Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 19, 02:30
Nubes intermitentes
9°C
 

Posts Tagged ‘bilbo’

Udalaren zuloa, astetik astera handiagoa

Maiatza 14th, 2013 by admin

Iberdrolarekin egindako hitzarmena 25,5 milioi euro kostatuko zaio Bilboko Udalari. Hasierako hitzarmenari, 2005. urtean sinatutakoari, KPIaren %23,2ko igoera aplikatu behar zaio. Ondorioz, 20,74 milioiko zorra 25,5ra handitu da zortzi urtetan. Azkunaren kudeaketa “ez hain gardenak” 84,5ko zorra eragin du, eta denborak aurrera egin ahala igotzen darrai.

Read the rest of this entry »

¿Cómo justifico semejante titular, ahora que vamos a inaugurar un acceso nuevo, auténtica obra de ingeniería, que nos ha costado 216 millones de euros? Pues, sencillamente, porque con ello nos recortan el acceso en 20.000 a 30.000 coches diarios. ¿Por dónde los evacuamos?

Read the rest of this entry »

Bilbotik joandako 40 lagunek gaua pasa dute Urtza Alkortaren inguruan altxatutako herri harresian. Aurreko gauetan bezala, Ertzaintzaren presentzia etengabeak ‘zubi harresia’ hiru aldiz osatzera behartu ditu Alamedan lotan zeuden ehunka lagunak, baina ez dute Alkorta atxilotzea lortu.

Read the rest of this entry »

Bilboko Sortuk aurkezpena egin du gaur Bilborocken. Hamarka lagunek ezker abertzaleko alderdiak Bilbon izango dituen erronkak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. EAJk hiritarrei saldu dien hiri eredua gezurra dela erakutsiko diete bilbotarrei.

Aurkezpenaren argazkiak

Read the rest of this entry »

Espainiako eta Frantziako estatistika institutuen datuak aintzat hartuta Gaindegiak ondorioztatu du %0,9 igo zela langabetu kopurua Bizkaian urtarriletik martxora. 96.900 lagunek ez dute lanik herrialde honetan eta 237.243 Euskal Herri osoan. Bilbon 1.718 lagunek beharra galdu zuten epe horretan.

Read the rest of this entry »

Ezezagunek 7Katu gaztetxeari eraso egin diote

Apirila 10th, 2013 by admin

Alde Zaharreko 7 Katu Gaztetxeak eraso jasan zuen atzo goizaldean. Bertako kideen esanetan, eraikinean indarrez sartu eta kalteak eragiteaz gain hainbat gauza lapurtu dituzte. Kalteak konpontzeko hurrengo egunetan elkarlanera deitzea aztertzen ari dira.

Read the rest of this entry »

Milaka lagunek parte hartu zuten atzo Korrikaren 18. edizioan. Euskararen aldeko martxa erraldoia Enekuritik Bilbora sartu zen 17:35 aldera, eta lau ordu eta erdi geroago Galdakaoko bidea hartu zuen. Bilbotarrek bultzada handia eman zioten Korrikari eta giro polita sortu zen hirian zehar egindako ibilbidean.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

Tipi-tapa, tipi-tapa… Korrika!

Martxoa 21st, 2013 by admin

Gaur bilbotar guztiek hitzordu berezia dute euskararekin izan ere, arratsaldeko 17:30ak aldera helduko baita Korrikaren 18. edizioa Bilbora eta lau ordu eta erdiz hainbat auzotatik igaroko da. 17:30ean Enekuritik sartu eta Santutxutik Galdakaorako bidea hartuko du 20:00ak aldera.

Read the rest of this entry »

Auzoz-auzo ibiliko da Korrika ostegunean

Martxoa 19th, 2013 by admin

Dagoeneko ezagutu dugu zein izango den Korrikaren 18. edizioaren Bilboko ibilbidea. Ostegunean helduko da euskararen aldeko martxa erraldoia hirira. Arratsaldeko 17:31an, Enekuriko etorbidetik sartu eta auzo ezberdinetatik igaro ondoren, 21:59an, Galdakaoko errepidea hartuko du Baionarako bidea jarraitzeko.

Read the rest of this entry »

Jasotako ekarpenak landu ondotik, gomendio bilduma bat kaleratuko dute apirilean. Gatazken konponbidean esperientzia handia duten adituak dira denak, Irlandan, Hego Afrikan, Aljerian, Bosnian eta Kolonbian lan egindakoak, besteak beste. Bilbon ostiralean bilduko dira Campos antzokian. Read the rest of this entry »

Bilbo Zaharreko plazan ekitaldi jendetsua egin zuten hiriko gazteek larunbatean. “Independentzia, sozialismoa eta feminismoa” helburu izango ditu antolakunde berriak eta Aste Santuan Urduñan egingo duten Gazte Danbada jaialdian ospatuko dute bere sorrera.

Read the rest of this entry »

El 12 y 16 de marzo se realizaran diferentes protestas para denunciar los continuos ataques que se están produciendo contra los derechos sociales y laborales. El día 12 la movilización será en Gasteiz y el 16 en Bilbo.

Read the rest of this entry »

GUNE osatzen duten sindikatu eta erakundeetako kideek bestelako eredu sozial eta ekonomikoa defendatu dute enpleguaren defentsan. Rajoyk zehaztutako bide beretik jarraitzea egotzi diote Urkulluri eta aldaketarik ezean akordioak ezinezkoak direla adierazi dute. Bilbon manifestazioa deitu dute martxoaren 16rako.

[Eragile eta sindikatuen adierazpena]

Read the rest of this entry »

El plazo de solicitud de las Ayudas de Emergencia Social (AES) de 2013 comenzará el miércoles 20 de febrero y acabará el 10 de marzo. La petición se puede hacer a través de la página web municipal o en las máquinas “Bilbao Click”, ubicadas en catorce Centros Municipales de Distrito.

Read the rest of this entry »

Astelehenean Udaltzaingoak 21 urteko gazte bat atxilotu zuen Bilbo Zaharrean bikotekideari ezpainetan burukada bat ematea leporatuta; asteazkenean, atxilotuak 26 urte zituen eta bikotekide ohiari ustez, heriotza mehatxua egin zion. Gaurkoan atxilotuak 32 urte ditu eta bere bikotea jipoitu izana egotzi diote.

Read the rest of this entry »

El paro subió un 13% en Bilbo en 2012

Urtarrila 24th, 2013 by admin

La villa acumula ya 30.841 personas sin empleo, la mitad tiene entre 25 y 44 años. El sector de los servicios y el de la industria han sido los que más se han incrementado, un 15% y un 13% respectivamente. Apenas hay diferencias en cuanto al sexo: el 49,68% son hombres y el 50,32% mujeres.

2012 urtea 229.555 langaberekin bukatu zen Euskal Herrian

Read the rest of this entry »

Indarkeria matxistak beste bi biktima utzi ditu. Atzo 26 urteko gizon bat atxilotu zuten Bilbon ustez bere bikotekide ohiari heriotza mehatxuak egiteagatik eta 33 urteko beste bat Barakaldon, bikotekideari tratu txarrak ematea leporatuta.

Read the rest of this entry »

Urtarrilaren 26tik aurrera, asteburuetan, euskal dantzak nagusituko dira Bilboko plaza eta kaleetan Dantza Plazetan egitasmoaren bidez. Aurten Salbatzaile dantza taldeak emango die hasiera saio multzoari larunbatean, 20:00etan, Santiago Plazan.

Read the rest of this entry »

Korrika martxoaren 21ean helduko da Bilbora

Urtarrila 15th, 2013 by admin

16:30 aldera sartuko da Bilbon eta hainbat auzotatik ibiliko da bizpahiru orduz. Martxoaren 14an Andoainen hasi eta 24an Baionan izango du helmuga euskararen aldeko lasterketaren 18. edizioak. Ibilbideari buruzko zehaztasunak otsailaren hasieran emango dituzte antolatzaileek.

Read the rest of this entry »

115.000 lagun izan dira gaurko manifestazioan, hainbat hedabidek iragarri dutenez. Espetxe politika errotik aldatu eta justizia trantsizionalean oinarritutako eta preso eta iheslarien eskubideak errespetatuko dituen bake eta konponbide prozesu batera egokitzeko eskatu dio Herrirak Frantziako eta Espainiako gobernuei.

Manifestazioa, argazkitan

Read the rest of this entry »

Manifestazioa benetan jendetsua izan daiteke presoen aldeko mugimenduak emandako datuei erreparatuta. 400 boluntariok parte hartuko dute antolaketa lanetan. Ibilbidean pantaila erraldoiak jarriko dtuzte manifestari guztiek ezin izango baitute Udaletxera heldu. Garraio publikoa erabiltzeko deia zabaldu dute.

Read the rest of this entry »

Abenduan langabe tasak jaitsiera txikia izan zuen arren, guztira %15,77 igo zen amaitu berri den urtean lanik ez duten lagunen kopurua. 94.811 pertsona daude beharrik gabe Bizkaian eta 221.027 Hego Euskal Herri osoan.

Read the rest of this entry »