Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 23, 06:07
Cubierto
8°C
 

Barrura begiratzeko leihoak filmak lortu egin du dagoeneko behar zuen dirua

Zinez

Uztaila 14th, 2012 by admin

“Duela hamabost egun uko egindako 40.000 euroak baina diru apur bat gehiago biltzea” lortu duela jakinarazi du Zinez egitasmoak. “Crowdfunding” kanpainar iamaiera eman badiote ere egitasmoa ekonomikoki laguntzen jarrai daiteke www.zinez.net webgunean. Dokumentala Zinemaldiko hautatze komiteari aurkeztu diote.

Josu Martinez: “Presoaren atzean dagoen pertsona erakustea izan dugu helburu”

Barrura begiratzeko leihoak filmaren sustatzaileek lortu egin dituzte lana finantzatzeko beharrezkoak zituzten 40.000 euroak, gaur ohar baten bitartez jakitera eman dutenez. “Finantziatzeko orduan, azken asteotan eman diren gertakizunen harira, duela hamabost egun uko egindako 40.000 euroak baina diru apur bat gehiago biltzea lortu duela jakinarazi nahi dio Zinez-ek jendarteari”, adierazi dute.

Modu horretan, amaiera eman diote “crowdfunding” kanpainari helburua lortuta. Halere, egitasmoa ekonomikoki laguntzen jarrai daiteke www.zinez.net webgunean.

Zinez ekimeneko arduradunek eskerrak eman dizkiete “proiektua ekonomikoki lagundu duen orori. 4 euro edota 500 euro eman dituztenei; denak dira proiektuaren parte, eta horrela jakinarazi diegu, banan banan, email bidez”.

Era berean, eskerrak eman nahi izan dizkiete “gure egoeraz arduratu diren guztiei”, eta bereziki, “kultur mundutik ez genuen ahotsa eman diguten horiei”.

Donostiako Udal Gobernuak Zinez egitasmoa diruz laguntzeko asmoa agertu zuenetik polemika handia piztu da, Jorge Fernandez Diez Espainiako Barne Ministroak dokumentala diruz laguntzea Bildu legez kanporatzeko arrazoia zela esan zuenetik batez ere. Egoera horrek eragozpenak eragin dizkio Zinez-eko taldeari, onartu dutenez, baina filmarekin lanean jarraitu dute. “Ezer gertatu ez balitz bezala lanean jarraitzea dagokigu orain, pelikula, kritika eta publikoa izan daitezen hitza hartzen dutenak. Aurretik esan genuen bezala, pelikula hau egin eta publikoak pelikula hau ikusteko eskubidea duela uste dugu”.

Horrenbestez, Barrura begiratzeko leihoak Zinemaldiko hautatze komiteari aurkeztu diotela jakinarazi dute. “Ez dugu “sorgin ehizarik” nahi, ez eta faboritismorik. Utz diezaiogun bakoitzari bere lana askatasun osoz egiten, eta zinea izan dadila, bere zentzu zabalenean, hitza hartzen duena”, gaineratu dute.

 

[2012/07/05] Josu Martinez: “Presoaren atzean dagoen pertsona erakustea izan dugu helburu”

[2012/06/28] Presoei buruzko dokumentalaren sustatzaileek uko egin diete diru-laguntzei

 

 

Idatzi iruzkina