Kontzertuak, kukaina, eta slackline-a Bilbo Zaharreko jaietan
julio 23rd, 2012 by admin
Debekuen gainetik egitarau potentea aurrera eramatea lortu dute Bilbo Zaharreko lagunek. Martzana kaiaren erabileran Udalak ezarritako trabak salatzeko batukada-burrunbada egingo dute larunbatean.
[Egitarau osoa]
Uztailaren amaieran, urtero bezala, jaiak datoz Bilbo Zaharrera. Aurten ere, egitarau trinko eta polita prestatu du auzoko jai batzordeak. Udalak Martzana kaia erabiltzeko oztopoak jarri baditu ere -herri azoka alternatiboa egitea galarazi eta puzgarriak baino ez ditu baimendu- bilbitarrek disfrutatzeko aukera ugari izango dituzte ostegunetik igandera.
Hain zuzen ere, Udalaren jarrera inposatzailea salatzeko batukada-burrunbada deitu dute larunbaterako, 12:30ean Martzana kaian. Espazio Publikoaren bulegoak, azkenaldian beste hainbat kolektibo eta taldeen proposamenekin maiz egin izan duen bezala, ez die Martzana kaia erabiltzeko baimenik eman herri azoka alternatiboa antolatu nahi zuten taldeei, ekimena “interes publikokoa” ez dela argudiatuta.
Festen hasiera ofiziala ostiralean izango den arren, ostegunean Gazte Eguna antolatuko dute auzoko gazteek. Jaietan, berriz, presoen aldeko bazkaria, Inoren Ero Ni, B.C. Bombs eta The Cisco Kids taldeen kontzertuak, tortila txapelketa, kukaina famatua eta, aurten ere, slackline-a praktikatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Slackline delakoa orekan oinarritutako kirola da. Bi zutabe edo zuhaitzi lotutako zinta baten gainean ibiltzea, alegia. Bilbo Zaharrean, ordea, itsasadarraren gainean egingo dute.
Egitaraua
Uztailak 26, osteguna, Gazte Eguna
12:00 Ping pong txapelketa
14:00 Gazteen bazkaria
17:00 Ur guda
19:00 Ginkana poteoa kuadrilen artean
20:00 Gazte kontzertuak Bilbo Zaharreko plazan
Foking Party of Violence
Yangtze Kiang
”Talde sorpresa”
Uztailak 27, ostirala
20:00 Jaien hasiera
Pregoia Langabetuen asanbladako kide batek emango du
Kalejira musikatua Lursoinuak musika eskolaren eskutik
Txosnen irekiera
22:00 Berbena
Dantzadi
Mandoilek
Uztailak 28, larunbata, Elkartasun Eguna
12:00 Puzgarriak Martzana kaian
12:30 Burrunbada udalak ezarritako debekuaren aurka
15:00 Euskal presoen aldeko elkartasun bazkaria
19:00 Haurrentzako emanaldia Disparate taldearekin
22:00 Kontzertuak
Inoren Ero Ni
B.C. Bombs
The Cisco Kids
Uztailak 29, igandea, Kukaina eguna
12:00 Puzgarriak eta tortila txapelketa Martzana kaian
13:00 Slackline itsasadarrean
14:00 Kukaina
15:30 Jai batzordearen bazkaria txortila txapelketan parte hartu dutenekin
18:00 Musika herrikoia Sokrates taldearekin
20:00 Jaien amaiera eta sari banaketa
- Posted in Hiritarrak, Politika, SAKONEAN
- No Comments
- Tags: Azkuna, Bilbo Zaharra, Branka, espazio publikoa, festak, herri azoka, jaiak, kukaina, Martzana kaia, Slackline