Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei Aste Nagusian txosna ez jartzeko debekua bertan behera gelditzea eskatu dute
Martxoa 23rd, 2011 by Branka
Hiri alderdiek 2010eko urrian Txori Barroteko kide batzuk absolbitu zituen Espainiako Auztiegi Nazionalak ebatzitako sententziak kontuan izatea aldarrikatu dute eta, honen ondorioz, Udalbatzak Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei Aste Nagusian txosna ez jartzeko ezarritako debekua bertan behera uztea eskatu dute.
Mozioa_txori – kaskagorri
Datorren martxoaren 31an ospatuko da udal hauteskundeak burutu aurreko azken Udalbatza. Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek mozio proposamen bat sartu dute Udalbatzan eztabaidatzeko.
Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek gogoratzen dute EAJk eta IUk osatzen duten udal gobernuak, PSOE eta PP alderdien txaloekin, konpartsa horiek euskal preso politikoen argazkiak txosnan jartzeak pertsonen –eta zehazki gatazka politikoaren biktima batzuen– duintasuna eraso eta terrorismo goratzen zuela arrazoituz oinarritu zuela debekua.
Nolanahi ere, 2010eko urrian ezagutu zen Entzutegi Nazionalaren sententziak Txori Barrote konpartsako kide batzuk absolbitu zituen, udal-zehapenaren ekintza berberengatik epaituak, preso politikoen argazkiak txosnan jartzea delitua ez dela aitortuz.
Hiru alderdien ustez, sententziak indarra kendu die Udalak Txori Barrote eta Kaskagorri zigortzeko erabili zituen argudioei; izan ere, sententziak hau argiki jasotzen du: txosnan zeuden ikurrak ETArekin zerikusirik ez zutela eta presoen argazkiak jartzearen helburua “euren etxeetatik gertuko espetxeetara hurbiltzea eskatzea zela eta ez biktimak mespretxatu edo ekintza terroristak justifikatzea”.
Epai argi horren aurrean, Udalak bertan behera utzi behar duela zigorra, azpimarratzen dute, “besterik esan ezean Entzutegi Nazionalaren doktrina denarekin bat eginez, eta edozein modutan ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ebazpenak zigorra ezabatuko balu, konpartsei kalte konponezinak ez eragiteko”.
[10-10-15] Izquierda Abertzale, EA, Aralar y Alternatiba piden al Ayuntamiento que levante el veto a Txori Barrote y Kaskagorri
[10-10-13] Sospechoso silencio de Azkuna y Madrazo ante la sentencia que señala que mostrar fotos de presos no supone enaltecimiento ni humillación
[10-10-08] Presoen argazkiak jartzeagatik epaitutako Txori Barroteko kideak absolbitu dituzte
[10-09-10] Los comparseros de Txori Barrote sólo quisieron reivindicar derechos
[10-09-09] Konpartsen babesa jaso dute Madrilen elkartasuna adierazteagatik auzipetutako Txori Barroteko lau kideek
[10-09-07] Delitua sakabanaketa eta espetxeetan ematen diren etengabeko eskubide urraketak direla azpimarratu du Txori Barrote konpartsak
[GARA] «Somos una cabeza de turco en la estrategia contra la solidaridad con los presos»
[10-09-02] El PSOE pide 18 meses de cárcel contra 4 comparseros por colocar fotos de presos vascos
[10-07-22] Elkartasuna adierazteagatik Txori Barroteko auzipetuei babesa emateko manifestu bat kaleratu dute
[10-05-17] Las fotos de los presos son “la herramienta para denunciar la conculcación de sus derechos”
No Responses to “Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei Aste Nagusian txosna ez jartzeko debekua bertan behera gelditzea eskatu dute”
Martxoa 29, 2011 at 7:59 pm, Bilboko Konpartsak-ek Marijaia aurkeztuko du alkategaiarako « Branka said:
[...] [11-03-23] Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei As… [...]
Martxoa 31, 2011 at 9:35 pm, EAJk, IUk, PPk eta PSOEk uko egin diote Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei Aste Nagusian txosna ez jartzeko debekua bertan behera gelditzea eskatzen zuen mozioa udalbatzan eztabaidatzeari « Branka said:
[...] [11-03-23] Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei As… [...]
Martxoa 31, 2011 at 9:37 pm, EAJk, IUk, PPk eta PSOEk uko egin diote Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei txosna ez jartzeko debekua bertan behera gelditzea eskatzen zuen mozioa udalbatzan eztabaidatzeari « Branka said:
[...] [11-03-23] Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei As… [...]
Ekaina 08, 2011 at 4:46 pm, Gorenak berretsi du Txori Barroteko kideen absoluzioa « Branka said:
[...] [11-03-23] Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei As… [...]
Ekaina 16, 2011 at 7:52 pm, La justicia española ratifica la sanción de dos años contra Txori Barrote impuesta por Azkuna « Branka said:
[...] [11-03-23] Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei As… [...]
Ekaina 18, 2011 at 1:51 pm, RECTIFICACION: Los tribunales aún no han fallado sobre el castigo a Txori Barrote, sólo rechazan la suspensión « Branka said:
[...] [11-03-23] Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei As… [...]