondoratzeaz gain “izorratu behar garela esatea”.
[2012/07/12] Bankuen eta porlanaren erreskatea gelditzeko exijitu du AHT Gelditu!-k
[2012/07/06] Colectivos sociales denuncian la retirada de ayudas a 3.637 familias
[2012/06/28] Colectivos antimilitaristas animan a la ciudadanía a la objección fiscal a los gastos militares
[2012/06/20] Colectivos sociales escenifican la asfixia a la que la Diputación somete a miles de familias
[2012/06/12] 500 adin txikiko eskolaz kanpoko laguntzarik gabe geratuko dira Azkunaren murrizketen ondorioz
[2012/06/06] Administrazioek “kalean uzten gaituztela” plazaratu dute gizarte erakunde ezberdinek
[2012/05/20] Ehunka lagun kalera irten dira administrazioei murrizketak ez aplikatzeko exijitzera
[2012/05/14] Organizaciones sociales y sindicales llaman a manifestarse el día 20 en contra de los recortes
[2012/04/27] Gizarte eragileak eta sindikatuak batu egingo dira murrizketen politikari aurre egiteko
[2012/01/25] Denuncian que Lanbide vulnera los derechos sociales y “tanga” a sus usuarios