Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 20, 18:32
Más nubes que claros
17°C
 

Agenda

Maiatza 2013

2013(e)ko Maiatza
AstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstiralaLarunbataIgandea
293012345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829303112
2013 May 1 | Wednesday | 15:00

Parrilada Bilbo Zaharrean

Maiatzaren 1ean Bilbo Zaharreko auzokideek herri bazkaria egingo dute 15:00etan, auzoko plazan, Langileen Nazioarteko Egunaren harira. Haragi eta barazki parrilada auzokide guztiei zuzendua egongo da, eta sabela bete ondoren, auzolana egingo dutela iragarri dute.
2013 May 2 | Thursday | 20:30

Joxemari Carrere ipuin kontalaria 7 Katun

Alde Zaharrean euskal kulturarentzako tokia aldarrikatu nahiean, 7 Katu Gaztetxeko lagunek egitasmo interesgarria antolatu dute maiatzaren 2an. Arratsaldeko 20:30etatik aurrera, Joxemari Carrere helduentzako ipuin kontalariak saioa eskainiko du.    
2013 May 4 | Saturday | 13:00

Udaberriko bertso saioak Santutxun

Maiatzean 4tik 23ra bitartean 2013ko Udaberriko bertso saioetaz gozatzeko aukera egongo da Santutxun. Hainbat izango dira parte hartuko duten bertsolariak, besteak beste, egungo Bizkaiko eta Iparraldeko txapeldunak, Arkaitz Estiballes eta Amets Arzallus. [2013/04/22] Udaberriko bertso saioetan bertsolari belaunaldi ezberdinak batuko dira
2013 May 10 | Friday |

Euskal presoen aldeko hileroko mobilizazioa Santutxun

Maiatzaren 10ean euskal presoen eskubideen aldeko hileroko hitzordua dute Santutxun. Manifestazioa egingo dute 20:00etan Ritxi plazatik abiatuta.
2013 May 10 | Friday |

Bilboko Sorturen aurkezpena Bilborocken

Sortuk aurkezpena egingo du datorren ostiralean, maiatzak10, Bilboko Bilborock aretoan.  
2013 May 11 | Saturday |

Indautxu eta Olabeagako Ernairen aurkezpen jaialdia

Indautxu eta Olabeagako Ernaik aurkezpen jaialdia antolatu dute maiatzaren 11rako, larunbata.
2013 May 11 | Saturday | 12:00

Azken Kupela Dantzaren 8. edizioa

Altxa Porru, Satorrak eta Txinbotarrak konpartsek osatzen duten Kulturguneak 8. Azken Kupela dantza antolatu du maiatzaren 11n. Egun osoko egitaraua egongo da Errekaldeko plazan eta aurten, egitasmoak “Ni ere egon nintzen” kanpainarekin bat egingo du gogora ekarriz urtebete eta erdi igaro dela gaztetxea hustu zutenetik. [2013/04/29] 2013ko Azken Kupela Dantzak bat egingo du “Ni ere egon nintzen” elkartasun kanpainarekin
2013 May 11 | Saturday |

Manifestazioa funtzio publikoko langileen lanaldiaren luzapenaren aurka

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek manifestazioa deitu dute Jaurlaritzak  funtzio publikoko langileen lanaldia luzatzeko aurkeztu duen dekretuaren indargabetzea eskatzeko. Bilboko manifestazioa Jesusen Bihotzetik abiatuko da 17:30ean.
2013 May 12 | Sunday |

M15Mren manifestazioa Bilbon

Suminduen mugimenduaren sorreratik bi urtera manifestazioa egingo du M15M Bizkaiak Bilbon maiatzaren 12an. Jesusen Bihotzetik abiatuko da martxa 18:00etan "Zuen etekinak gure miseria" lemapean.
2013 May 15 | Wednesday |

Zurbaranbarriko jaiak

Maiatzaren 15etik 19ra jaietan egongo dira Zurbaranbarrin. Lau egunez umeentzako ekitaldiak, lehiaketa gastronomikoak eta kontzertuak izango dira, besteak beste.
2013 May 16 | Thursday |

Gaizka Astorkizaga atxilotzeko aginduaren aurka ekintza egin zuten lau lagun epaituko dituzte

Ezpam! mugimenduak elkarretaratzea deitu du 11:00etan Bilboko epaitegietan.
2013 May 16 | Thursday |

Etxegabetzeen aurkako gazte martxa zaratatsua Errekaldetik Abusura

Bilboko gazteek martxa egingo dute etxebizitza duina izateko eskubidearen alde eta etxe kaleratzeak salatzeko. Errekaldeko plazatik abiatuko dira 18:00etan.
2013 May 16 | Thursday |

EH Bilduren elkarretaratzea Tasio Erkiziaren auzipetzea salatzeko

Kutxabanken aurkako eskratxean "autoritatearen aurka atentatua" egitea egotzita Ertzaintzak jarritako salaketa onartu ostean epaileak auzipetu egin du ezker abertzaleko militante historikoa. Testuinguru horretan auzipetzea salatu egingo du EH Bilduk elkarretaratzean.
2013 May 17 | Friday |

James Petras eta Luciano Vasapollo pentsalarien hitzaldia Sarrikon

Ipar Hegoa fundazioak eta LAB sindikatuak antolatuta, James Petras soziologi estatubatuarra eta Luciano Vasapollo ekonomialari italiarra Bilbon izango dira maiatzaren 17an "Kapitalismoaren eta inperialismoaren krisia" lemapean hitzaldia emateko. Sarrikoko fakultatean izango dira 10:00etatik aurrera.
2013 May 17 | Friday |

Buiako San Isidro jaiak

Buiako bizilagunek San Isidro jaiak, Bilboko zaharrenetarikoak, ospatuko dituzte maiatzaren 17tik 25era. Maiatzak 17, 18 eta 19ko astebururako hainbat ekimen antolatu dituzte, ohiko sardina-jana barne, eta 25ean adiskidetze bazkaria egingo dute auzokideen artean.
2013 May 18 | Saturday |

Autobidea eraistearen aldeko manifestazioa Errekalden

Errekaldeberriz Errekaldeko auzokide elkarteak deituta manifestazioa egingo dute 12:30ean.
2013 May 18 | Saturday |

Emarock gaua Izarbeltz ateneoan

Irola Irratiak Emarock gaua antolatu du maiatzaren 18an Izarbeltz ateneoan (Irala). 19:00etan dokumentala+emanaldi akustikoa 20:00etan Kontzertuak: Humus, Endemaño, Gaur ez eta Las tuerkas eta gero DJ Lucy Ramones 3arte. Sarrera 4 euro eta prezio herrikoiak edarietan.
2013 May 18 | Saturday |

M18 Plazara! ekimena Arriaga plazan

Herrirak euskal presoen eskubideen eta haien aurkako salbuespen neurrien etetearen aldeko ekimena egingo du Euskal Herriko 200 plaza baino gehiagotan. Goizean Indautxu, Otxarkoaga eta San Inazio Ibarrekolandako herri bilguneek mobilizazioak egingo dituzte auzoetan eta arratsaldez, Arriaga plaza bete ostean, ekimen kultural ibiltari egingo dute Alde Zaharretik musikari eta bertsolari ezagunen laguntzaz. Roberto Noval: “M18-an Arriaga plaza bete nahi dugu presoen eskubideen alde”
2013 May 19 | Sunday | 08:15

Zorrotzako Tricholoma elkartearen irteera mikologikoa

Zorrotzako Tricholoma elkarte mikologikoak Peña Angulora irteera mikologikoa antolatu du maiatzaren 19an. Goizeko 08:15ean, abiatuko dira Auzo Etxetik autobusean eta arratsaldeko 20:30ean izango da buelta. Irteeran parte hartzeko izena eman daiteke Auzo Etxean edota 666224256 telefonora deituta.
2013 May 19 | Sunday |

Buiako Isidro Deuna jaiak

Maiatzaren 17tik 19ra eta 25ean Isidro Deuna jaiak ospatuko dituzte Buiako auzokideek.
2013 May 19 | Sunday |

Liburu anarkistaren azoka

Maiatzaren 28 eta 19an Liburu Anarkistaren IX. Azoka egingo dute Bilbon, Etxebarrieta plazan (Unamuno).  
2013 May 22 | Wednesday |

Ipar Euskal Herriko Enbata mugimenduari buruzko mahai-ingurua Boluntan

Kristiane Etxaluz eta Jean Louis Davant Enbata Ipar Euskal Herrian abertzaletasun modernoaren haziak finkatu zituen mugimenduaz jardungo dute. Mahai ingurua GITE-IPESek antolatu du eta Bolunta aretoan izango da 19:00etan.  
2013 May 23 | Thursday |

'Bilbo kudeatzeko bestelako ereduak', jardunaldiak

Maiatzaren 23tik 25era, La Bolsa auzo etxean eta Areatzako karpan, Bilboko EH Bilduk antolatuta OSTEGUNA, MAIATZAK 23 Lehen atalari dagokionez, esparru publikoaren pribatizazioaren kalteez jardungo gara, erakusteko zeinen garrantzitsua den sektore publikoa blindatzea eta hornitzea. Egun, pribatizaziorako joera da nagusi administrazioetan; gero eta zerbitzu gehiago externalizatzen eta pribatizatzen dira. Horrek zerbitzu publikoen hondatzea ekar dezake luze gabe, urteetan erdietsitako eskubide sozialak kolokan jarriz edota desagerraraziz. Halakorik gerta ez dadin, ekonomia pertsonen zerbitzura jartzea zeinen beharrezkoa den erakutsiko dugu. Hala, gai horretan, instituzio publikoek gizarte klausulak ezartzeari ezinbesteko iritzi diogu. Gurean badugu adibide bat, urrutira joan gabe: Donostiako Udala. Gaia: Hiriaren kudeaketa ekonomikoa 18:00 Jardunaldien irekiera 18:15 Nora garamatza kudeaketa eredu publiko-pribatuak? Mercè Cortina Oriol eta Xabi Gaintza, EHU 18:45 Ekonomia pertsonen zerbitzura. Karlos Askunze, REAS 19:30 Gizarte-Klausulak udal kontratazioan: Donostiako Udala. Jabi Vitoria, Donostiako Udaleko Ogasun Saileko zinegotzia 20:15 Lan taldeak 21:00 Itxiera OSTIRALA, MAIATZAK 24 Bilboren orografiak eta bestelako nolakotasunek eraikuntza ez den bestelako irtenbideen premia agerian uzten dute. Etxebizitzari loturiko politikek beste ardatz batzuk izan behar dituzte: zaharberritzea laguntzea, alokairu publikoa sustatzea, hutsik dauden etxebizitzen kudeatzea… Arlo horretan zein aukera dauden aztertzeko, legeen errepasoa egingo dugu, eta udalaren eskumenetatik bertatik abian jar daitezkeen adibideez jardungo dugu. Halaber, Katalunian arrakastaz gauzaturiko adibideak ekarriko ditugu gurera, izaera sozialeko etxebizitza politikak ardatz dituzten proiektuak hain justu, beste eremu batzuetan garaturiko esperientziez ikasteko xedez. Gaia: Etxebizitzaren kudeaketa 18:00 Jardunaldien irekiera 18:15 Etxebizitza eskubidea bermatzeko politika publikoak. EtxebizHitza Plataforma 19:00 Izaera sozialeko etxebizitza politikak. Adibide praktikoak. SostreCívic, Catalunya 20:00 Lan taldeak 21:00 Itxiera LARUNBATA, MAIATZAK 25 Espazio publikoen erabilera arautzen duen Bilboko ordenatza neurri murriztailea da oso. Herritarrak euren auzoetako kaleetatik ateratzea du xede. Eta egoera horri aurre egiteko, kaleen eta azpiegitura publikoen erabilera berreskuratzeko eta optimizatzeko gakoak aztertuko ditugu. Eremu honetan aztertuko dugu nola berrerabili dezakegun ondare industriala eta nola biziberritu daitezkeen espazioak autogestioaren bidez. Azkenik, atal horretan, herri ekimenak berak sustaturiko enplegua sortzeko dinamikak izango ditugu aztergai, Bartzelonan abian jarritako kasu zehatzen bidez. EH Bilduren ekitaldi politikoa egingo dugu, halaber. Gaia: Espazio publikoaren erabilera eta kudeaketa hirian 09:45 Ondare industrialaren berrerabilpena. Iñaki Uriarte arkitektoa. 10:05 Espazioen biziberritzea autogestioaren bidez. Astra, Gernika. 10:25 Espazio publikoaren erabilera hirian. Igor Ahedo, EHU- Errekaldeberriz Auzo Elkartea 10:45 Lan taldeak 11:30 EH BILDUREN EKITALDI POLITIKOA 11:45 Atsedenaldia Gaia: Auzoetan enplegua sortzeko eta sustatzeko sareak 12:00 Enplegua sustatzeko eredu alternatiboak. Ivan Miró, Sants Coop. Bartzelona 13:00 Eztabaida interaktiboa 13:30 Jardunaldien ondorioen aurkezpena 14:00 Amaiera HIZLARIEN SOSLAIAK Mercè Cortina i Oriol (EHU) Zientzia Politikoetan Doktorea da. Halaber, Demokrazia Parte Hartzailean eta Garapen Komunitarioan aditua da, eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kide ere bada. Xabier Gainza (EHU) Ekonomian Doktorea da, eta Ekonomia Aplikatuko irakaslea, EHUn. Hirien plangintza eta politika ekonomikoen azterketan eskarmentu handia du. Carlos Askunze (REAS) Bilboko San Frantzisko auzoko gizarte eragile eta elkarte ugaritan parte hartu du 1994tik gaurdaino. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinadorako ordezkari izan da hainbat foro instituzional eta sozialetan. 2005etik, ekonomia alternatiboa eta solidarioaren eremuan lan egiten du. Eta horren aurretik, nazioarteko kooperazioaren eta garapenari loturiko hezkuntzaren eremuetan aritu zen, hamar urtez. Jabi Vitoria ( Udaleko Ogasun Saileko ordezkaria) Kontratazio publiko arduratsua bultzatzeak instituzioen helburua izan beharko luke, eta helburu hura lortzeko bidean, gizarte klausulak ezartzea baliabide eraginkorra izan daitekeela uste du Jabi Vitoria Donostiako Ogasun zinegotzia denak. Enpleguaren kalitatea bermatzeko nahiz gizarte bazterketaren adierazpide ugarien kontra borrokatzeko tresna egokia izan daiteke gizarte klausulen sistema. Halaber, minusbaliotasunen bat dutenen edota enplegua lortzeko zailtasunak dituztenen gizarte integrazioa errazteko bide izan daiteke gizarte klausulak. Administrazioak erantzukizun handia du herritar guztiekiko oro har, eta arrazoi desberdinak tarteko, zailtasunak dauzkaten herritarrekiko bereziki. Hala, guztien aukera berdintasunaren aldeko politikak sustatzeko bide arras interesgarria da gizarte klausulena, baita enplegu, genero eta hizkuntz eskubideak bete egiten direla ziurtatzeko modu ere. EtxebizHitza Plataforma LAB, STEE-EILAS, Desazkundea, M15 mugimendua, EGK, Errekaldeko Kaleratzerik Ez! Plataforma, RBU eta Iratzarrik osatzen dute EtxebizHitza Plataforma, besteak beste. Pertsona guztiek etxe egoki eta duin bat erabiltzeko daukaten eskubidea bermatua izan dadin lan egiten dute. Ekinbide ugari abiatu dituzte aipaturiko helburua gauzatze bidean. Hala, gizarte eragile andanaren atxikimendua jaso dute. SostreCívic, (Catalunya) Sostre Civic irabazi asmorik gabeko Kataluniako elkarte bat da. Bizi garen jendartea pertsona eta ingurumenarekiko errespetuzkoa eta justua izan dadin lan egiten du, egungo sistema eraldatuko duten irtenbide gauzagarriak planteatuz eta egituratuz. Iñaki Uriarte (arkitektoa) Arkitekturan lizentziatua, ondare kultural eta industrialean aditua, eta ikerlari, artikulu idazle eta hizlari kritiko eta nekaezina da. Haren lanek hiriaren memoria dute abiapuntu. Ezagutza zabala du Bilboko ondare arkitektoniko eta industrialaren inguruan. Leire Lopez Ziluaga (Astra, Gernika) Astra kudeatzen duen koordinadorako kidea da. Astra, Gernikan dagoen kulturaren eremua lantzen duen fabrika soziala da; arlo publikoaren kudeaketan, jendartearen parte-hartze zuzena bultzatzen duen espazioa. Astrak kulturaren ikuspegi zabala lantzen du; pertsonen eta taldeen ahalmen sortzailea eta soziala ditu abiaburu eta helburu. Kulturaren ideia hau ez da mugatzen ekoizpen artistikora soilik; ekimen soziala, pentsamendu kritikoa eta esfera publikoaren demokratizazioa bilatzen duten ideien eta ekinbideen hedatzea ere sustatzen du. Igor Ahedo, EHU- Errekaldeberriz Auzo Elkartea Igor Ahedo Gurrutxaga Zientzia Politikoetako irakaslea da EHUn. UPV-EHUko Partaidetza eta Garapen Komunitarioko Master Ofizialeko arduradun izandakoa da. Hiriaren identitatea eta ekimen kolektiboaren inguruko hainbat lan eta ikerketa egin ditu. Orobat, Errekaldeko Errekaldeberriz Auzo Elkarteko kidea da. Ivan Miró, Sants Coop. Bartzelona Soziologoa, ikerlaria eta ekonomia kooperatiboko irakaslea da. La Ciutat Invisible-ko kidea da, eta Bartzelona hiriko Projecte Barri Cooperatiu–ko dinamizatzailea. Horretaz gain, Las cooperativas obreras de Sants. Autogestió proletària en un barri de Barcelona (1870-1939) liburuaren egilea, beste batzuekin batera.
2013 May 25 | Saturday |

Bilboko Konpartsak-en ibilaldi neurtua Txosnagane mendira

Aste Nagusiaren 35. urteurrenaren ospakizunen harira Txosnagane mendira ibilaldi neurtua egingo dute konpartsek. 08:30ean abiatuko dira Areatzatik.
2013 May 30 | Thursday |

Greba Orokorra

Maiatzaren 30ean ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek eta 60 gizarte eragile inguruk greba orokorra deitu dute. Krisia hasi zenetik zortzigarren greba deialdia izango da datorren hilabetekoa eta oraingoan “Eskubide sozial eta laboral duinak” lema izango du. Sindikatuek “beharrezkoa” ikusten dute deialdia “gobernu ezberdinetatik eskubideei egiten zaizkien erasoen aurrean `nahikoa da’ esateko”.