Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko mayok 24, 20:35
Más nubes que claros
13°C
 

Posts Tagged ‘eaj’

Hainbat lagunek eserialdia egin dute Sabin Etxearen aurrean EAJri aurrekontu sozial eta bidezkoagoak eskatzeko. Maiatzaren 30eko greba deialdia babestuko dutela iragarri dute mobilizatzeko “inoiz baino arrazoi gehiago” daudela uste baitute.

Read the rest of this entry »

LAB sindikatuak EAJren aurrekontuek euskararen normalizazioan izan dezaketen eraginaz ohartarazi du. Sindikatuak salatu duenez hizkuntza politikaren aurrekontua %9 jaitsi nahi du eta ondorioz, euskararen normalizazioan murrizketak egongo dira.

Read the rest of this entry »

Udalak gazte ekintzaileentzako zentroa egin nahi du bertan, orain dela gutxi halako beste bi zentro itxi dituen arren. Patakon egitasmoa sortu zen eraikinaren erabilera auzoko elkarteekin adostea proposatu du gaur Bilduk Udalbatzan eta EAJk onartu egin du eskera. Read the rest of this entry »

Marea Ciudadana mugimenduak deituta herritarrei botere politikoa kentzeko “finantza eliteek egindako Estatu kolpea” salatu dute. Martxak PP, PSOE eta EAJren egoitzak lotu ditu hiru alderdi horien murrizketa politikak eta ustelkeria kasuak gaitzesteko. Read the rest of this entry »

Batzokiak bezalako egoitza politikoetan Udal gobernuak bilera irekiak egin izana salatu du Bilduko Udal Taldeak. Talde soberanistaren salaketa, asteartean Abusuko Batzokian Tomás del Hierro Segurtasun zinegotzia buru izan zuen bilera irekiaren ostean izan da.

Read the rest of this entry »

PP eta UPD alderdiekin lerratu ziren jeltzaleak atzo Gasteizko Legebiltzarrean Haurreskolak Partzuergoan gaztelania gehiago erabiltzearen alde egiten duen porposamen baten alde bozkatuta. Erabakiaren aurka elkarretaratzeak deitu ditu LAB sindikatuak astelehenean, hilak 11. Read the rest of this entry »

Enplegu zerbitzua gero eta lagun gehiago babesik gabe uzten ari dela salatu dute Mazarredo Zumarkaleko bulegotik Sabin Etxera eginiko “kalbarioan”. Lanbideko langileek bazterkeria gehien pairatzen duten lagunak prestazio sozialen babes sistematik kanpo uzteko agindua dutela salatu dute.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

LABeko zerbitzu publikoetako militantziak eskualde ezberdinetan elkarretaratzeak burutu ditu gaur goizean. Horietan, Espainiako inposizioekin bukatzea; Euskal Herriko instituzioek hitza eta erabakia izan dezatela eta PPren gobernuarengandik heldutako erasoei aurre egitea exijitu dute.

Read the rest of this entry »

Gasteizen lortutako akordioa Arabara eta Bizkaira hedatuko den “kromo trukaketa hutsa” dela adierazi du Maribi Ugarteburuk eta aurrekontuak “Madriletik inposatzen dizkiguten murrizketen ardura duen alderdiarekin” adostu izana leporatu dio Jose Luis Bilbaori.

Read the rest of this entry »

EH Bilduk atzo arratsaldean jakinarazi zuenez, datorren asteari begira, baliteke osoko bilkura egitea 2013ko aurrekontuak eztabaidatzeko asmoz. Data ez atzeratzea espero dutela iragarri zuten Irune Soto eta Joseba Gezuragak gogora ekarrriz bilera horren hasierako data abenduaren 28rako zela.

Read the rest of this entry »

Recorta un 30% las subvenciones municipales para 2013. Urbanismo, Medio Ambiente, Inmigración e Igualdad son las áreas más afectadas. Este nuevo recorte, que evidencia la escasa importancia que el Consistorio otorga a la participación ciudadana, es ocho veces superior a la reducción media del Presupuesto (3,68%).

Los datos, área por área [pdf]

Read the rest of this entry »

EH Bilduko kideek agerraldia egin dute gaur goizean, Bizkaiak 2013ko aurrekontuak adostu ez dituela eta gaiaren inguruan eztabaidarako datarik ez dagoela salatzeko. Joseba Gezuragak eta Josu Murgiak plazaratu dutenez, “egoera horretan dagoen herrialde bakarra” da Bizkaia.

Read the rest of this entry »

Gaur goizean, Helena Gartzia Bilduko zinegotziak Reina de la Paz egoitzara itzuli ahal izateko orain dela lau urtera arte bertako egoiliarrak izandakoen gainean BBK-k duen neurriz kanpoko jarrera salatu du, Udalari BBK-k hitzartutako akordioak betearazteko azaroko Udalbatzak agindutakoa bete ez izana leporatuz.

Read the rest of this entry »

Se trata de centros de apoyo a las pequeñas empresas de nueva creación. Bildu ha mostrado su preocupación por el abandono a las personas emprendedoras y microempresas así como los recortes en Bilbao Ekintza. Bilbo tiene ya más de 31.000 personas desempleadas. Read the rest of this entry »

Baserritarrez jantzitako hainbat lagun, trikitilariez lagunduta, bulego barrura sartu eta Kutxabanken aurkako leloak ohiukatu dituzte. EH Bildu Kutxabankeko Administrazio Kontseilutik at uzteko EAJk eta PPk erdietsitako akordioa eta erakunde horrek etxegabetzeekiko duen jarrera salatu dute bulegoko atarian txorizo itxuradun puxikak eta “Txorizo gehiegi dago” zioten kartelak itsatsita.

[Argazki galeria]

[Ekintzaren bideoa]

Read the rest of this entry »

La edil soberanista Ana Etxarte ha solicitado la comparecencia de los concejales Sabas y Gómez para que informen sobre los usos que se prevén para la zona desocupada y su gestión. El Gobierno municipal se ha negado en repetidas ocasiones a facilitar la información requerida por la coalición respecto al tema.

Read the rest of this entry »

2013ko aurrekontuak: murrizketen urtea

diciembre 5th, 2012 by admin

Ostiralean, hilaren 30ean, gehiengo absolutua duen Iñaki Azkunaren Udal taldeak, EAJk, 2013ko aurrekontuak onartu zituen, Bilduk eta PSEko Udal taldeek aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu bazieten ere. Ondorioz, hainbat murrizketa ezarriko zaizkie hiritarrei eta etxebizitza eta hirigintza zein kultura izango dira arlorik kaltetuenak.

Read the rest of this entry »

Eraikin barruan EAJk “inoizko aurrekonturik antisozialenak” onartzen zituen bitartean -gehiengo absolutua dauka Azkunaren taldeak- kanpoan, Asteazken beroak! ekimenak deituta sindikatu eta eragile sozialetako kideek nahiz norbanakoek protesta zaratatsua egin dute.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

Bidesariek ematen dituzten diru-sarreren azken aurreikuspenak dioenez, 5 milioi euro lortuko ditu aurten Foru Aldundiak; hasiera batean 12 milioi espero zituen Jose Luis Bilbaoren gobernuak. Mantentze-lanetan 8,9 milioi euro gastatuko dituzte. Bilduk uste du EAJren porlanaren ereduaren erakusle dela.

Read the rest of this entry »

Ostiralean Bilboko udaletxean, “hiri honetan inoiz izan ez diren aurrekonturik antisozialenak eztabaidatu eta onetsiko” direla salatu du Asteazken Beroak herri ekimenak eta egoera horri aurre egiteko, goizeko 11:30ean, pankarta, txilibitu, lapiko edo edozein leloren laguntzaz Udaletxea inguratzeko deia zabaldu diete hiritarrei.

Read the rest of this entry »

Azkunak 5 milioi euroko mailegua eskatuko duela iragarri zuen astelehenean. Ezkerreko koalizioak errefusatu egin du Azkunaren Gobernuak 2013rako aurkeztutako aurrekontu proposamena. Aitziber Ibaibarriagak azaldu duenez, kanalaren irekierak Udal Etxebizitzak-eri bideratutako diruaren %31,25 eramango du.

Read the rest of this entry »

454,8 milioi euro izango ditu Bilboko Udalak datorren urterako. EAJk aurkeztutako kontuek 51 milioi euro gastatuko dituzte Segurtasunean. Auzoei bideratutako kopurua, berriz, 100.000 euro gutxituko da. Bilduren ustez aurrekoen bide beretik doaz datorren urterako kontuak eta segurtasuna eta inbertsio materialak pertsonen aurretik jartzen dira.

Read the rest of this entry »