Posts Tagged ‘desalojoa’
Iraila 17th, 2012 by admin
Epaileak irailaren 5ean sinatu zuen huste agindua eta Ertzaintzak edozein unetan gauza lezake. Gaztetxeko kideek diote 10 urte itxita zeramatzan lokal bati erabilpena eman diotela, Udalak asetzen ez dituen beharrizanak “autogestioaren bidez asetzeko”.
Read the rest of this entry »
Ekaina 30th, 2012 by admin
Hilaren 26an, Ertzaintzak Patakon Gaztetxea desalojatu bazuen ere, atzoko egunean, Tipi Tapa Uribarri Piztu elkarteko kideek aurreikusita zuten inaugurazio jaia burutu zuten. Antolatutako ekintzetara 130 lagun inguru agertu ziren eta agerian geratu zen, “Patakonek auzoko kaleetan jarraitzen duela inoiz baino gehiago”.
[Argazki Galeria]
Read the rest of this entry »
- Posted in Hiritarrak
- No Comments
- Tags: 121 Krew, alternatiba soziokulturala, Branka, desalojoa, egitaraua, ekintzak, ertzaintza, Eskoletako plaza, fabe de fuka, inaugurazio jaia, Norte Apache, Patakon, Uribarri, Uzturre plaza
Ekaina 28th, 2012 by admin
Udalbatzarrean etxe hutsen inguruko eztabaida burutzen zen bitartean Udaletxearen kanpoaldean, Patakon gaztetxeraen aldeko zenbait kidek, “kazerolada” egin dute euren “ideiak eta indarra entzutera emateko”. Berriz ere azpimarratu dute, Uribarrin ekintza soziokulturalak antolatzeko leku baten beharra dutela.
Read the rest of this entry »
- Posted in Hiritarrak
- No Comments
- Tags: Bilboko okupazio mugimendua, Branka, desalojoa, espazioa soziokulturala, inaugurazioa, kazerolada, mozioa, Okupazioa, Osoko Bilkura, Patakon, udala
Ekaina 27th, 2012 by admin
Ehunka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Uribarrin Patakon Gaztetxeari babesa emateko eta goizeko hutsaraztea salatzeko auzoko gazteek deitutako manifestazioan. Bihar, osteguna, lapikokada deitu dute Udaletxe aurrean, udalbatza eguna baitute udal taldeek.
[Argazki galeria]
Read the rest of this entry »
Ekaina 26th, 2012 by admin
Manifestazioa egingo dute gaur 19:30etan Uribarriko landatik hustea salatzeko. Akordio batera iristeko saiakerak baztertu eta “zientzia fikziozko diskurtsoa duen plana” prestatzea leporatu diete eraikinaren jabeari eta Udalari. 50 urtez hutsik eta erabili gabe egondako eraikinaren lurzorua VPO bezala birkalifikatua dagoela diote orain.
[Argazki galeria]
Ertzaintzak hustu egin du Patakon Gaztetxea
Interes espekulatiboak auzo oso baten interesen aurretik jartzea leporatu dio Bilduk Udalari
Read the rest of this entry »
Ekaina 26th, 2012 by admin
Goizeko 06:30ean sartu dira poliziak Matiko kaleko eraikinean eta husten hasi dira. Barruan zeuden bost lagunak identifikatu egin dituzte. Arratsalderako manifestazioa deitu dute (19:30ean) eta ostegunerako kazerolada udaletxe aurrean.
Read the rest of this entry »
Maiatza 8th, 2012 by admin
Ehun lagun inguru batu ziren atzo desalojatu berri duten La Maison etxe okupatuaren aurrean. Bertan desalojoa salatu eta “esperientzi polit bat indarrez amaitu bada ere, bihar beste bat hasi litekeela” gogorarazi zuten.
[Bideoa]
Read the rest of this entry »
Iraila 21st, 2011 by Branka

Ertzaintza Kukutza III Gaztetxea desalojatzera joan da goizean goizetik. Goizaldeko 05:00etatik ehunka polizia heldu dira dozenaka furgonetatan eta eraikina husteko lanetan hasi dira. Berehala hamarnaka lagun bildu dira kanporatzearen aurka protesta egiteko eta ertzainak bortizkeriaz oldartu zaizkie, lekukoek jakinarazi dutenez. 30 zauritu daude, gutxienez. Arratsaldean (17:00etan) manifestazioa deitu dute Ametzolako parketik abiatuta.
[2011/09/21] Kukutzaren eraistea bertan behera geratu da
Read the rest of this entry »