Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 25, 12:36
Más nubes que claros
11°C
 

Iosu Uribetxeberria aske uzteko galdegin du bere abokatuak

agosto 2nd, 2012 by admin

Eskaera bi modutara egin du Ainhoa Baglietto abokatuak; batetik, baldintzapeko askatasuna eskatu du gaixotasun larri eta sendaezina duelako eta bestetik, zigorra berehala eteteko exijitu du. Arrasateko presoa egoera terminalean dagoela ohartarazi du Herrirak eta larunbatean Arrasaten egingo duen manifestazio nazionalean parte hartzera deitu du jendartea.

Iosu Uribetxebarria abokatuak preso arrasatearra aske uzteko eskatu du gaur Auzitegi Nazionalean. Uribetxebarriak minbizia dauka, bi nodulu ditu eta metastasia du buruan, Herrirak jakitera eman zuenez,

Ainhoa Baglietto abokatuak bi arrazoirengatik galdegin du Arrasateko bizilagunaren askatasuna Madrilen. Alde batetik, baldintzapeko askatasuna eskatu du gaixotasun larri eta sendaezina duelako eta bestetik, kondena bereahal eteteko exijitu dio salbuespenezko auzitegiari.

Uribetxebarriaren egoera ezin larriagoa da, Herriraren aburuz, eta bere osasun egoera “terminala izateraino heldu da”. Iosu Uribetxebarriak zein haren senideek “gaixotasuna eta egoera larri hau duintasunez eraman ahal izatea” eskatu du presoen eskubideen aldeko erakundeak. Ildo horretan, “Iosu Uribetxebarria aske eta etxean libre egotea eskatzen dugu”, adierazi dute.

Azkenik, Herrirak gogorarazi du datorren larunbatean manifestazioa egingo dutela Arrasaten “Iosu askatu, hamalauak askatu” lelopean. Martxa 15:30ean hasiko da herriko plazatik.

Uribetxeberria Donostiako Ospitalean dago atzo Leongo espetxetik atera eta gero.

 

[2012/07/30] Manifestazioa egingo dute larunbatean Josu Uribetxebarria askatzea exijitzeko

[2012/07/20] Ikusgai dago Etxeratek preso gaixoei buruz egin duen dokumentala

[2012/07/17] Gaitz isilduak, larri gaixo dauden presoei buruz Etxeratek egin duen dokumentala

[2012/07/09] Gaixotasun larria duen Inma Berriozabal presoaren askatasuna aldarrikatuko dute ostiralean Santutxun

[2012/07/04] Uztailean zehar larri gaixorik dauden presoen eskubideak aldarrikatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte

[2012/07/04] Azken urtean larri gaixo dauden presoen egoerak okerrera egin duela ohartarazi du Jaiki Hadik

[2012/06/25] Bake bidean, preso eta iheslariak etxera!

[2012/06/21] Larri gaixo dauden presoen kasuetan giza eskubideak betetzeko eskatu du Herrirak

[2012/06/18] Txus Martinen askatasuna galdegingo dute berriz ere Justizia Jauregiaren aurrean

[2012/05/24] Txus Martin “etxera ekartzea” premiazkoa dela aldarrikatu dute ehunka lagunek

[2012/05/24] Txus Martinen eta gaixo dauden beste 13 preso politikoen kaleratzea aldarrikatu du Herrirak

[2012/05/03] “Legez eta eskubidez” Txus Martin aske geratu behar dela aldarrikatu du SOS Txus Martin plataformak

Idatzi iruzkina