Posts Tagged ‘Azken Ostirala’
Apirila 24th, 2013 by admin
Herrirak mobilizazioak burutuko ditu Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetan, apirileko azken ostiralean, hilaren 26an. Mugimenduak euskal presoen oinarrizko eskubideak exijitzeaz gain, maiatzaren 18an plazak betetzeko deia luzatuko die herritarrei.
Read the rest of this entry »
Otsaila 20th, 2013 by admin
Europako Giza Eskubideen Areto Nagusiak Ines del Rio presoaren kasua berraztertzeko saioa egingo du martxoaren 20an. Kasu honekin bat eginez, Euskal Herriko txoko ezberdinetan elkarretaratzeak burutuko dira salbuespeneko espetxe politikarekin bukatzea exijitzeko. Aldarrikapen berdina eramango da Arriagako plazara hilabeteko azken ostiralean.
Read the rest of this entry »
Urtarrila 25th, 2013 by admin
Urtarrilaren 12an euskal preso eta iheslari politikoen ekubideen aldeko manifestazioaren kanpainan parte hartu zuten lagun ezberdinek elkarretaratzea burutu dute egun hartan erabilitako pankarta, gaur arratsaldean Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetan burutuko diren azken ostiraleko ekimenetara eramateko asmoz.
Read the rest of this entry »
Urtarrila 23rd, 2013 by admin
Mobilizazioak deitu ditu Euskal Herri osoko herri eta hirietan urtarrilaren 25ean, hilabeteko azken ostiralean. Bilbon gainera, elkarretaratzea egingo dute 12:00etan udaletxean. Mugimenduaren iritzian, ezinbestekoa da urtarrilaren 12an Bilboko kaleetan bizitako “energia eta ilusioa bizitza sozialaren esparru guztietara” eramatea.
Read the rest of this entry »
Abendua 27th, 2012 by admin
19:00etan plaza Biribilean elkartu eta batera egingo dute Arriaga plazara arteko bidea. 17:30 eta 18:00 bitartean Abusu, Alde Zaharra, Deustu, Errekalde, Santutxu eta Otxarkoagatik abiatuko dira zutabeak.
Read the rest of this entry »
Abendua 1st, 2012 by admin
Ehun lagun baino gehiago bildu ziren atzo arratsaldean Arriagan, preso eta iheslarien askatasuna galdegiteko. Azaroko mobilizazio horretan, sakabanaketaren aurkako aldarria Euskal Herriko plaza askotara eraman zuten, preso gaixo larriak atzean utzi gabe.
[Argazki galeria]
Read the rest of this entry »
Urria 24th, 2012 by admin
Hilabetero bezala, euskal preso politikoen senide eta lagunek eta Herrira mugimenduak presoen askatasuna galdegingo dute urriaren 26an, azken ostiralean. Egun berean, Herrirak elkarretaratzea egingo du Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean, Frantziar Estatuko espetxetako egoeraren berri emateko.
Read the rest of this entry »
Iraila 28th, 2012 by admin
Beste hilabete batez, hainbat bilbotarrek euskal presoen euskal herriratzea eta gaixotasun larriak dituztenen askatasuna eskatu dute Arriagako plazan hilabeteko azken ostiralean. Hitzordu honen harira, Herrira mugimenduak azaroaren 10ean Baionan egingo den manifestazioan parte hartzeko gonbitea zabaldu du.
[Argazki galeria]
Read the rest of this entry »
Abuztua 31st, 2012 by admin
100 bat lagunek Iosu Uribetxebarriaren eta larri gaixo dauden gainerako preso politikoen berehalako askatasuna exijitu dute Bilbon hilabeteko azken ostiralaren harira Arriagan egindako elkarretaratzean.
[Argazki galeria]
Read the rest of this entry »
Abuztua 31st, 2012 by admin
Epaileak baldintzapeko askatasuna onartu eta gero azken elkarretaratzea egin du Herrirak goizean Gobernu ordezkaritzaren aurrean. Gaur, hilabeteko azken ostirala izanik, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratze eta mobilizazioak egingo dituzte hiriburu eta herri askotan. Bilbon 19:30ean izango da hitzordua Arriaga plazan.
Read the rest of this entry »
Martxoa 31st, 2012 by admin
Apirilaren 20an, epaiketa hasi baino egun batzuk lehenago, ekitaldia egingo dute Bilbon. Atzo, azken ostiralaren harira euskal presoen alde egin ohi den mobilizazioaren ostean agerraldi jendetsua egin zuten Arriaga plazan. Apirilaren 30ean hasiko den epaiketan “benetan epaitu nahi dutena Euskal Herri berri bat, independentea eta justizia sozialean oinarrituta eraiki nahi duen proiektu politikoa da.
Read the rest of this entry »
Martxoa 28th, 2012 by admin
Hilabetero bezala, martxoan ere, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsan eta horien etxeratzea aldarrikatzeko azken ostiraleko mobilizazioak burutuko dira Euskal Herriko herri eta hiri askotan. Era berean, hilaren 30ean, Txus Martinen askatasuna eskatuko dute Galdakaoko ospitalean.
Read the rest of this entry »
Martxoa 21st, 2012 by admin
Hilero Euskal Herriko hiri eta herri askotan euskal preso politikoen aldeko ekintza ezberdinak egiten dira eta martxoa bukatzear badago ere, hainbat egitasmo burutuko dituzte hilabete bukaeraraino. Txus Martin preso basauritarrak bizi duen “egoera larria” salatzeko mobizizaioak eta manifestazioak egongo dira.
Read the rest of this entry »
Otsaila 21st, 2012 by admin
“Herrira” mugimenduak otsaileko azken ostiralean ospitaleetan zein herrietan elkarretaratzeak antolatu ditu preso gaixoen egoera salatzeko. Era berean Etxeratek sakabanaketaren ondorioz preso eta senideek bizi duten egoera ekarri du gogora gaurko agerraldian eta Itziar Moreno preso bilbotarraren kasua mahaigaineratu du.
Read the rest of this entry »
Urtarrila 28th, 2012 by admin
Sakabanaketaren aurkako herritarren katea burutu zuten atzo urtarrileko azken ostiralean. 500 pertsona inguruk Arriagako plaza eta plaza Biribila kate herritar baten bidez lotzea lortu zuten.
Read the rest of this entry »
Urtarrila 25th, 2012 by admin
Sakabanaketaren aurkako herritarren katea antolatu du Egin Dezagun Bidea ekimenak ostiral honetarako. Egitasmoaren helburua, Arriaga plaza eta plaza Zirkularra batuko dituen giza kate herritarra osatzea da, horrela urtarrileko azken ostirala berezia izan dadin.
Read the rest of this entry »
Urtarrila 9th, 2012 by admin
″Gatazkaren konponbidearen oinarrizko zutabea direlako″, euskal preso eta iheslari politikoak Euskal Herrian egon behar dutela exijitu du Bilboko Herri Bilguneak. Urtarrilaren 27an katea egingo dute Arriagatik plaza Biribileraino.
Read the rest of this entry »
Abendua 30th, 2011 by admin
Gabonetan auzo ezberdinetan burutzen ari diren elkartasun egitasmoetan parte hartu du Arangoitik. Neguko egutegiari begira gaur hitzordu berezia dago Arriaga Antzokiaren aurrean, urteko azken ostiralean izanik Pausuz Pausu ekimenaren barruan auzo ezberdinetatik zutabeak aterako dira.
[2011/12/15] Presoen aldeko ekimenak auzoetan urte amaierarako
Read the rest of this entry »
Abendua 28th, 2011 by Branka
Egin Dezagun Bidea Ekimenak Pausuz Pausu egitasmoa antolatu du urteko azken ostiralerako. Hitzordu berezia izango da auzoetatik zutabeak joango direlako Arriaga plazara euskal preso politikoen eskubideak beste behin ere aldarrikatzera.
[2011/11/25] Presoen aldeko ekimen berezia antolatu dute urteko azken ostiralerako
Read the rest of this entry »
Urria 28th, 2011 by Branka
Otxarkoagako presoari 12.000 euroko bermea ezarri diote, beraz, hau ordainduta libre geratuko da eta datozen orduetan Bilbora buelta egingo du. Gaur azken ostirala izanda, presoen eskubideen aldeko mobilizazioa egingo da Arriagako plazan.
Read the rest of this entry »