Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 20, 20:52
Parcialmente Soleado
14°C
 
1

Nor gara

Bilboko euskaldun eta ezkertiarron egitasmo komunikatiboa da Branka, hiriaren zein bilbotarron egunerokotasunaren nondik norakoak ikuspuntu kritiko batetik jorratzeko konpromisoa duena.

Brankak iritzi denei emango die balioa, baztertuak diren horiei bereziki, zentsuratu egiten duten iritzi ororen bozgorailua izan nahi baitu. Norabide horretan, auzoek, hiritarrek eta herri mugimenduak hartuko dute gure lanaren ardatza.

Bestelako Bilbo bat posible dela sinisten dugunez, jendartearen eraldaketa lortzeko eta iritzi kritikoa sortzeko bidean jarriko ditugu egun eskura ditugun baliabide guztiak.