Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 25, 17:33
Más nubes que claros
14°C
 

Posts Tagged ‘Arkaitz Rodriguez’

Elkarretaratze isila egingo dute larunbatean Donostian. Amaiurrek Arkaitz Rodriguez presoaren arrebak jasotako “heriotza eta bortxaketa mehatxuez” informazioa eskatu dio Espainiako Gobernuari. Neba bisitatzetik etxera zihoala Polizia bi autobidetik aterarazten saiatu ziren beren bidean sartuz. Behin autobidetik kanpo, mehatxuak kolpeak eta ukituak egin zizkiotela salatu du bere testigantzan.

Read the rest of this entry »

Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auziko bost inputatuak kartzelan mantentzea erabaki zuen atzo eta zigor hori salatzeko, kontzentrazioa deitu dute maiatzaren 11an, ostirala, plaza Biribilean. Ezker abertzaleak zigorra “onartezina, eskandalagarria, eta batez ere guztiz ulertezina” dela jakitera eman du.

Read the rest of this entry »

Espainiako Auzitegi Gorenak hamar urtetik sei urte eta erdira jaitsi ditu Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi Auzitegi Nazionalak ezarritako espetxe zigorrak eta Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaleta zortzi urteko zigorra izatetik sei urteko zigorra izatera pasatu dira.

Read the rest of this entry »

Bateragune auziko auzipetuen askatasuna eskatzeko mobilizazioa egin dute gaur goizean Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean. Gaurkoan Defentsak auziaren kontra jarritako helegitea aztertu du Auzitegi Gorenak eta epaileek adostasunik lortu ez dutenez hurrengo egunetan jarraituko dute deliberatzen.

[Argazki Galeria]

[Bideoa]

Read the rest of this entry »