16.000 ikasle, hezkuntza erreformaren aurkako ikasle greban
octubre 12th, 2012 by admin
Hego Euskal Herriko ikasleriak atzo eginiko grebak jendetza bildu zuen hiriburuetan eginiko manifestazioetan. Espainiar Estatuko nazio zapalduetako hamar ikasle antolakundek deituriko grebak guztira 16.000 ikasle inguru atera zituen kalera, Ikasle Abertzaleaken arabera.
Baina ikasle olde horrek ere Poliziaren errepresioari aurre egin behar izan zion hainbat tokitan. Bilbon, esaterako, Ertzaintza bortizki oldartu zitzaien Eusko Jaurlaritzaren delegazioaren parean bildutakoei eta protesta egitera egoitza barrura sartutako 93 lagun identifikatu eta desordena publikoak eragitea leporatu die. Guztira 210 lagun identifikatu zituzten atzoko mobilizazioetan.
Ikasle Abertzaleakek jakinarazi duenez, 5.500 ikasle mobilizatu dira Bizkaian, 4.000 Nafarroan, 3.500 ikasle izan dira Gipuzkoako mobilizazioetan eta 3.000 inguru Araban egindakoetan.
Egunean zehar, piketeak, burrunbadak, kontzentrazioak, manifestazioak, bide-mozketak, eserialdiak eta beste hainbat ekimen izan ziren atzokoan ikastetxe eta unibertsitateetan.
Eguerdian manifestazio jendetsuak burutu zituzten Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Hauetan, ikastetxe eta unibertsitateko ikasleak batu ziren.
Donostian, oztopoak izan arren, hainbat ikaslek Jaurlaritzaren ordezkaritzan sartzea lortu zuten. Ordezkaria falta zela eta gestio taldeko pertsona batek ordezkariari idatzi emateko konpromezua hartu zuela azaldu dute ikasleek. Gasteizen, berriz, PPko egoitzaren aurrean eserialdi jendetsua burutu ostean 3 ikasle identifikatu zituzten. Ertzaintzak atxikitako lagunak askatu bitartean jendea zain egon zen eta ondorioz manifestazioa ordu erdi atzeratu zen.
[2012/10/11] Milaka ikaslek Bilboko kaleak hartu dituzte murrizketei ezezkoa emateko
[2012/10/11] 11X12 Ikasleak grebara!
[2012/10/09] Hezkuntzako erreformak gelditzea aldarrikatuko dute ikasleek osteguneko greba orokorrean
[2012/09/25] Ikoitz Arrese: “EHU izan da azken urteetan ikasleen kontra gehien oldartu den unibertsitateetako bat”
[2012/09/10] Ikasleak urriaren 11n grebara joateko zergatiak azaldu ditu Ikasle Abertzaleak-ek
[2012/09/04] Estaturik gabeko nazioetako ikasle mugimenduek greba deitu dute urriaren 11rako