Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 22, 13:11
Chubasco
12°C
 

Egun osoko kantu jaialdia izango da. Euskal Herriko kantuzale eta konpartsakide guztiak gonbidatu dituzte Bilbon zehar kantu tradizionalak abestera eta egingo duten herri bazkarira.

[2013/05/15] Mendi ibilaldi neurtua eta ‘Euskal Herria Bilbon kantari’, Aste Nagusiaren 35. urteurrena berotzeko

Komite Internazionalistak erakundeak antolatuta kapitalismoari aurre egiten dioten hainbat ekinbideetako kideek beren esperientziei buruz mintzatuko dira Zirika! Herri Gunean egingo diren hitzaldietan.

[2013/05/15] Kapitalismoari aurre egiten dioten esperientziak aztertuko dituzte Komite Internazionalistek

Greba Orokorra

Apirila 30th, 2013 by admin

Maiatzaren 30ean ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek eta 60 gizarte eragile inguruk greba orokorra deitu dute. Krisia hasi zenetik zortzigarren greba deialdia izango da datorren hilabetekoa eta oraingoan “Eskubide sozial eta laboral duinak” lema izango du. Sindikatuek “beharrezkoa” ikusten dute deialdia “gobernu ezberdinetatik eskubideei egiten zaizkien erasoen aurrean `nahikoa da’ esateko”.

Aste Nagusiaren 35. urteurrenaren ospakizunen harira Txosnagane mendira ibilaldi neurtua egingo dute konpartsek. 08:30ean abiatuko dira Areatzatik.

Uribarri eguna 2013

Apirila 25th, 2013 by admin

Maiatzak 25an Uribarri auzoko 18 eragilek Uribarri Eguna antolatu dute. Aurrekoetan bezala eskoletako enparantzan jai handia ospatuko duta. Auzokide guztientzako aukerak izango dira aurten auzogune proiektuaren inguruan antolatutako jaialdian.

 

1. Gunea – Umeentzako jolasak

12:00 – 14:30 Umeentzako txapa tailerra, aurpegi margoketa eta jolasak

 

2. Gunea – Tailerren gunea

11:20 – 18:30 “Pim-pam-pum” jokoa (M15M Uribarri)

11:30 – 14:30 Nekazaritza azoka (Esnetik kooperatibaren eskutik)

11:30 – 14:30 Tailerrak

11:30 – 12:00 Euskara Klasea (Tanttaka Euskara Taldearen eskutik)

12:00 – 12:30 Larru Tailerra (Bizitegi Elkartearen eskutik)

12:30 – 13:00 Euskal Dantza Tailerra (Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik)

13:00 – 13:30 Tai Chi Tailerra (Aletu Emakumeen Elakartearen eskutik)

13:30 – 14:30 Euskal Musika Tresnak (Uribarriko Gazteen eskutik)

13:30 – 14:30 Klownmertzio Bira (Klown dinamikaren bidez, auzoko komertzio txikia bultzatzen)

14:30 Auzogune egitasmoaren aurkezpena

15:00 – 16:30 Herri bazkaria

16:30 – 18:30 Hitzaldiak

16:30 – 17:00 Esnetik Kooperatibaren eskutik

17:00 – 17:30 ‘Ekhi’ tokiko txanponaren aurkezpena

17:30 – 18:00 Auzoko Hiri-Baratzaren aurkezpena

18:00 – 18:30 Desazkundeari buruzko hitzaldia

18:30 – 20:00 Klownmertzio biraren Bingo Txow-a

20:00 Pintxo-pote auzoko tabernetatik

 

3. Gunea – Auzoko eragileen gunea

11:30 – 20:00 Auzoko jaien Argazki Erakusketa: azken 10 urteko ibilbide grafikoa (Aldapan Gora)

Mendizaleon Txokoa: aldizkariak, liburuak, bideoak (Gailurra Mendi Taldea)

Auzoko eragileen materiala eta informazioa

 

Bilboko Ikasle Eguna LOMCEren aurka

Apirila 24th, 2013 by admin

Ikasle Abertzaleak-ek Ikasle Eguna egingo du maiatzaren 24an, LOMCEren aurkako mobilizazio eguna aprobetxatuta. Goizetik zutabeak antolatuko dituzte 13:00etan Arriagatik abiatuko den manifestaziora eta ostean herri bazkaria, poteoa eta jaialdia 7Katu Gaztetxean.

Maiatzaren 23tik 25era, La Bolsa auzo etxean eta Areatzako karpan, Bilboko EH Bilduk antolatuta

OSTEGUNA, MAIATZAK 23

Lehen atalari dagokionez, esparru publikoaren pribatizazioaren kalteez jardungo gara, erakusteko zeinen garrantzitsua den sektore publikoa blindatzea eta hornitzea. Egun, pribatizaziorako joera da nagusi administrazioetan; gero eta zerbitzu gehiago externalizatzen eta pribatizatzen dira. Horrek zerbitzu publikoen hondatzea ekar dezake luze gabe, urteetan erdietsitako eskubide sozialak kolokan jarriz edota desagerraraziz.

Halakorik gerta ez dadin, ekonomia pertsonen zerbitzura jartzea zeinen beharrezkoa den erakutsiko dugu.

Hala, gai horretan, instituzio publikoek gizarte klausulak ezartzeari ezinbesteko iritzi diogu. Gurean badugu adibide bat, urrutira joan gabe: Donostiako Udala.

Gaia: Hiriaren kudeaketa ekonomikoa

18:00 Jardunaldien irekiera

18:15 Nora garamatza kudeaketa eredu publiko-pribatuak? Mercè Cortina Oriol eta Xabi Gaintza, EHU

18:45 Ekonomia pertsonen zerbitzura. Karlos Askunze, REAS

19:30 Gizarte-Klausulak udal kontratazioan: Donostiako Udala. Jabi Vitoria, Donostiako Udaleko Ogasun Saileko zinegotzia

20:15 Lan taldeak

21:00 Itxiera

OSTIRALA, MAIATZAK 24

Bilboren orografiak eta bestelako nolakotasunek eraikuntza ez den bestelako irtenbideen premia agerian uzten dute. Etxebizitzari loturiko politikek beste ardatz batzuk izan behar dituzte: zaharberritzea laguntzea, alokairu publikoa sustatzea, hutsik dauden etxebizitzen kudeatzea… Arlo horretan zein aukera dauden aztertzeko, legeen errepasoa egingo dugu, eta udalaren eskumenetatik bertatik abian jar daitezkeen adibideez jardungo dugu.

Halaber, Katalunian arrakastaz gauzaturiko adibideak ekarriko ditugu gurera, izaera sozialeko etxebizitza politikak ardatz dituzten proiektuak hain justu, beste eremu batzuetan garaturiko esperientziez ikasteko xedez.

Gaia: Etxebizitzaren kudeaketa

18:00 Jardunaldien irekiera

18:15 Etxebizitza eskubidea bermatzeko politika publikoak. EtxebizHitza Plataforma

19:00 Izaera sozialeko etxebizitza politikak. Adibide praktikoak. SostreCívic, Catalunya

20:00 Lan taldeak

21:00 Itxiera

LARUNBATA, MAIATZAK 25

Espazio publikoen erabilera arautzen duen Bilboko ordenatza neurri murriztailea da oso. Herritarrak euren auzoetako kaleetatik ateratzea du xede. Eta egoera horri aurre egiteko, kaleen eta azpiegitura publikoen erabilera berreskuratzeko eta optimizatzeko gakoak aztertuko ditugu. Eremu honetan aztertuko dugu nola berrerabili dezakegun ondare industriala eta nola biziberritu daitezkeen espazioak autogestioaren bidez.

Azkenik, atal horretan, herri ekimenak berak sustaturiko enplegua sortzeko dinamikak izango ditugu aztergai, Bartzelonan abian jarritako kasu zehatzen bidez.

EH Bilduren ekitaldi politikoa egingo dugu, halaber.

Gaia: Espazio publikoaren erabilera eta kudeaketa hirian

09:45 Ondare industrialaren berrerabilpena. Iñaki Uriarte arkitektoa.

10:05 Espazioen biziberritzea autogestioaren bidez. Astra, Gernika.

10:25 Espazio publikoaren erabilera hirian. Igor Ahedo, EHU- Errekaldeberriz Auzo Elkartea

10:45 Lan taldeak

11:30 EH BILDUREN EKITALDI POLITIKOA

11:45 Atsedenaldia

Gaia: Auzoetan enplegua sortzeko eta sustatzeko sareak

12:00 Enplegua sustatzeko eredu alternatiboak. Ivan Miró, Sants Coop. Bartzelona

13:00 Eztabaida interaktiboa

13:30 Jardunaldien ondorioen aurkezpena

14:00 Amaiera

HIZLARIEN SOSLAIAK

Mercè Cortina i Oriol (EHU)

Zientzia Politikoetan Doktorea da. Halaber, Demokrazia Parte Hartzailean eta Garapen Komunitarioan aditua da, eta Parte Hartuz ikerketa taldeko kide ere bada.

Xabier Gainza (EHU)

Ekonomian Doktorea da, eta Ekonomia Aplikatuko irakaslea, EHUn. Hirien plangintza eta politika ekonomikoen azterketan eskarmentu handia du.

Carlos Askunze (REAS)

Bilboko San Frantzisko auzoko gizarte eragile eta elkarte ugaritan parte hartu du 1994tik gaurdaino. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako Taldeen Koordinadorako ordezkari izan da hainbat foro instituzional eta sozialetan. 2005etik, ekonomia alternatiboa eta solidarioaren eremuan lan egiten du. Eta horren aurretik, nazioarteko kooperazioaren eta garapenari loturiko hezkuntzaren eremuetan aritu zen, hamar urtez.

Jabi Vitoria ( Udaleko Ogasun Saileko ordezkaria)

Kontratazio publiko arduratsua bultzatzeak instituzioen helburua izan beharko luke, eta helburu hura lortzeko bidean, gizarte klausulak ezartzea baliabide eraginkorra izan daitekeela uste du Jabi Vitoria Donostiako Ogasun zinegotzia denak. Enpleguaren kalitatea bermatzeko nahiz gizarte bazterketaren adierazpide ugarien kontra borrokatzeko tresna egokia izan daiteke gizarte klausulen sistema. Halaber, minusbaliotasunen bat dutenen edota enplegua lortzeko zailtasunak dituztenen gizarte integrazioa errazteko bide izan daiteke gizarte klausulak. Administrazioak erantzukizun handia du herritar guztiekiko oro har, eta arrazoi desberdinak tarteko, zailtasunak dauzkaten herritarrekiko bereziki. Hala, guztien aukera berdintasunaren aldeko politikak sustatzeko bide arras interesgarria da gizarte klausulena, baita enplegu, genero eta hizkuntz eskubideak bete egiten direla ziurtatzeko modu ere.

EtxebizHitza Plataforma

LAB, STEE-EILAS, Desazkundea, M15 mugimendua, EGK, Errekaldeko Kaleratzerik Ez! Plataforma, RBU eta Iratzarrik osatzen dute EtxebizHitza Plataforma, besteak beste. Pertsona guztiek etxe egoki eta duin bat erabiltzeko daukaten eskubidea bermatua izan dadin lan egiten dute. Ekinbide ugari abiatu dituzte aipaturiko helburua gauzatze bidean. Hala, gizarte eragile andanaren atxikimendua jaso dute.

SostreCívic, (Catalunya)

Sostre Civic irabazi asmorik gabeko Kataluniako elkarte bat da. Bizi garen jendartea pertsona eta ingurumenarekiko errespetuzkoa eta justua izan dadin lan egiten du, egungo sistema eraldatuko duten irtenbide gauzagarriak planteatuz eta egituratuz.

Iñaki Uriarte (arkitektoa)

Arkitekturan lizentziatua, ondare kultural eta industrialean aditua, eta ikerlari, artikulu idazle eta hizlari kritiko eta nekaezina da. Haren lanek hiriaren memoria dute abiapuntu. Ezagutza zabala du Bilboko ondare arkitektoniko eta industrialaren inguruan.

Leire Lopez Ziluaga (Astra, Gernika)

Astra kudeatzen duen koordinadorako kidea da. Astra, Gernikan dagoen kulturaren eremua lantzen duen fabrika soziala da; arlo publikoaren kudeaketan, jendartearen parte-hartze zuzena bultzatzen duen espazioa. Astrak kulturaren ikuspegi zabala lantzen du; pertsonen eta taldeen ahalmen sortzailea eta soziala ditu abiaburu eta helburu. Kulturaren ideia hau ez da mugatzen ekoizpen artistikora soilik; ekimen soziala, pentsamendu kritikoa eta esfera publikoaren demokratizazioa bilatzen duten ideien eta ekinbideen hedatzea ere sustatzen du.

Igor Ahedo, EHU- Errekaldeberriz Auzo Elkartea

Igor Ahedo Gurrutxaga Zientzia Politikoetako irakaslea da EHUn. UPV-EHUko Partaidetza eta Garapen Komunitarioko Master Ofizialeko arduradun izandakoa da. Hiriaren identitatea eta ekimen kolektiboaren inguruko hainbat lan eta ikerketa egin ditu. Orobat, Errekaldeko Errekaldeberriz Auzo Elkarteko kidea da.

Ivan Miró, Sants Coop. Bartzelona

Soziologoa, ikerlaria eta ekonomia kooperatiboko irakaslea da. La Ciutat Invisible-ko kidea da, eta Bartzelona hiriko Projecte Barri Cooperatiu–ko dinamizatzailea. Horretaz gain, Las cooperativas obreras de Sants. Autogestió proletària en un barri de Barcelona (1870-1939) liburuaren egilea, beste batzuekin batera.

Kristiane Etxaluz eta Jean Louis Davant Enbata Ipar Euskal Herrian abertzaletasun modernoaren haziak finkatu zituen mugimenduaz jardungo dute.

Mahai ingurua GITE-IPESek antolatu du eta Bolunta aretoan izango da 19:00etan.

 

Liburu anarkistaren azoka

Apirila 19th, 2013 by admin

Maiatzaren 28 eta 19an Liburu Anarkistaren IX. Azoka egingo dute Bilbon, Etxebarrieta plazan (Unamuno).

 

Buiako Isidro Deuna jaiak

Apirila 19th, 2013 by admin

Maiatzaren 17tik 19ra eta 25ean Isidro Deuna jaiak ospatuko dituzte Buiako auzokideek.

Zorrotzako Tricholoma elkarte mikologikoak Peña Angulora irteera mikologikoa antolatu du maiatzaren 19an. Goizeko 08:15ean, abiatuko dira Auzo Etxetik autobusean eta arratsaldeko 20:30ean izango da buelta. Irteeran parte hartzeko izena eman daiteke Auzo Etxean edota 666224256 telefonora deituta.

M18 Plazara! ekimena Arriaga plazan

Apirila 18th, 2013 by admin

Herrirak euskal presoen eskubideen eta haien aurkako salbuespen neurrien etetearen aldeko ekimena egingo du Euskal Herriko 200 plaza baino gehiagotan.

Goizean Indautxu, Otxarkoaga eta San Inazio Ibarrekolandako herri bilguneek mobilizazioak egingo dituzte auzoetan eta arratsaldez, Arriaga plaza bete ostean, ekimen kultural ibiltari egingo dute Alde Zaharretik musikari eta bertsolari ezagunen laguntzaz.

Roberto Noval: “M18-an Arriaga plaza bete nahi dugu presoen eskubideen alde”

Emarock gaua Izarbeltz ateneoan

Apirila 18th, 2013 by admin

Irola Irratiak Emarock gaua antolatu du maiatzaren 18an Izarbeltz ateneoan (Irala).

19:00etan dokumentala+emanaldi akustikoa

20:00etan Kontzertuak: Humus, Endemaño, Gaur ez eta Las tuerkas eta gero DJ Lucy Ramones 3arte.

Sarrera 4 euro eta prezio herrikoiak edarietan.

Errekaldeberriz Errekaldeko auzokide elkarteak deituta manifestazioa egingo dute 12:30ean.

Buiako San Isidro jaiak

Apirila 17th, 2013 by admin

Buiako bizilagunek San Isidro jaiak, Bilboko zaharrenetarikoak, ospatuko dituzte maiatzaren 17tik 25era. Maiatzak 17, 18 eta 19ko astebururako hainbat ekimen antolatu dituzte, ohiko sardina-jana barne, eta 25ean adiskidetze bazkaria egingo dute auzokideen artean.

Ipar Hegoa fundazioak eta LAB sindikatuak antolatuta, James Petras soziologi estatubatuarra eta Luciano Vasapollo ekonomialari italiarra Bilbon izango dira maiatzaren 17an “Kapitalismoaren eta inperialismoaren krisia” lemapean hitzaldia emateko.

Sarrikoko fakultatean izango dira 10:00etatik aurrera.

Kutxabanken aurkako eskratxean “autoritatearen aurka atentatua” egitea egotzita Ertzaintzak jarritako salaketa onartu ostean epaileak auzipetu egin du ezker abertzaleko militante historikoa. Testuinguru horretan auzipetzea salatu egingo du EH Bilduk elkarretaratzean.

Bilboko gazteek martxa egingo dute etxebizitza duina izateko eskubidearen alde eta etxe kaleratzeak salatzeko. Errekaldeko plazatik abiatuko dira 18:00etan.

Ezpam! mugimenduak elkarretaratzea deitu du 11:00etan Bilboko epaitegietan.

Zurbaranbarriko jaiak

Apirila 15th, 2013 by admin

Maiatzaren 15etik 19ra jaietan egongo dira Zurbaranbarrin. Lau egunez umeentzako ekitaldiak, lehiaketa gastronomikoak eta kontzertuak izango dira, besteak beste.

M15Mren manifestazioa Bilbon

Apirila 12th, 2013 by admin

Suminduen mugimenduaren sorreratik bi urtera manifestazioa egingo du M15M Bizkaiak Bilbon maiatzaren 12an. Jesusen Bihotzetik abiatuko da martxa 18:00etan “Zuen etekinak gure miseria” lemapean.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek manifestazioa deitu dute Jaurlaritzak  funtzio publikoko langileen lanaldia luzatzeko aurkeztu duen dekretuaren indargabetzea eskatzeko. Bilboko manifestazioa Jesusen Bihotzetik abiatuko da 17:30ean.