Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 22, 09:19
Chubasco
7°C
 

Kutxabank “berehala” pribatizatuko dutela aurreikusi du EH Bilduk

url

Uztaila 24th, 2012 by admin

Ostegunean burutuko dira Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako aurrezki kutxen batzarrak eta horren aurrean, EH Bilduk jakitera eman du Kutxabank urte bukaerarako “erabat pribatua” izango dela. Ohartarazi duenez, EAJk eta PPk EAEko Kutxen Legea adostu dute eta PSEk babesa eman die.

EH Bilduk ezagutzera eman duenez, EAJk, PPk eta PSEk EAEko Kutxabank bankua “berehala pribatizatu” nahi dute, Berria.info agerkari digitalean irakurri daitekenez. Bertan jazotzen da, Europako Batasunak Espainiako Estatuari finantza laguntzak jasotzeko kaleratutako memorandum batek dioela, aurrezki kutxen eta bankuen “banaketa dekretua azarorako ezarri behar dela” eta ondorioz, Kutxabank “erabat pribatua” izango dela hilabete horretarako.

Era berean, EH Bilduk plazaratu du, EAJk eta PPk “Kutxabanken boterea banatzeko adostasuna” lortu dutela, “Bildu alboratuz eta horrela, Kutxabank-en kontrol organoetan euskal jendartearen aniztasuna ezabatuz”.

Guzti horregatik, kutxak fundazio bihurtuta proiektuaren hasierako helburua baztertu dutela salatu du koalizioak eta gizarte ekintzen desagerpena ere iragarri du. Bukatzeko mahaigaineratu dute egoera “onartezina” dela eta “herritarren zerbitzura egongo den eta plangintza sozial eta ekonomikoa izango duen banka publikoa behar dugula”.

 

[2012/07/16] Adiós a la Obra Social de BBK

[2012/07/13] Kutxabank pretende cerrar varios centros de jubilados, entre ellos el de Zorrotza

[2012/03/19] Hipoteka-exekuzioen aurrean irizpideak aldatzeko eskatu diote BBKri

[2012/03/23] Kargu publikoen ordainsari neurrigabeak murrizteko eta etxe kaleratzeak gelditzeko eskatuko du ezker abertzaleak BBK-ren Batzar Orokorrean

[2012/03/05] Marta Uriarte: “Ezinezkoa da banketxeekin akordio batera heltzea”

[2012/02/24] Con el sueldo de Mario Fernández en 2011 podrían cobrar el salario mínimo 67 personas

[2012/01/27] ¿Somos más con KutxaBank?

 

Idatzi iruzkina