“Aurrekontu sozialak” galdegin dituzte pentsiodunek
Abendua 29th, 2011 by admin
Pentsionistak Martxanek kontzentrazioa egin zuen atzo Bilbon aurrekontu sozialak eskatzeko eta 2011an Hego Euskal Herrian pentsioa jasotzen duten lagunen eros-ahalmenaren %10a galdu dutela salatzeko. 100 bat lagun bildu ziren Espainiako Gobernuaren ordezkaritzatik Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregira egindako manifestazioan.
Krisia hasi zenetik instituzioek hartutako neurriek “eskubide murrizketak baino ez dituzte ekarri” Pentsionistak Martxan plataformaren aburuz. Pentsiodunen kasuan argi ikusi da, 2011ko pentsioen izozketak %3ko (KPI) galera suposatu duela. Hori guztia eta pentsiodun askok jasaten duten pobrezia egoera salatzeko elkarretaratzea antolatu zuten atzo.
Pentsionistak Martxanetik azpimarratu nahi izan dute “dirua egon badagoela”, baina “ez dela era egokian banatzen”. Azaldu dutenez, “aurrekontuetan nabari da gastu sozialaren murrizketa eta zerbitzu sozialen pribatizazio bideari heltzen diotela”, aurrekontuen ondorioz, ″pobreak pobreago eta ugariago″ izango direla argudiatuz.
Guzti honen aurrean, dagoen irtenbide bakarra “aberastasunaren banaketa zuzen eta solidarioa” dela diote eta “jendearen oinarrizko premiak ase ditzakeen politika sozialak eta gastu sozialak aurrekontuen erdi-erdian egon behar dutela”.
Ondorioz, Pentsionistak Martxan plataformatik Eusko Legebiltzarrari eta Bizkaiko Foru Aldundiari “pentsionisten bizi kalitate duina ahalbidetuko dituen aurrekontuak” exijitu dizkiete eta “ondasunen banaketa zuzenagoa”.