Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 20, 01:31
Nubes intermitentes
9°C
 

Murrizketen aurka manifestazioa deitu du EH Bilduk larunbaterako

europapress ehbildu

Uztaila 14th, 2012 by admin

Eredu ekonomiko berri bat lortzeko bidean burujabetzaren garaia dela dio koalizioak. ‘Murrizketarik ez, burujabetza ekonomikoa’ lelopean PPren Gobernuak atzo iragarritako neurriak salatuko dituzte. Jesusen Bihotzetik abiatuko da martxa, 17:30ean. Gizarte eragile eta sindikatuek elkarretaratzea deitu dute Lanbideren bulegoan asteartean 11:00etan.

[2012/07/13] Raxoyren murrizketei aurre egiteko deia zabaldu dute eragile sozialek eta sindikatuek

EH Bilduk manifestazioa deitu du datorren larunbaterako, uztailak 21, Bilbon, Murrizketarik ez, burujabetza ekonomikoa lelopean. Martxan Raxoyren Gobernuak ostiralean iragarritako neurriak salatu eta euskal herriarentzat burujabetza ekonomikoa aldarrikatuko dute. Protesta 17:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik.

Rebeka Ubera (Aralar), Unai Ziarreta (EA), Maribi Ugarteburu (ezker abertzalea) eta Oskar Matutek (Alternatiba) prentsaurrekoa eman dute gaur Bilbon eta bertan, Espainiako Gobernuak onartu dituen azken neurriak orain arteko “eraso bortitzenak” direla salatu dute. Horren aurrean, burujabetza irtenbide bakarra dela azpimarratu dute.

“PPren neurrien helburua Espainiako eskuinaren estatu eta gizarte eredua ezartzea da: ongizate estatua desegiten dute, eta, aldi berean, Estatuaren zentralismoa sakontzera datoz”, esan dute. Murrizketek “PPren DNAn dagoen zentralismo politikoan sakontzea” bilatzen dute, koalizioaren aburuz, azken erabakiak “udal autonomia larri kaltetzen duten eraso zentralistak” baitira.

Murrizketek gainera, argi uzten dute EAEko Autonomia Estatutua agortuta dagoela, “33 urte bete gabe daramatza”, esan dute. Ildo horretan, EAJri “Kontzertu Ekonomikoa goratzea” eta egoera honi aurre egiteko bide bakartzat aurkeztea leporatu diote.

Horren aurrean, “kapitalaren eta finantzen neurrira eta herritarren lepotik eginiko sistemari eusteko helburua duten PP, PSE, UPN eta EAJren aurrean” burujabetza irtenbide bakarra dela adierazi dute koalizioko eledunek.

 

[2012/07/12] Bankuen eta porlanaren erreskatea gelditzeko exijitu du AHT Gelditu!-k

[2012/07/06] Colectivos sociales denuncian la retirada de ayudas a 3.637 familias

[2012/06/28] Colectivos antimilitaristas animan a la ciudadanía a la objección fiscal a los gastos militares

[2012/06/20] Colectivos sociales escenifican la asfixia a la que la Diputación somete a miles de familias

[2012/06/12] 500 adin txikiko eskolaz kanpoko laguntzarik gabe geratuko dira Azkunaren murrizketen ondorioz

[2012/06/06] Administrazioek “kalean uzten gaituztela” plazaratu dute gizarte erakunde ezberdinek

[2012/05/20] Ehunka lagun kalera irten dira administrazioei murrizketak ez aplikatzeko exijitzera

[2012/05/14] Organizaciones sociales y sindicales llaman a manifestarse el día 20 en contra de los recortes

[2012/04/27] Gizarte eragileak eta sindikatuak batu egingo dira murrizketen politikari aurre egiteko

[2012/01/25] Denuncian que Lanbide vulnera los derechos sociales y “tanga” a sus usuarios

 

Idatzi iruzkina