Antsietate atakea jasan zuen Akarregi preso politikoaren amari bi hilabete bisitarik gabeko zigorra ezarri diote
febrero 18th, 2011 by Branka
Frantziako Fleuryko D2 moduluko lau euskal preso borrokaldia burutzen ari dira eta aislamendura eraman dituzte. Urtarrilaren 15ean Alex Akarregi deustuarraren amari antsietate atakea eman zion. Horren ondorioz, espetxeko zuzendaritzak bi hilabete bisitarik gabe egotera zigortu diote senideari. Zigorra eta espetxezain baten jarrera oldarkorra salatzeko ekin zioten igandean borrokaldiari. Astelehenean presoek pairatzen duten etengabeko erasoak salatuko dituzte arratsaldeko 7:30etan Done Petri plazan.
Amnistiaren aldeko mugimenduak salatu du espetxe honetako espetxezain batek jarrera oso oldarkorra duela aspalditik bertako euskal preso politikoen aurka. Bere presentziak arazoak handiak sortu izan ditu eta azkenean pertsona hau euskal preso politikoengandik urrundua izan zen. Denborarekin berriz hurbildu dute euskal preso politikoak egon ohi diren tokira eta berriz arazoak hasi dira.
Urtarrilaren 15a bisita eguna zen, eta berez berandu hasiak ziren bisitak oraindik gehiago berandutu ziren espetxezain honen erruagatik. Presoak ukituz miatu nahi izan zituen, jakitun izan arren preso horrek ukitzea ez zutela onartzen euskal preso politikoek. Ondorioz bi euskal preso politiko ordubeteko atzerapenaz iritsi ziren bisitara. Hauetako baten amak, Alex Akarregirena hain zuzen, antsietate krisia izan zuen lokutorioan itxita zegoela, bertako espetxezainen utzikeriaren aurrean. Txirrina jo arren ez zen inor hurbildu eta senarrak kristala hautsi behar izan zuen kabinatik ateratzeko. Espetxezainak parrez aritu ziren bitartean.
Honek eragindako istiluen ondorioz lau euskal preso politikoak arrastaka atera zituzten lokutorio gunetik. Antsietate atakea jasan zuen senideak bi hilabete bisitarik gabe egoteko zigorra jaso du.
Gauzak honela otsailaren 13an borrokaldiari ekin diote modulu honetan dauden euskal preso politikoek. Batetik senideari ezarritako zigorra bertan behera uzteko eskatzen dute, bestetik espetxezain zehatz honen urrunketa berriz indarrean jarri dadila eskatzen dute.
Igande arratsaldean patio ordua amaitzean uko egin zioten ziegetara igotzeari eta preso Mitardera eraman zituzten. Mitardetik ateratzen dituztenean ekimenak egiten jarraitzeko asmoa dute egoera honekin amaitu arte.
[11-01-24] Alex Akarregi presoaren ama gertutakoa salatzeko itxialdia burutu dute Fleuryko espetxean
[11-01-19] Fleuryko espetxean jasotzen ari ziren tratuaren ondorioz, antsietate krisia izan du Alex Akarregi preso deustuarraren amak
No Responses to “Antsietate atakea jasan zuen Akarregi preso politikoaren amari bi hilabete bisitarik gabeko zigorra ezarri diote”
febrero 22, 2011 at 6:13 pm, Akarregi presoaren amari antsietate krisia eragin zion espetxezainak ez du harremanik izango Fleuryko euskal presoekin « Branka said:
[...] [11-02-18] Antsietate atakea jasan zuen Akarregi preso politikoaren amari bi hilabete bisitarik gabe… [...]