Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 24, 23:47
Parcialmente Cubierto
15°C
 

Milaka ikaslek Bilboko kaleak hartu dituzte murrizketei ezezkoa emateko

greba ikasleak urriak11

octubre 11th, 2012 by admin

Nazio zapalduetako ikasle antolakundeek mobilizazioa egin dute gaurko egunean milaka ikasleren babesarekin. Bilbon, manifestazio jendetsua abiatu dute 12:30ean, Arriagako plazatik Hezkuntza delegaziora. 80 ikasle inguru barrura sartu dira eta Ertzaintza kanpoan zeudenei bortizki oldartu zaie eta 93 gazteri desordena publikoak egitea egotzi die.

[Argazki galeria]

[Bideoa: euskal ikasleen greba]

Herrialde Katalanak, Aragoi, Kantabria, Asturias, Galizia, Andaluzia, Kanariar Uharteak eta Euskal Herriko ikasleek greba orokorra burutu dute gaurko egunean Espainiako Hezkuntza ministroa den Juan Ignacio Wertek proposatutako murrizketak salatzeko. Ikasle Abertzaleak jakitera eman duenez, mobilizazio eguna “erabat arrakastatsua” izan da.

Milaka lagunek, 3.000 antolatzaileen esanetan, Arriagako plaza bete dute eguerdiko 12:30ean eta bertan azaldu dutenez, ez dituzte “Wert ministroaren erreformak onartuko” eta erkidegoetako sailburuei “ozen” adierazi diete ez ditzatela “PPk indarrean jarri nahi dituen neurri frankistak, españolak, merkantilistak eta atzerakoiak aplikatu”.

Era berean, krisiaren aitzakipean oinarrizkoak diren herri zerbitzuak pribatizatzeko nahia dutela salatu dute eta herri batean, “herritarron heziketa bermatu baino, merkatuen beharretara egokitutako langile-robot-prekarioak sortu nahi” dituztela. Guzti horregatik, euskal ikasleriari eta jendarteari “Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde lan egiteko” deia zabaldu diete.

Istiluak Ertzaintzarekin

Behin adierazpen horiek eginda, manifestazioa abiatu dute Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza delegaziora. Bertara heltzean, 100 gazte inguru barrura sartu dira eta Ertzaintza handik eta gutxira heldu da. Kanpoan zeuden lagunek eserialdia egin dute eta polizia bortizki oldartu zaie eta tentsio momentua eman dira karga polizialekin.

Sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, baita Leioako ikasle mugimenduaren blogean ere, Hezkuntza delegazioaren barnean zeuden 93 ikasleak, haietako bi adin txikikoak, identifikatu eta kolpatu egin dituzte eta espazio publikoaren okerreko okupazioa eta desordena publikoak eragitea egotzi die.

 

[2012/10/11] 11X12 Ikasleak grebara!

[2012/10/09] Hezkuntzako erreformak gelditzea aldarrikatuko dute ikasleek osteguneko greba orokorrean

[2012/09/25] Ikoitz Arrese: “EHU izan da azken urteetan ikasleen kontra gehien oldartu den unibertsitateetako bat”

[2012/09/10] Ikasleak urriaren 11n grebara joateko zergatiak azaldu ditu Ikasle Abertzaleak-ek

[2012/09/04] Estaturik gabeko nazioetako ikasle mugimenduek greba deitu dute urriaren 11rako

Idatzi iruzkina