Abian da Brankaren Aste Nagusiko I. argazki lehiaketa
Abuztua 14th, 2012 by admin
Atera argazkia jaietan eta bidaliguzu bilbobranka@gmail.com helbidera edo igo ezazu zuzenean webgunearen eskumaldean jarriko dugun aplikazioaren bidez. Jasotzen ditugun irudiak bozkatzeko aukera emango dugu eta argazkirik onena bidaltzen digunak bi lagunentzako afaria irabaziko du Kalderapeko tabernan. Lehiaketa jaien hasierarekin batera jarriko dugu martxan.
Bilboko Brankak martxan jarri du aurreneko aldiz Aste Nagusiko argazki lehiaketa. Asmoa jaietako argazkirik originalena, adierazgarriena edo, oro har, jaietako giroa hoberen irudikatzen duena topatzea da eta horretarako dei egiten diegu irakurle guztiei lehiaketan parte har dezaten. Era berean, jasotzen ditugun argazkiak bozkatzeko aukera emango dugu. Boto gehien jasotzen dituena izango da irabazlea. Horretarako, ezinbestekoa da kontakturako datuak adieraztea (e-posta zein telefonoa) argazkia igortzerakoan.
Saria bi lagunentzako afaria izango da Kalderapeko tabernan (Txakur kalea 1, Alde Zaharra). Argazkiak jasotzeko epea abuztuaren 16an, jaien hasierarekin batera, irekiko dugu eta 28ra arte irudiak bidaltzeko aukera izango da. Irabazlearen izena abuztuaren 29an iragarriko dugu.
Parte hartu!