Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 20, 11:27
Parcialmente Soleado
11°C
 

Deustuko greba asanbladak ekimen ugari zehaztu ditu I26-ko greba orokorrerako

Destuko greba batzordea

Iraila 14th, 2012 by admin

Egunero karpa bat jarriko dute auzoko puntu ezberdinetan greba deialdiari buruzko informazioa zabaltzeko. Gainera, saltoki guztietara joko dute grebaren zergatiak azaltzera eta irailaren 24an kalejira zaratatsua egingo dute auzotik, beste gauza batzuen artean. Grebatik haratago lanean jarraitzearen beharra azpimarratu du asanbladak.

Martxoko greba orokorrean hasitako dinamikari jarraituz, Deustuko greba asanbladak bilera egin zuen asteartean, Brankari ohar baten bidez jakitera eman diotenez. 35 lagun inguru bildu ziren San Pedro plazan eta martxoaren 29ko greban egindako lana eta, jasotako erantzunaren balorazio positiboa egin ondoren, irailak 26ko grebaren prestaketari ekin zioten.

Greba asanbladatik ziurtatu dutenez, datorren astelehenetik aurrera egunero jaima bat jarriko dute Deustuko hainbat tokitan herritarrei informazioa emateko. Horrez gain, greba batzordeko kideak auzoko komertzio guztietatik pasako dira grebaren zergatiak azaltzera.

Baina badira kontuan hartzeko beste hitzordu batzuk. Horrela, esaterako, irailaren 19an, asteazkena, 19:30ean San Pedron Elkartzeneko kide batek hitzaldia eskainiko du. Larunbata 22, berriz, plazatik hasita Deustuko poteo gune ezberdinetatik igarota poteo-parodia ikusgarri bat egingo dute eguerdiko 13:00etan hasita. Hurrengo astelehenean, hilak 24, 18:00etan kalejira zaratatsua egingo dute Deustu osotik. Ondoren, 20:00etan beste asanblada bat egingo dute greba eguna antolatzeko. Eta grebaren bezperan bizikleta eta kotxe karabana masiboa egingo dute Botika Zaharreko aparkalekutik 18:45ean.

Asteartean egindako asanbladan grebatik haratago lanean jarraitzearen beharra azpimarratu zuten hainbat parte hartzailek eta grebaren ostean horren inguruan eztabaidatzen jarraituko dutela agindu zuten. Halaber, aurreko greban izandako istiluen harira Ertzaintzak atxilotutako hiru grebalari deustuarrekiko babesa berretsi zuen asanbladak.

Desutuko greba asanbladak antolatutako ekimenetan parte hartzera deitu ditu deustuar guztiak eta e-posta bat sortu dute informazio gehiago nahi dutenei zein modu aktibo batean parte hartu nahi dutenei zuzenduta: deustukogrebaasanblada@gmail.com

 

[2012/09/14] Greba orokorra heltzear, Asturiasko meatzarien borroka aztergai

[2012/09/13] Pentsionistek bat egin dute irailaren 26ko grebarekin gizarte osoaren oinarrizko eskubideen defentsan

[2012/09/13] Kalejira zaratatsua egingo dute Uribarrin greba orokorrari begira

[2012/09/11] Sistema kapitalistak sortutako egoerari aurre egiteko kanpaina abiatu du Santutxuko Gazte Asanbladak

 

Idatzi iruzkina