Gazteek lan politiko publikoa egiten duten arren haien aurkako jazarpen, jarraipen eta epaiketek etenik ez dutela salatu dute. Amaiurreko diputatu Maite Aristegik eta senatari Amalur Mendizabalek babesa erakutsi dieta gazteei eta Alderdi Popularrari bakea lortzeko bidean “urratsak emateko” eskatu diote.
Elkarretaratze isila egingo dute larunbatean Donostian. Amaiurrek Arkaitz Rodriguez presoaren arrebak jasotako “heriotza eta bortxaketa mehatxuez” informazioa eskatu dio Espainiako Gobernuari. Neba bisitatzetik etxera zihoala Polizia bi autobidetik aterarazten saiatu ziren beren bidean sartuz. Behin autobidetik kanpo, mehatxuak kolpeak eta ukituak egin zizkiotela salatu du bere testigantzan.
GARAk inkesta pribatu batera izan duen sarbidearen arabera, Amaiur koalizio ezkertiarra garaile aterako litzateke EAEko hurrengo hauteskundeetan. Datuek diotenez 24 eserleku eskuratuko lituzke bozken %28arekin eta Bizkaia mailan %24ko portzentaia lortuko luke.
Barrios como Ametzola, Errekalde, Indautxu o Altamira, donde tradicionalmente los resultados de la izquierda abertzale no han sido buenos, han registrado un aumento en el número de votos de entre un 15 y un 21%.
Goizean omenaldi bana egin zuen ezker abertzaleak Gerra Zikinaren biktima biek Ametzolan eta Errekalden duten oroitarrietan. Biktimen erabilera politikoaren aurka agertu zen Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak eta eginiko ″ekarpen oparoa eta ezinbestekoa″ eskertu zuen.
Onintza Enbeita 2011ko Gorte Nagusietarako Hauteskundetako Amaiurren zerrendetan 8. hautagaia da Bizkaitik. Brankari egindako adierazpenetan azaldu duenez, “Euskal Herriak bizi duen egoera politiko berriaren aurrean, argi geratu da Amaiurrek sekulako indarra duela”.
Los jeltzales han sido la lista más votada en 26 de los 38 barrios de la ciudad. Amaiur ha vuelto a revalidar su primer puesto en Bilbo Zaharra y Deustuibarra y ha logrado la victoria también en San Frantzisko y Zazpi Kaleak. El PSOE gana en Errekalde, Otxarkoaga, Uretamendi, Iturrigorri-Peñascal y Arangoiti. El PP vence por primera vez en Masustegi, se consolida en Abando y pierde Indautxu
2008ko hauteskundeekin alderatuta %42ko beherakada izan dute Rubalcabaren aldekoek eta PPk bigarren tokia kendu dio Bizkaiko hiriburuan. Amaiurrek Bilduk baino 2.000 bozka gehiago jaso ditu eta laugarren indarra da.
El puente es una de las construcciones más antiguas, necesarias y simbólicas de la Civilización para su movilidad a través de la naturaleza. Se puede de algún modo asimilar al paso alargado, calculado, del ser humano para pasar sobre un charco de agua o un surco del terreno. Física y figurativamente se convierte en la exigencia de una ingeniosa obra para superar un rio o una depresión topográfica. El puente constituye una celebración del desplazamiento que se debe a tres coordenadas: espacial, el lugar; temporal, la historia; funcional, la sociedad.
Hauteskunde Orokorretarako kanpainaren azken egunean Amaiurrek Bilbon jendetza bilduta egin du Bizkaiko azken ekitaldia. Ehunka lagun bildu ziren Plaza Barrian ezkerreko koalizioari babesa emateko. Igande honetan Amaiurri bozka emateko deia eskatu dute koalizioaren ordezkariek.
Hauteskunde kanpainari amaiera emateko Amaiurrek ekitaldia burutuko du gaur arratsaldeko 19:00etan, Plaza Barrian. Bestalde, Brankak hauteskundeetako auzoz auzoko emaitzak emango ditu astelehen goizean.
Koalizioaren aldeko bozka eskatzeko pankarta erraldoia eskegi dute Zubizurin, Amaiur baita, diotenez, ″gazteon hitza, gazteon beharrizana, gazteon proiektua den independentzia defendatuko duen indar bakarra″.
Amaiur koalizioko Bizkaiko zerrendan bosgarrena da Ane Muguruza datorren azaroaren 20ko hauteskundeetarako. Hain zuzen ere, igande honetan 22 urte egingo dira Estatu Terrorismoak bere aita, Josu Muguruza, Madrilen Herri Batasuneko beste kide batzuekin Parlamenturako lana prestatzen ziharduela erail zuenetik. Oraingoan alabak hartu dio lekukoa.
Iñaki Antiguedad Espainiako Kongresurako Amaiurren hautagaiak lan harremanen euskal esparrua eta gizarte babesa aldarrikatu du gaur Euskal Herriko hainbat sindikatuetako ehun bat kideren babespean Euskalduna Zubiaren ondoan eginiko agerraldian.
Egun batez luzatu dute posta bidezko bozka bidaltzeko epea. Hasiera batean azaroaren 16a baino lehen bidali behar bazen, orain arazoaren 17ra luzatu dute.
Ibaiondoko bizilagunek bi bizikleta martxa burutu dituzte asteburu honetan eta hurrengo asterako hirugarren bat antolatu dute, Amaiurren aldeko bozka eskatzeko.
En la encuesta sobre la intención de votos que ha realizado Invesco para Gara sitúa a Amaiur con el 26,63% de los votos como primera fuerza en Euskal Herria. En Bizkaia Amaiur superaría los votos obtenidos por Bildu en mayo.
Ehunka lagun bildu dira gaur goizean Amaiurrek Bilbon egin duen Zubirik Zubi ekimenean burujabetzari, elkartasunari, konponbideari eta aldaketa sozialei zubi berriak eraikitzeko.
Ezker abertzaleko, Aralarreko, Alternatibako eta Eusko Alkartasuneko gazteek agerraldia egin dute datozen hauteskunde orokorretan Amaiurren aldeko bozka eskatzeko.
Amaiur koalizioak Zubirik Zubi ekimena egingo du bihar Bilbon, goizeko 11:00etan, Deustuko zubitik abiatuta. Eguerdian, Anoetako Belodromoan Amaiurrek burutuko duen ekitaldi politikora joateko autobusak irtengo dira Bilboko hainbat auzoetatik.
Donostiako ekitaldi politikora joateko zerrendak ireki dituzte herriko tabernetan eta EAren egoitza nagusian. Larunbat goizean Zubirik Zubi ekimena egingo dute Bilbon, goizeko 11:00etan Deustuko zubitik abiatuta.