Posts Tagged ‘dokumentala’
abril 19th, 2013 by admin
Jende andana hurbildu zen atzo Bilborockera Karlos Trijuekeren Iñigo Cabacas, crónica de una herida abierta dokumentalaren aurkezpenera. Lanak Iñigoren heriotza gertutik aztertzen du eta gertaera lekukoen, lagunen zein hedabideetako zuzendarien testigantzekin osatua izan da.
Read the rest of this entry »
abril 18th, 2013 by admin
Dagoeneko sarrera guztiak saldu dira eta ondorioz Bilborock jendez gainezka egongo delakoan daude Iñigo Gogoan herri ekimeneko lagunak. Era berean, datorren astelehenean asanblada berri bat egingo dute ekimeneko kideek euren “helburuak lortzeko lanean jarraitzeko asmoa” baitute.
Read the rest of this entry »
abril 10th, 2013 by admin
Urtebete bete zen atzo Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz Iñigo Cabacas gaztea hil zela. Iñigo gogoan herri ekimenak antolatuta, omenaldia egin zioten Basauriko gazteari Kafe Antzokian eta bertan, auziari buruz osatu duten dokumentalaren aurkezpena eskaini zuten. Aste osoan zehar beste hainbat egitasmo burutuko dituzte egungo polizia ereduaren inguruko hausnarketa bultzatzeko.
Omenaldiko argazkiak
Read the rest of this entry »
enero 25th, 2013 by admin
Srdjan Dragojevicen The Parade filmarekin hasiko da jaialdia, hilaren 31n. Cannes, Sundance eta Berlinale jaialdietan aukeratutako filmak izango dira ikusgai, besteak beste. Gael Morel zuzendari eta aktore frantziarrak jasoko du aurten Ohorezko Zinegoak saria.
Read the rest of this entry »
diciembre 1st, 2012 by admin
Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala aurkeztu zuten atzo Arriagan. Lanak Idiazabalgo lagunek sortutako Nazioen Mundua mugimenduaren sorrera eta erabakitzeko eskubidea lantzen ditu. Maiaren esanetan, istorio eredugarri bat du ardatz dokumentalak.
[Jon Maiaren adierazpenak]
Read the rest of this entry »
noviembre 30th, 2012 by admin
Uribarriko gazteek hitzaldia egingo dute abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren egunean, auzoko herriko tabernan. Azaldu dutenez, “Euskal Herria nazio bat izanda, ez ditugu gure egingo Estatu espainolak eta frantzesak inposatutako arau eta ospakizunak”.
Read the rest of this entry »
noviembre 28th, 2012 by admin
Euskal gazte mugimenduaren hamarkada luzeetako historia aztergai du “Tximeletak etengabeko metamorfosian” dokumentalak. Lana bihar aurkeztuko dute, azaroak 29, 19:30ean, Donostiko Kafe Antzokian; abenduaren 6tik aurrera salgai egongo da Durangoko Azokan eta Bilboko aurkezpena abenduiaren 13an, 19:00etan, 7 Katun egingo dutela aurreratu dute.
Read the rest of this entry »
noviembre 13th, 2012 by admin
Sarrerak Kafe Antzokia, Kalderapekon eta BBKren kutxazain automatikoetan egongo dira salgai. Jon Maiak Kafe Antzokian eginiko agerraldian azaldu duenez, Kataluniako egoerak autodeterminazioari buruzko eztabaida hauspotuko du Euskal Herrian.
Read the rest of this entry »
octubre 30th, 2012 by admin
“La lluita a la motxila” dokumentalaren emanaldia eskainiko dute azaroaren 3an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan, Olabeagako Amets Gorri kultur elkartean. Dan Ortinez zuzendaria bertan egongo dela iragarri dute antolatzaileek eta jendea egitasmoan parte hartzera deitu dute.
Read the rest of this entry »
septiembre 28th, 2012 by admin
Dagoeneko Sarean dago ikusgai Olabeagako Amets Gorri Kultur elkarteak auzoari buruz eginiko dokumentala. Atardecer en el dique de Olabeaga filmak Bilboko auzo ezezagun honen azken 50 urteetako bilakaera aztertzen du. Horretarako, irudi eta grabazio historikoak eta auzokideen testigantzak uztartu dituzte.
Read the rest of this entry »
septiembre 18th, 2012 by admin
Olabeagari buruzko dokumentala egin du Amets Gorri Kultur elkarteak eta behin lana bukatuta, aurkezpena ostiralean izango da, irailaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan, Olabeagako Udaltegian. Amets Gorritik hitzorduan parte hartzeko deia luzatu diete auzokide eta hiritarrei.
Read the rest of this entry »
septiembre 5th, 2012 by admin
Euskal Herriko preso politikoek urteetan zehar jasandako torturen inguruko dokumentala bukatzeko dirua eskuratu du Ricar Salom aktore eta zuzendari Katalanak. 4.500 euro lortu behar zituen lana bukatu eta zailtasun ekonomikoei aurre egiteko eta azkenean, 4.778 euro eskuratu ditu.
Read the rest of this entry »
julio 26th, 2012 by admin
Ricard Salom aktore katalana, Euskal Herriko preso politikoek urteetan zehar jasandako torturen inguruko dokumentala egiten ari da. Zailtasun ekonomikoak izan ditu lana bukatu ahal izateko eta ondorioz, finantzazio kanpaina bat martxan jarri du.
Read the rest of this entry »
julio 20th, 2012 by admin
Gaitz isilduak filman preso larri gaixo dauden edo gaitz sendaezinak dituzten errepresaliatu politikoen errealitatea islatzen da bere gordintasunean. Egileak gaixotasun bakoitzaren atzean dagoen errealitatea erakusten ahalegindu dira. Iosu Uribetxeberria presoa ospitaleratu egin dute biriketako nodulo baten ondorioz.
Read the rest of this entry »
julio 17th, 2012 by admin
14 presoren eta beren familien egoera latza agerian uzten du filmak, gertuko pertsonen testigantzei esker. Etxeraten esanetan, “hamalau gaixotasun dira, hamalau egoera, hamalau bizipen”, baina preso guztiek zerbait dute komunean: gaixotasun larria izan arren espetxean jarraitzen dute. Ostiralean estreinatuko dute Donostian.
Read the rest of this entry »
julio 14th, 2012 by admin
“Duela hamabost egun uko egindako 40.000 euroak baina diru apur bat gehiago biltzea” lortu duela jakinarazi du Zinez egitasmoak. “Crowdfunding” kanpainar iamaiera eman badiote ere egitasmoa ekonomikoki laguntzen jarrai daiteke www.zinez.net webgunean. Dokumentala Zinemaldiko hautatze komiteari aurkeztu diote.
Josu Martinez: “Presoaren atzean dagoen pertsona erakustea izan dugu helburu” Read the rest of this entry »
junio 11th, 2012 by admin
Gazta zati bat dokumental ezberdina da, naturala, hurbila eta benetakoa, “euskaldunak garen bezalakoak”, dio Jon Maia zuzendariak. Orain dela hiru urte Nazioen Munduaren enkargua jaso zuenean ez zuen espero horren dokumental borobila egitea, gazta bezain borobila. Erabakitzeko eskubidea ardatz harturik aztertzen du lanak. Eskozian naturaltzat hartzen dute erabaki ahal izatea baina gurean “demokrazia ez da oraindik behar duen gradura heldu”. Aste honetan Bilbon izan da filma aurkezten eta Brankak berarekin hitz egiteko aukera izan du.
Read the rest of this entry »
- Posted in Kultura, Politika, SAKONEAN
- No Comments
- Tags: autodeterminazioa, Branka, dokumentala, erabakitzeko eskubidea, Eskozia, euskal herria, Gazta zati bat, Jon Maia, Kafe Antzokia
Gazta zati bat dokumentalaren aurkezpena egingo dute asteazken honetan Kafe Antzokian. Jon Maia zuzendaria ekitaldian izango da, filma aurkezten. Autodeterminazio eskubidearen defentsa ardatz izanik Euskal Herria eta Eskozia eszenatoki dituen lana da.
Read the rest of this entry »
abril 25th, 2012 by admin
Barrura begiratzeko leihoak dokumentalaren trailerra aurkeztu zuten astelehenean Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldian. Zinez produkzio etxeraen film horrek Josu Martinez eta Txaber Larreategi zuzendari bilbotarren partaidetza izatez gain, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo eta Enara Goikoetxea zuzendariena ere izan du.
Read the rest of this entry »
marzo 23rd, 2012 by admin
Gure lurra, gure etorkizuna dokumentala aurkeztuko dute martxoaren 28an, asteazkena, Sarrikoko magna aretoan. Lan hori EHNE-Bizkaiak Bizilur erakundearen laguntzaz egin du eta Komunikatuz produkzio-etxeak grabatu du. Dokumentalean nekazariek bizi duten errealitatea azaltzen da.
Read the rest of this entry »
octubre 10th, 2011 by Branka

44 urte betetzen berri dira, 1967ko urriaren 9an, Ernesto Che Guevara Bolivian hil zutenetik. Urteurren hori gogorarazteko Komite Internazionalistak erakundeak ″Che un hombre nuevo″ dokumentalaren proiekzioa eskainiko du gaur, astelehena, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko La Bolsa aretoan. Aipatutako lanak Montrealeko Zinemaldian sari nagusia jaso zuen.
Read the rest of this entry »