Roberto Noval: “M18-an Arriaga plaza bete nahi dugu presoen eskubideen alde”
Larunbatean M18 Plazara! ekimena burutuko du Herrirak. Bilbon, goizean, mobilizazioak egingo dituzte Indautxu, Otxarkoaga eta San Inazion. Arratsaldean berriz, 18:00etan Arriaga plaza bete ostean ekimen kultural ibiltaria egingo dute hainbat musikari eta bertsolariren parte hartzearekin. Roberto Noval Bilboko Herrirako bozeramaileak honetaz eta beste hainbat kontuez hitz egin digu.












