Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 24, 05:57
Parcialmente Cubierto
11°C
 

Marijaia Googleko irudia izan daiteke abuztuaren 18an

marijaia_1

julio 20th, 2012 by admin

Google bilatzaileak maiz aldatzen du sarrerako diseinua eta irudiak egun konkretuetan oinarrituak egoten dira. Oraingoan, Udaleko Jaietako Sailak abuztuaren 18an, Bilboko jaietako txupinazoaren egunean, Googleko protagonista Marijaia bera izatea bilatzen du.

Bilboko Udaleko Jaietako Sailak abuztuaren 18an, Aste Nagusiko txupinazoaren egunean, Marijaia Googleko irudia izateko laguntza eskatu du. Gutun bat eta doodle diseinu bat bidali zaie bilatzailearen dekorazioa kudeatzen duen Google sailera.

Behin gutuna eta diseinua bidalita, hiritarrei eta Aste Nagusiko jarraitzaileei dagokie hautagaitzari babesa ematea proposals@google.com helbide elektronikora mezuak bidalita. Sostengua zabala izaten bada, Marijaia Googleko pertsonaia nagusia izango da abuztuaren 18an, eta Aste Nagusiaren ospakizuna mundu osora zabaltzeko aukera egongo da.

 

Idatzi iruzkina