Aurrera begirako erronka nagusiak aurkeztu ditu Sortuk Bilbon
Joana Regueiro koordinatzaileak Sortuk Bilbon proiektu ezkertiar eta abertzalea gauzatzeko landuko dituen gaiak azaldu ditu.
Joana Regueiro koordinatzaileak Sortuk Bilbon proiektu ezkertiar eta abertzalea gauzatzeko landuko dituen gaiak azaldu ditu.
Jende ugari bildu zen Loiuko aireportuan azken 19 urteak Espainiako Estatuko espetxeetan igaro dituen Edu Perez de Anuzita euskal preso igorreztarrari harrera egiteko. Aireportutik kotxe karaban Deustura joan ziren -hainbat urtez auzo horretan bizi izan baitzen Perez de Anuzita- ongietorria ematera.
Polizia eredua errotik aldatzeko beharra dagoela uste du Kirruli Kultur Elkarteak, Iñigo Cabacasen heriotzak agerian utzi zuenez. Hain zuzen ere, Basauriko gaztearena azken urteetan errepikatutako jokabide polizial baten azken ondorio latza baino ez da. Aurretik, 1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak bost langile tiroz hil zituen Gasteizen; 1978an berriz, German Rodriguez iruindarra hil zuten sanferminetan. Kasuok [...]
“Goazen Plazara” ekimena antolatu du Herrira mugimenduak datorren maiatzaren 18rako. Egitasmoaren bidez euskal geografia osoko plazak giza eskubideenalde, konpromisoaren alde eta bakearen alde betetzea bilatzen dute. Guztira 200 herri mobilizazio aurreikusi dituzte dagoeneko.
Los colectivos sociales de Bizkaia y las usuarias de Lanbide han presentado esta mañana un informe donde recogen las malas practicas que se producen a diario en el Servicio Vasco de Empleo. Mediante dicho informe esperan conseguir que Lanbide cumpla la ley.
Milaka lagun bildu dira Bilbon Iñigo Cabacasen senide eta lagunentzat justizia eskatzeko eginiko manifestazioan. Iñigo Gogoan Herri Ekimenak polizia ereduaren aldaketa galdegin du.
Manuel Cabacas Iñigo Cabacas gaztearen aitak bere semearekin eginiko “basakeria” berriz ez errepikatzeko galdegin du eta gogor kritikatu du Ertzaintzaren zuzendaria hilketa istriputzat jotzeagatik. Familiak esan duenez, justizia egitea litzateke omenaldirik onena eta polizia ereduaren aldaketa eskatu dute. [2013/04/05] Justizia aldarri, Iñigo Cabacasen hilketaren urteurren omenaldian
Iñigo Cabacasen lehengusina batek eta osabak justizia galdegin dute malko artean bere heriotzaren urteurreneko omenaldian. Orain dela urtebete gertatutakoa argitzeko eta polizia eredua aldatuta horrelakorik berriz errepikatuko ez den bermea exijitu dute. Hori izango litzateke esan dutenez, Iñigok “jaso ahalko lukeen omenaldirik onena”. [2013/04/05] Justizia aldarri, Iñigo Cabacasen hilketaren urteurren omenaldian
Ehunka lagunek omenaldi hunkigarria eskaini diote Iñigo Cabacas gazteari hil zutenetik urtebetera. 2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzaren pilotakada batek larri zauritu zuen tokian, Maria Diaz de Haroko kalezuloan, eginiko ekitaldian “justizia” aldarrikatu dute, horrelakorik berriz errepika ez dadin. Bertan, Jon Maiak, bertsoak bota ditu Cabacasen omenez. [2013/04/05] Justizia aldarri, Iñigo Cabacasen hilketaren urteurren omenaldian
10.000 lagun inguru bildu dira gaur Bilboko kaleetan Herrirak euskal preso politikoek jasaten duten “mendeku” politika eteteko exijitu eta Xabier Lopez Peña eta Angel Figeroaren heriotza eragin duen espetxe politikan aldaketak eskatzeko. Herrirak maiatzaren 18an 200 herritan egingo diren ekimenetan parte hartzera deitu du jendartea.
Herrirak euskal preso politikoek pairatzen dituzten “salbuespen neurriak” berehala eteteko eskatu du Frantziak Bilbon duen kontsuletxea. Mugimenduko kide den Roberto Novalen esanetan, aipatu neurriak dira Xabier Lopez Peña presoaren heriotza eragin dutenak eta kexa formala helarazi diote horregatik Frantziako kontsulari.
Apirilaren 9tik 11ra “Polizia ereduari Xake!” lemapean mahai-ingurua, hitzaldia eta Cabacas auziaren inguruko dokumentalaren estreinaldia egingo ditu Iñigo Gogoan Herri Ekimenak. 13an Manifestazioa deitu dute 18:00etan Bilbon. Igaro den urteak “ardura politiko eta judizialen desertua utzi du atzean”, salatu dutenez. Senide eta lagunek omenaldia egingo diote ostiral honetan Indautxun. [2013/04/03] Polizia ereduaren inguruko hausnarketa [...]
Apirilaren 6an mobilizazio orokorra deitu du presoen eskubideen aldeko mugimenduak. Xabier Lopez Peñaren heriotzean giza eskubideen urraketa argiak daudela dio eta egoera larriaren aurrean aurrerapausoak ematera deitu ditu alderdi, sindikatu eta eragile sozialak.
Harrera elkarteak agerraldia egin zuen martxoaren 14an 7 Katu gaztetxean euren proiektuaren nondik norakoan jendarteratzeko asmoz.
aurkezpena, bilbo, Branka, ekitaldia, Joana Regueiro, Sortu