Bilbao Pais Vasco Spain
2013(e)ko Maiatzak 19, 16:00
Parcialmente Soleado
16°C
 

Posts Tagged ‘elkarretaratzea’

BBKren aurkako protesta batean izateagatik auzipetu izana “lotsagabekeria juridikoa” dela uste du Arantza Urkaregik. Protesta kriminalizatzea eta Erkiziaren ibilbide militantea epaitzea da, koalizioaren iritzian,  gaurko deklarazio hartzeraren helburua.

Read the rest of this entry »

Sindikatuen babesa M18 plazara! ekimenari

Maiatza 14th, 2013 by admin

CNT, EHNE, ESK, HIRU, LAB, Solidari eta STEE-EILAS sindikatuek “preso politikoei ezartzen zaizkien salbuespen neurriak ken ditzatela” eskatu diete Espainiako zein Frantziako gobernuei Espainiako Gobernuaren azpiordezkaritzaren aurrean eginiko elkarretaratzean.

Read the rest of this entry »

“Euskal Herriak bakea behar du” lelopean elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilboko udaletxearen aurrean eragile politiko, sindikal eta sozialetako hainbat kidek azken atxiloketak euskal jendartearen nahiaren aurkako noranzkoan doazela adierazteko. Parte hartzaileen artean Bilboko Udalean EH Bilduren bozeramaile den Txema Azkuenaga eta Oskar Matute legebiltzarkidea izan dira.

Read the rest of this entry »

2012ko azaroan Liverpoolen atxilotu zuten eta geroztik Londresen dute preso. Westminsterreko Gorteak bihar erabakiko du estradizio eskaera onartzen duen. Bestalde, Deustun manifestazioa deitu dute Eider Zuriarrainen atxiloketa salatzeko, 19:30ean, Done Petrin.

Read the rest of this entry »

Gehiengo sindikalak eta hainbat gizarte eragilek elkarretaratzea burutu dute gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Hego Euskal Herrian burutuko diren aurrekontu politika eta politika fiskalean “errotiko” aldaketa exijitzeko. Bertan, “jendartearen beharrizanak kapitalaren aurretik jartzea beharrezkoa” dela azpimarratu dute.

Read the rest of this entry »

BBVAko LABeko sail sindikalak elkarretaratzea burutu du gaur goizean plaza Birbilean, bertako lankidea zen Txente Askasibarren askatasuna galdegiteko. Txentek 70 urte bete zituen 2012an, eta adin horrekin espetxean mantentzea salatu dute.

Read the rest of this entry »

1996.urtetik, astelehenero, euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa burutzen dute Uribarrin eta 20-25 lagun inguru biltzen dira Trauko kaleko 1. zenbakian. Atzokoan, elkarretaratzea eta gero, Ertzaintzak 9 lagun identifikatu zituen eta “atxilotze mehatxua” egin zien.

Read the rest of this entry »

Komite Internazionalistak eta Euskal Herriko beste hainbat gizarte mugimenduk elkarretaratzea burutuko dute arratsaldeko 20:00etan, plaza Biribilean, Venezuelako alderdi eskuindarrak aurrera eramandako liskarrak salatu eta iraultza Bolibartarrari elkartasuna adierazteko.

Read the rest of this entry »

Pobreziaren aurkako mobilizazioak burutuko diztuzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan eragile sozial ezberdinek eta langabetu taldeek bihar, apirilaren 20an. Hitzorduen bidez aurrekontu bidezkoagoak, solidarioagoak eta parte-hartzaileagoak exijituko dituzte. Bilbon eserialdia egingo dute eguerdiko 12:00etan, Sabin Etxean.

Read the rest of this entry »

Askapenak elkarretaratzea burutu du preso politikoen nazioarteko egunean eta 30 lagun inguruk bat egin dute Bilboko deialdiarekin. Mobilizazioa eta gero, bi pertsona Marokoko kontsulatutik zintzilikatu eta Saharar gatibuen askatasuna aldarrikatu dute.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

Askapenak elkarretaratzeak deitu ditu hainbat hiritan. Bilbon 12:00etan bilduko dira plaza Eliptikoan. Aurten urte bereziki mingarria izan da preso politiko sahararrentzat, Marokok espetxe zigor gogorrak ezarri baitizkie Gdeim Izik kanpalekuan atxilotutako 23 ekintzailei.

Read the rest of this entry »

Herrirak deituta, ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute Udaletxe aurrean Xabier Lopez Peñaren heriotza salatu eta auziaren argipena eskatzeko. Bihar manifestazioa egingo dute Bilbon, La Casillatik abiatuta 17:30ean.

Read the rest of this entry »

Defentsak espainiaratze aginduari jarritako errekurtsoa aztertuko du Kasazio Auzitegiak egun horretan. Bilbotarraren askatasunaren alde sortutako elkartasun sareak hitzaldiak eta mobilizazioak antolatu dituzte hitzorduari begira.

Read the rest of this entry »

Arriagako plaza jendez bete zen atzo 197/2006 doktrinaren aurkako Burrunbadan. Euskal Herri osoan protesta eguna izan zen eta Roberto Noval Herrirako kideak jakinarazi zuen, 100 mobilizazio baino gehiago burutu zirela eta mugimendutik “balorazio positiboa” egiten dutela, jendeak aho batez eskatu baitu 197/2006 doktrinarekin bukatzea.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

Bilduk deituta, elkarretaratzea burutu dute gaur eguerdian Udaletxe aurrean Jose Antonio Dieguezen familiari dolumina aurkezteko eta etxe-gabetzeen ondorioz gertatutako Ibarrekolandako hilketa gaitzesteko. Udalak gertaera horren aurrean elkarretaratzerik deitu ez izena ere salatu dute.

Read the rest of this entry »

Eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduak elkarretaratzea burutu du gaur goizen Bilboko Epaitegien aurrean, euskal gazteriaren kontrako epaiketak gaitzesteko eta gaur Espainiako Auzitegi Nazionalea epaituak izango diren Burlatako lau gazteei babesa adierazteko.

Read the rest of this entry »

Asteazken Beroakek elkarretaratzea burutu du gaur eguerdian Kale Nagusiko 30. zenbakian dagoen Kutxabanken egoitza nagusiaren aurrean. Herritarrei banku horretatik dirua atera eta kontuak ixteko deia luzatu diete eta era berean, “gizarte presioa eta protesta aktibatu beharra” dagoela azpimarratu dute.

[Argazki galeria]

Read the rest of this entry »

70 lagun inguru elkartu ziren atzo arratsaldean Kutxabankek Errekalden duen egoitza nagusiaren aurrean. Moblizazioaren bidez, etxe kaleratzeekin behingoz bukatzea galdegin zuten eta plataforma osatzen duten kideen esanetan “gero eta lagun gehiago gerturatzen dira hilero auzoan egiten diren elkarretaratzeetara”.

Read the rest of this entry »

Elkarretaratzea deitu du datorren astelehenerako, otsailak 18, Bilboko Epaitegien aurrean euskal gazteriaren aurkako epaiketak salatzeko. Egun horretan Burlatako lau gazteren aurkako epaiketa abiatuko dute Auzitegi Nazionalean.

Read the rest of this entry »

Euskal Herriko pentsiodunen plataformek elkarretaratzeak egin dituzte gaur goizean Gasteizen, Donostin, Lizarran eta Bilbon botiken berrordainketaren aurka agertuz. Bilboko protestan, Xabier Isasak “PPren erreformaren bidea jarraitzeko asmoa duen” galdetu dio Urkulluri.

Read the rest of this entry »

LAB sindikatuak elkarretaratzea burutu zuen atzo arratsaldean Hezkuntza Delegazioaren aurrean, Legebiltzarrean dauden politikariei Haurreskolak Partzuergoak dituen benetako gabeziak konpontzea exijitzeko. Hainbat izan ziren deialdiarekin bat egin zuten hiritar eta gurasoak.

Read the rest of this entry »

Ostegunean, hilaren 31an, Uribarriko auzokideek mobilizazioa burutuko dute goizeko 11:00etan, Udaletxe aurrean, Zumalakarregiko errausketa labearen behin betiko itxiera eskatzeko. Hitzorduak Udaleko Osoko Bilkurarekin bat egingo du eta Arbuioko (Alonsotegi) lagunak ere bertan egongo direla jakinarazi dute.

Read the rest of this entry »